Leonor Lavado

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Leonor Lavado
Bizitza
JaiotzaPuente Genil1987ko irailaren 19a (36 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, umorista eta youtuberra

leonorlavado.com
IMDB: nm7742508 Facebook: Leonor-Lavado-Actriz-856213767733858 Twitter: leonor_lavado Instagram: leonorlavado Youtube: UCxmIv-8u8iNWPd-nxxvPBeQ Edit the value on Wikidata

Leonor Lavado (Puente Genil, Kordoba, 1987ko irailaren 19a) kordobar aktorea da, imitatzailea, umorista, aurkezlea eta youtuberra. Imitatzaile hoberentzat jotzen da.[1][2][3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

8 urte zituenetik bere herriko antzerkian, Puente Genilen, izan zuen lehen harremana. Eskolan paper txikiekin hasi, eta antzerki-tailerretan jarraitu zuen. Azkenean Arte Dramatikoa ikasi zuen Sevillako ESADen. Urte horietan, antzerki-konpainietan parte hartu zuen.[4]

Lan ibibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014. urtean, Youtubera bideo bat igo zuen.[5] Bideo horretan estatuko pertsonaia famatuak imitatzen zituen, eta, horren ondorioz, hainbat telebista-saiotan parte hartu zuen: Los viernes al show, Zapeando, El último mono edo Crackóvia saioa TV3n.[6] Irratsaioan Los 40 Principales kateko Anda ya eta Europa FMn Frank Blancok zuzentzen zuen Vamos Tarde irratsaioan kolaboratzailea izan zen, Onda Cero irrati-saioaren laguntzailea, Carlos Latre da Aruser@s (Arusitys izena izan zuen lehen denboraldian) goizeko saioaren laguntzailea, Arranca en verde (TVE eta Juegas de qué) saioaren aurkezlea. Gero, Onda Ceroko Carlos Alsinaren Más de Uno irrati-programan laguntzailea izan da.

Espainiako emakume imitatzaile bakanetakoa da Leonor Lavado.[7] 2022an, emakume imitatzaileak zera esan zuen:

Hitz egiten dugun bezalakoak gara, gure ahotsa gure DNA psikologikoa da.[7]

Imitazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestea beste, imitazio hauek egin ditu:[8]

Telebista-saioak

Saioa, katea, urtea eta pertsonaia:

Irratsaioak

Serieak

  • Los Vandelay (lineako seriea)
  • Mambo. 2. denboraldia. Pertsonaia: Eva Cañas (Playz, 2018-¿?)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Leonor Lavado – Web oficial de la actriz de las mil voces. (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  2. (Gaztelaniaz) «La imitadora que causa furor en la red» El Confidencial 2014-11-17 (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  3. (Gaztelaniaz) Biografía – Leonor Lavado. (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  4. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2023-09-30). «Quién es Leonor Lavado, la imitadora de Tamara Falcó que colabora en 'Vamos a ver'» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  5. (Gaztelaniaz) «Leonor Lavado, la imitadora que se convierte en viral metiéndose en la piel de las políticas» El Plural 2022-01-17 (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  6. (Gaztelaniaz) Palmero, María. (2014-11-25). «Atresmedia ficha a Leonor Lavado, la imitadora de famosos del momento» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  7. a b (Gaztelaniaz) Sánchez-Mellado, Luz. (2022-11-27). «Leonor Lavado: “Somos como hablamos: la voz es nuestro ADN psicológico”» El País (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  8. (Gaztelaniaz) https://andresblogodisea. (2014-11-22). Leonor Lavado imitando a famosas. (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]