Liubov Popova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Liubov Popova
Popova.jpg
Bizitza
Jaiotza Mozhaysk Itzuli1889ko apirilaren 24a (juliotar egutegia)
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusiar Inperioa
Lehen hizkuntza errusiera
Heriotza Mosku1924ko maiatzaren 25a (35 urte)
Hobiratze lekua Vagankovo Cemetery Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: Eskarlatina
Hezkuntza
Heziketa Q16651706 Itzuli
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak margolaria, unibertsitateko irakaslea eta graphic artist Itzuli
Kidetza Supremus Itzuli
Mugimendua Konstruktibismoa

Liubov Sergeievna Popova (errusieraz: Любо́вь Серге́евна Попо́ва; Ivanovskoie, Errusia, 1889ko maiatzaren 6agreg./apirilaren 24ajul. - 1924ko maiatzaren 25a) errusiar abangoardiako artista (kubista, suprematista eta konstruktibista), margolari eta diseinatzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia aberats eta kultu batean sortua, Popovak marrazketa eskolak hartu zituen 11 urte zituenetik; ondoren, 18 urterekin Stanislav Zhukovskyrekin ikasten hasi zen. 1908an, Constantin Youon eta Ivan Dudinen tailerrera batu zen. Bereziki antzinako ikono errusiarrengatik interesatzen da, Giotto, eta, orokorrean, XV. eta XVI. mendeetako italiar margolariengatik. 1909an Kievera joan zen, gero 1910ean, Pskov eta Novgorodera. Hurrengo urtean, San Petersburgora joan zen ikonoak ikastera. 1912an, Moskuko La Tour tailerrean lan egin zuen Ivan Aksenov eta Vladimir Tatlinekin.

1912-1913an, Nadejda Oudaltsovarekin ikasi zuen Parisen, non Alexander Archipenko eta Ossip Zadkine ezagutu zituen. 1913an Errusiara itzuli zenean, Tatline, Udaltsova eta Vesnine anaiekin lan egin zuen. 1914an, Frantziara eta Italiara itzuli zen kubismoarekin eta futurismoarekin topo egiteko.

Gaixotu eta 35 urte zituela hil zen, 1924ko maiatzaren 25ean.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen lanak, 1908 eta 1912 artean, paisaia-pintura eta giza irudien marrazkiak izan ziren. 1913tik 1915era arte, biluziak eta erretratu kubofuturistak margotu zituen, natura hil batzuk collage teknikarekin eta erliebearen erabilerarekin (eskultura-pintura), margotutako gutunak eta askotariko materialak.



Biografia
Errusia
Artikulu hau Errusiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.