Loarreko gaztelua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Loarreko gaztelua
Kultura ondasuna
Castillo de Loarre 2.jpg
Kokapena
Herrialdea Espainia
Autonomia Aragoi
ProbintziaHuescako probintzia
UdalerriaLoarre-Lobarre
Koordenatuak 42° 19′ 32″ N, 0° 36′ 43″ W / 42.325555555556°N,0.61194444444444°W / 42.325555555556; -0.61194444444444Koordenatuak: 42° 19′ 32″ N, 0° 36′ 43″ W / 42.325555555556°N,0.61194444444444°W / 42.325555555556; -0.61194444444444
Ondarea
BIC RI-51-0000089-00000
Webgune ofiziala

Loarreko gaztelua Espainiako Aragoi erkidego autonomoan dagoen Huescako probintziako Loarre udalerrian dagoen gaztelu erromanikoa da (Huesca hiritik 35 kilometro ingurura). Loarreko gaztelua Europa osoan hobekien mantendu izan den gaztelu erromanikoa izan da. Bere kokaeratik Huescako Hoya ordekaren gaineko kontrola eduki daiteke, eta bereziki Bolea udalerriaren gainekoa, azken hau erdi aroko eskualde honetako mairuen gotorleku nagusia eta ordekako nekazal lur aberatsen zaindaria baitzen.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Defentsa dorrea eta kanpoaldeko harresiaren zati bat.
Barnealdeko eraikin nagusiaren ikuspegia.
Erreginaren dorrea, eta atzealdean Ohorezko dorrea.

Gaztelua oinarri gisara erabiltzen duen kareharrizko harkaitz baten gainean dago. Honek defentsa abantaila handia suposatzen zuen, modu honetan harresiak ezin baitziren minatu (garai hartan gotorlekuen setioetan erabili ohi zen, teknika hau harresia hondoratu edo lurreratzeko asmoz bere azpitik tunel bat eraikitzen zen, eta honela erasoaldia egiteko pitzadura bat irekitzen zen). Gainera dorrez osatutako harresi batez ere inguratuta dago. Orain dela gutxi, Gizateriaren Ondare izateko hautagai gisa aurkeztua izan zen.

Gaztelua nahiko ongi kontserbatua dago (salbuespena Antso III.a Nagusia Nafarrokoaren gaztelu zaharraren zatia da, hau nahiko zabar edo hondatua baitago), hori dela eta, Europan hobekien mantendu den gaztelu erromanikoa dela esan ohi da. Bere sarreran dagoen kapera txikia nabarmentzen da (honek akustika harrigarria du), baita gazteluaren eliza bikaina ere (bertan zeuden margolan erromanikoak non dauden ez daki inork), zeinaren ganga bereziki aipagarria den (arte erromanikoan ez ohikoa baita).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XI. mendean Antso III.a Nagusia Nafarrokoaren erregearen aginduz eraikia izan zen, Bolea udalerriaren aurkako erasoaldiak bertan antolatzeko asmoz. Hasierako eraikina gerora handitu eta gaur egun ezagutzen duguna bilakatu zen. Handitze lan hauek Antso V.a Nafarroakoaren agintealdian gauzatu ziren, non monasterio bat ere sortu baitzen.

XII. mendean zehar eskualdeak muga eremu izateari laga zion, eta ordura arteko garrantzia eta eragina galdu zituen.

XV. mendean gaztelupean bizi zen biztanleria Loarre udalerrira lekualdatu zen, eta horretarako gazteluaren materialak euren etxebizitza berriak eraikitzeko erabili zituzte.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983an Alfonso Ungríak zuzendutako La conquista de Albania filmaren lehenbiziko gazteluaren eszenak Loarreko gaztelu honetan filmatu ziren; filmak XIV. mendeko Nafarroako konpainiaren istorioa kontatzen du, eta bertan euskal aktore ugari ageri dira, esate baterako Xabier Elorriaga, Klara Badiola, Ramon Barea, Patxi Biskert, Patxi Barko, Amaia Lasa eta Paco Sagarzazu. 2005ean Ridley Scottek zuzendutako Kingdom of Heaven filmaren gazteluko eszenak filmatu ziren; bertan Orlando Bloom, Liam Neeson, Jeremy Irons, Brendan Gleeson eta Edward Norton aktoreek hartu zuten parte.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Loarreko gaztelua Aldatu lotura Wikidatan