Edukira joan

Madrilgo Erkidegoa

Artikulu hau erdi-babestua dago. Erabiltzaile anonimoek ezin dute aldatu.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Madrilgo Erkidegoa
Comunidad de Madrid
Madrilgo Erkidegoko ereserkia


Madrilgo Erkidegoko bandera

Madrilgo Erkidegoko armarria
Geografia
HiriburuaMadril
40°25′1″N 3°42′12″W
Hiririk handienahiriburu
Azalera8.021
Punturik altuenaPeñalara (2.430 m)
Punturik sakonenaTajo (470 m)
MugakideakGaztela-Mantxa eta Gaztela eta Leon
Administrazioa
PresidenteaIsabel Díaz Ayuso (PP)
Madrilgo Erkidegoko PresidenteaIsabel Díaz Ayuso
LegebiltzarraMadrilgo Biltzarra
Demografia
Biztanleria7.000.621
Dentsitatea872,03 bizt/km²
Ekonomia
Historia
Sorrera data: 1983
Bestelako informazioa
Ordu eremua
madrid.org

Madrilgo Erkidegoa (gaztelaniaz Comunidad de Madrid) Espainiako autonomia erkidego bat da, estatuaren erdi-erdian kokatua. Espainiako erdialdeko goi-ordokian dago, Guadarramako mendikatearen eta Tajo haranaren artean. Mugak hauexek dira: mendebalean, Segovia, Avila eta Toledo; eta ekialdean, Guadalajara eta Cuenca. 7.995 km2 eta 4.947.555 biztanle ditu (1991; 618,8 bizt/km2). Hiriburua Madril da. Historikoki Gaztela Berria delako eskualdean egon da. Hala ere, arrazoi ekonomikoak direla medio, UCD eta PSOEk, erkidego autonomo probintziabakar gisa eratzea erabaki zuten Trantsizio garaian.

Iparraldea Sistema Centralaren bi ertzek osatzen dute: alde batetik Somosierra, izen bereko mendateak (1.454 m) zeharkatua, bi Gaztelen arteko komunikabide zailena; beste aldetik, Guadarramako mendilerroa, Navacerrada eta Guadarrama mendateekin; Peñalara (2.430 m) da gailur nagusia; mendebalean Gredos mendikatea hasten da. Hegoaldean eta hego-mendebalean erliebea leunagoa da.

Klima, landaredia eta hidrografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima kontinentala da zabaldian (batez beste, 4,9 °C urtarrilean eta 24,2 °C uztailean) eta Mediterraneoz behetikoa iparraldean. Alde horretan euri gutxi egiten du (438 mm), baina mendietan euri eta elur asko izaten da.

Zabaldiko landaretza urria da, zenbait zuhaixka eta ibaiertzetan dauden baso batzuk besterik ez baitago. Mendietan, berriz, harizti, pinudi eta artadi asko dago.

Ibai nagusia Jarama ibaia da; horren adar garrantzizkoenak Henares, Manzanares, Tajuña eta Lozoya dira. Probintziako urtegi nagusiak Santillana, Manzanares ibaian, eta Puente Viejas dira. Urtegi horien eginkizun nagusia Madrilgo hiria urez hornitzea da. Madrilgo hiria da biztanle gehienak hartzen dituen lurraldea; probintziako gainerako herrietan gero eta jende gutxiago bizi da.

Espainian monarkia konstituzionala eta autonomiak antolatu ondoren, Madrilek Autonomia Estatutua eskatu zuen, eta 1983an onartu zioten gorteek. Lehen hauteskunde autonomikoetan (1983ko maiatzean) PSOE alderdiak erabateko gehiengoa lortu zuen.

Probintziaren produkzio garbia Espainiako estatu osoaren % 16,5 izan zen 1981ean; hazkuntza ikaragarria izan da ondorengo urteetan. Nekazaritzak 1981ean produkzio garbiaren % 0,38 baizik ez zuen hartzen, industriak % 25,9 eta zerbitzuek % 73,72.

Industriako alor garrantzizkoena metalurgia da, eta haren ondoren kimika, eraikuntza, papergintza eta irarlanak, elikagaiak, larrua, ehungintza eta oinetakoak.

Probintziaren hiriburua burdinbide eta errepide sarearen erdigunea denez, bertatik igarotzen dira Espainia osoko komunikabide garrantzizkoenak.

Sakontzeko, irakurri: «Madrilgo udalerrien zerrenda»

Honako hauek dira Madrilgo Erkidegoko udalerririk jendetsuenak:

Beste probintzietatik etorritako emigrazioak eragin handia izan du hiriburuan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Instituto Nacional de Estadística - Cifras oficiales de población. 2016.01.01

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]