Harrespil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mairu baratz» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau harrespil, jentilbaratza edo cromlechari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jentilbaratza (argipena)».
Okabe harrespila, Donibane Garazi hego-ekialdean

Harrespila edo cromlecha harri eta zutarriekin zirkulu edo elipse bat osatuz eraikitzen den monumentu megalitiko mota bat da. Euskal Herrian ugari dira mota honetako megalitoak, baina Oria eta Leitzaran bailara dute mugatzat, bailara hauetatik mendebaldera ez baita harrespil bat ere aurkitu. Euskal mitologian, bestalde, toki bereziak ziren; hain zuzen, jentil-baratza edo mairu-baratza izenez ere deitzen zaie, horien eraikuntza jentil edo mairuei egozten baitzitzaien. Erresuma Batua, Frantzian, Danimarkan eta Suedian ere zabaldurik daude. Harrespil asko talde txikitan elkartuta agertzen dira, lekuaren garrantzia agerian ipiniz. Hala ere, harrespil bakunak ere badira. Eztabaida dago harrespilak eraikitzeko asmo eta helburuei buruz: batzuk nekropolitzat erabili diren arren, gizataldeen biltoki eta astronomia behaleku moduan ere interpretatu da.[erreferentzia behar]

Jorge Oteiza eskultore eta arte-teorilariak sarritan hitz egin zuen harrespilen estetikari buruz, batez ere Quosque Tandem...! saiakera liburuan. Bertan, euskal pentsaera eta estetikaren ezaugarri nagusiak bilatzen saiatu zen historiaurreko artean erroak aurkituz. Lehen euskal gizakiak mundua huts-aren bidez sumatzen zuela zioen, huts eta harro hitzen etimologia-estetikoa eta harrespilen barneko espazio ireki baina mugatua aztertuz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Harrespilak
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: cromlech .