Maria Callas

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Callas» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Maria Callas
Maria Callas 1958.jpg
Bizitza
Izen osoa Maria Anna Cecilia Sofia Kalogeropoulos, Μαρία Άννα Καικιλία Σοφία Καλογεροπούλου
Jaiotza Bosgarren Etorbidea1923ko abenduaren  2a
Herrialdea  Grezia
Bizilekua New York
Atenas
Paris
Talde etnikoa greziarra
Heriotza Paris1977ko irailaren  16a (53 urte)
Hobiratze lekua Egeo
Crématorium-columbarium du Père-Lachaise Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k) Giovanni Battista Meneghini  (1949-04-21 -  1959)
Bikotea(k) Aristoteles Onassis
Hezkuntza
Heziketa Athens Conservatoire Itzuli
Hizkuntzak greziera modernoa
ingelesa
italiera
frantsesa
Irakaslea(k) Elvira de Hidalgo Itzuli
Jarduerak
Jarduerak opera abeslaria, abeslaria, musikaria eta aktorea
Enplegatzailea(k) Juilliard School Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoa opera
Ahots mota soprano sfogatoa Itzuli
Fach soprano sfogato Itzuli
soprano lirikoa
Musika instrumentua ahotsa
Diskoetxea EMI
IMDb nm0006568
www.callas.it/

Egeo María Callas, jaiotzetiko izen-deiturez Cecilia Sophia Anna Maria Kalogeropoulou (New York, 1923ko abenduaren 2aParis, 1977ko irailaren 16a) XX. mendeko opera-kantari ospetsuenetarikoa izan zen. Gurasoak greziarrak ziren, baina 1923an Estatu Batuetara joan ziren. 1929an aitak botika bat ireki zuen eta abizena esatea zaila zenez, Callas aukeratu zuen. 1929ko depresio handiaren ondorioz, arazoak hasi ziren eta gurasoak dibortziatu egin ziren. Orduan, ama eta ahizpa elkarrekin bueltatu ziren Greziara. Amarekin harremanak oso zailak ziren, benetan urte batzuen buruan Maria Callasek esan zuen amak bere arrakastaz aprobetxatu nahi izan zuela. 1945eko irailean, Bigarren Mundu Gerra bukatuta, Estatu Batuetara itzuli zen, aitaren ondora. Maria Callasen heriotzaren arrazoia ez dago argi, bere buruaz beste egin omen zuen.

Maite bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1949an Mariak 26 urte zituela, Meneghinekin ezkondu zen. 10 urte pasatu ondoren, Mariak Veneziatik zehar itsas-bidean Aristoteles Onassis ezagutu zuen. Hori dela eta, Meneghini dibortzioa eskatu zion. Hala ere, Onassisekin ez zen zoriontsua izan, eta egoera hark ondorio txarrak erakarri zizkion lanean. Azkenean harremana utzi zuten, eta Onassis Jackie Kennedyrekin ezkondu zen. Onassis laster konturatu zen, ordea, Mariarekin maiteminduta jarraitzen zuela. Nahiz eta berarekin itzuli nahi izan zuen, Mariak gaitzetsi zuen eta une hartatik aurrera inoiz ez zuten elkar ikusi.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika ikasketak bukatu eta gero, 1947an, opera abesten hasi zen. Oso lan gutxi zuenez, senarrak ikasketak ordaindu zizkion. Hari esker, 1949an Callas “Italiako ahotsa” bilakatu zen. Lan egiten jarraitu zuen munduko hainbat lekutan: Parisen, Chicagon, Milanen, eta oso abeslari famatuekin lan egin zuen, adibidez Giuseppe Di Stefanorekin eta Alfredo Krausekin, gaztea zenean. Abesteko modua zela, interpretazioa zela, pertsonalitatea zela, Callasek ospe izugarria lortu zuen. Aipagarria da 1953tik 1954ra bitartean 36 kilo argaldu zela Medearen pertsonaiaren antza edukitzeko.

1960an, Onassisekin maitasun harremanetan hasi zenean, lana albo batera utzi zuen. Nahiz eta denbora gutxi egon abestu gabe, egin zituen gehiegikeriek kaltetu zioten ahotsa, eta Callasek ez zuen inoiz berreskuratu. Harrezkero, Mariaren ibilbide profesionalaren gainbehera etorri zen. Beste jarduera batzuetan aritu zen, zuzendari eszeniko, irakasle... 1969an, Pier Paolo Pasoliniren Medea pelikulako aktore nagusietako bat izan zen, Medearen rolean. 1974an Callasek azken emanaldia egin eta erretiroa hartu zuen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria Callas Aldatu lotura Wikidatan