Margarita Wallmann

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margarita Wallmann

(1970)
Bizitza
JaiotzaBerlin1904ko ekainaren 22a
Herrialdea Alemania
 Austria
 Argentina
HeriotzaMonte-Carlo eta Monako1992ko maiatzaren 2a (87 urte)
Familia
AitaPaul Wallmann
AmaSelma Wallmann
Ezkontidea(k)Hugo Burghauser (en) Itzuli  (1934ko abuztuaren 5a -
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakkoreografoa, ballet dantzaria, eszenografoa eta errealizadorea
Wiener Staatsoper Tosca 624. Aufführung der Wallmann-Inszenierung, 2021
Margarete Wallmann (Salzburg-Altstadt)

Margarita Wallmann (edo Margarete / Margarethe ) benetako izena Margarete Hausburger (Berlin, Alemaniar Inperioa, 1904ko ekainaren 22a - Monte-Carlo, Monako, 1992ko maiatzaren 2a) alemaniar-austriar-argentinar dantzari, koreografo, diseinatzaile eta zuzendari eszenikoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margarete Hausburger zen bere benetakomizena eta Berlinen jaio zen. Jaioterria eztabaidatua da, zenbait iturrik Vienan izan zela esaten baitute - Vienako industrialari baten alaba zen. Dantzari Vienan, Berlinen, Dresden eta Parisen hezi zen Olga Preobrajenskarekin, 15 urterekin Bavariako Estatu Operako dantzari bakarlari postua lortuz.

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1934an, Wiener Staatsoperren dantzari ibilbidea zapuztu egin zen istripu baten ondorioz, oholtza-zulora erori baitzen eta aldakan min hartu baitzuen.

1927an Tanzer-Kollectiv balet-eskola sortu zuen Berlinen, eta Salzburgoko Jaialdian Max Reinhardtekin lan egin zuen.

Zuzendari eta koreografo gisa, opera-ikuskizun garrantzitsuak antolatu zituen Maggio Musicale Fiorentino eta Milango La Scalan, eta 127 opera eta balet zuzendu zituen.

Buenos Airesen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buenos Aireseko Colon Antzokiarekin elkartze luze bat izan zuen. 1937an hasi zen, eta Mariette Lydis margolariaren lagun egin zen. Bigarren Mundu Gerran, antzerki-baleteko zuzendaria izan zen Colon Antzokian, eta 1983an izan zuen azken eszena-agerraldia.

1937 eta 1949 artean, eszenako zuzendaria izan zen Tannhäuserren lehen buenosairestar coliseoan (Erich Kleiber eta Max Lorenzekin), Iphigenie Tauriden Aida (1938an Tullio Serafinekin), Mefistofele, Louise, La traviata, Las vírgenes del sol, Macbeth (Héctor Panizzarekin), Samson et Dalila, Schwanda el Gaitero, El barón gitano, La favorita, Carmen, Manon, Sadko, Andrea Chenier eta Adriana Lecouvreur, biak Beniamino Gigli eta Maria Canigliarekin, Juana de Arco en la hoguera lanaren estreinaldia, Erich Kleiberrekin, Daphne, Armida, Igor printzea, Der Freischütz (Isileko ehiztaria), Figaroren ezteiak eta Cosi fan tutte.

Milanen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milango La Scalan Maria Callas zuzendu zuen Medean lanean (Leonard Bernsteinek gidatua (1953), Alceste (Carlo Maria Giulini, 1954), Norma (1955) eta Un ballo in maschera (1957).

1957an, Wallmann Wiener Staatsoper-era (Vienako Estatu Operara) itzuli zen Tosca egiteko, Herbert von Karajanek zuzenduta, Renata Tebaldirekin, eta haren atzetik Dialogues des Carmelites (1959, Irmgard Seefried, Elisabeth Höngen, Hilde Zadek eta Christel Goltzekin), Assassinio nella cattedrale (1960, Herbert von Karajan, Hans Hotter, Anton Dermota, Walter Berry, Hilde Zadek, Christa Ludwig), La forza del destino (1960; Dmitri Mitropoulos; Antonietta Stella, Giuseppe di Stefano, Ettore Bastianini, Giulietta Simionato), Turandot (1961; Birgit Nilsson, Giuseppe di Stefano, Leontyne Prorisekin) eta Don Carlo (1962, Boris Christoff, Hans Hotter, Sena Jurinac, Eberhard Wächter, Giulietta Simionato).[1]

Buenos Airesera itzuli[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buenos Aireseko Colon Antzokira itzuli zen 1967an, Ildebrando Pizzettiren Asesinato en la catedral lanarekin, Nicola Rossi-Lemenirekin; 1968an, Cavalleria Rusticana, Aida; 1970ean, La Boheme, Manon eta Anna Bolena Elena Suliotisekin eta Fiorenza Cossotorekin, 1971n I Capulete e i Montecchi Renata Scottorekin, I Puritani Alfredo Krausekin, 1972an Nabuco Cornel MacNeilekin, 1977an Turandot Ghena Dimitrovarekin, 1978 an Don Carlo Ghena Dimitrovarekin, 1979an Werther Victoria de los Ángelesekin, I due foscari, Ariadne auf Naxos eta La flauta mágica 1983an.

Deutsche Oper Berlinerako zuzendu zituen Turandot (1965) eta La forza del destino (1970).

Lan garaikideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat lan garaikide estreinatu zituen.Balconate dal cielo (Zeruko balkoiak) izenburupean argitaratu zituen bere memoriak.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montecarlon hil zen, eta 1987an zuzendu zuen azken opera: El caballero de la rosa.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1989an, hil ondoren, Konex Saria jaso zuen, Argentinako historiako dantzari onenetako ba izateagatikt.

Autobiografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hans Christian, Harald Hoyer (ed.): Wiener Staatsoper 1945-1980.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]