Marina Semionova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marina Semionova

Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo1908ko maiatzaren 30a (juliotar egutegia)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusiar Inperioa  1917ko irailaren 14a)
 Errusia
HeriotzaMosku2010eko ekainaren 9a (102 urte)
Hobiratze lekuaNovodevitxi hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Vsevolod Aksyonov (en) Itzuli
Lev Karakhan (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaVaganova Academy of Russian Ballet (en) Itzuli 1925)
Hizkuntzakerrusiera
Irakaslea(k)Agrippina Vagánova
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakkoreografoa, ballet dantzaria, ballet-dantzaria eta ballet teacher (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Mariinski antzokia  (1925 -  1929)
Bolxoi antzokia  (1930 -  1952)
Moscow State Academy of Choreography (en) Itzuli  (1954 -  1960)
Russian Institute of Theatre Arts (en) Itzuli  (1960 -
Jasotako sariak

IMDB: nm0783882 Find a Grave: 53473839 Edit the value on Wikidata

Marina Timofeievna Semionova, errusieraz Марина Тимофеевна Семёнова (San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1908ko ekainaren 12agreg./maiatzaren 30ajul. - Mosku, Errusia, 2010eko ekainaren 9a)[1] errusiar ballet dantzaria eta maistra ezaguna izan zen, Agrippina Vaganovaren eskolan eta haren metodoaz ikasitakoa.

Sobietar garaiko lehen dantzari handia da, tradizio klasikoa "salbatu" izanaren arduraduna, 1918an Errusiako Iraultza balletaren artea debekatzeko zorian egon zenean, «burges»tzat jotzen baitzuen. Orduan, Anatoli Lunatxarski hezkuntza-ministroa eta haren jarraitzailea hain hunkituta geratu ziren Semionovaren emanaldi batekin, non arte-diziplina hori babestea erabaki baitzuten.[2][3][4][5][6]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Semiónovak Petrogradoko Agrippina Vaganova ospetsuarekin ikasi zuen, 1925ean graduatu zen eta San Petersburgoko Kirov Balleteko izar bihurtu zen. Bere garaian, Anna Pavlova, Olga Preobrazhénskaya eta Tamara Karsavina dantzari inperialen oinordekotzat hartu zuten.

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantzari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bolxoi antzokiko dantza-taldeko kide izan zen 1930etik aurrera, eta La Bayadera lanarekin egin zuen debuta. 1935ean, Parisen, Giselle txalotua izan zen Serge Lifarrekin, eta Stefan Zweig nobelagilea ere hunkitu zuen.

Odette-Odile, Beltxargen aintzira/ El lago de los cisnes lanean, Raymonda, Aurora en Loti ederra basoan/ La bella durmiente del bosque lanean, Kitri Kixote/ Don Quijote lanean, Nikiya La bayadera-n, Esmeralda, Errauskine/ Cenicienta eta beste hainbat lanetan ere parte hartu zuen.

Maistra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1952an erretiratu zen irakaskuntzan aritzeko. Bere zuzeneko ikasleen artean daude Maya Plisétskaya, Marina Kondrátieva (ondorengo zuzena Bolshóin), Nina Timofeieva, Natalia Bessmertnova, Nadezhda Pavlova, Nina Sorokina, Liudmila Semanianina eta Nina Ananiashvili.

SESBeko artista izan zen eta Prix Benois de la Danse saria jaso zuen.

1941ean Stalin saria jaso zuen. 96 urte zituela erretiratu zen irakaskuntzatik.

Bolshoiak bere mendeurrena gala batekin eta dokumental batekin ospatu zuen, 102 urte bete baino hiru egun lehenago hil zen.

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen senarra Viktor Semiinov —Olga Spesivtsevaren dantza-bikotea— izan zen, eta bigarrena, Lev Karakhan diplomatikoa, purga estalinisten biktima, 1937an kondenatua eta fusilatua. Hirugarren senarrarekin, Vsevolod Aksionov aktorearekin, alaba bat izan zuen, Jekaterina Aksionova, Bolxoiko dantzaria.

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Prix Benois de la Danse saria jaso zuen.
  • 1941ean Stalin saria jaso zuen.
  • Bolshoiak bere mendeurrena gala batekin eta dokumental batekin ospatu zuen,

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Clarín.com. (2010-06-10). «La señora de la danza rusa» Clarín (Noiz kontsultatua: 2023-01-06).
  2. «Revista de ArteS - Danza: Marina Semiónova» www.revistadeartes.com.ar (Noiz kontsultatua: 2023-01-06).
  3. «Marina Semiónova > Información, Biografia, Archivo, Historia.» WIKIDAT (Noiz kontsultatua: 2023-01-06).
  4. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2008-05-30). «La gran bailarina de ballet rusa Marina Semiónova cumple 100 años» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2023-01-06).
  5. Roja, La Espina. (2010-06-11). «LA ESPINA ROJA: MUERE LA BAILARINA MARINA SEMIÓNOVA A LA EDAD DE 102 AÑOS» LA ESPINA ROJA (Noiz kontsultatua: 2023-01-06).
  6. «MARINA SEMIONOVA : definición de MARINA SEMIONOVA y sinónimos de MARINA SEMIONOVA (español)» diccionario.sensagent.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]