Maya Angelou

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maya Angelou
Maya Angelou
Maya Angelou (2013)
Datu pertsonalak
Izen osoa Marguerite Annie Johnson
Jaio 1928ko apirilaren 4a
Saint Louis (Ameriketako Estatu Batuak)
Hil 2014ko maiatzaren 28a
Winston-Salem (Ameriketako Estatu Batuak)
Etnia afroamerikarra
Bikotekidea(k) Tosh Angelos (1951–1954, dibortzioa)

Paul du Feu (1973–1981, dibortzioa)

Lanbidea poeta, dantzaria, aktibista, zine eta telebista ekoizlea, irakaslea


Maya Angelou (Saint Louis, Missouri, Ameriketako Estatu Batuak, 1928ko apirilaren 4a - Winston-Salem, Ipar Carolina, Ameriketako Estatu Batuak, 2014ko maiatzaren 28a), Marguerite Annie Johnson jaioa, ingelesezko idazlea izan zen. Poeta eta eleberrigilea izateaz gainera, kantari, dantzari, antzezle, errebista-zuzendari eta eskubide zibilen aldeko ekintzaile ere izan da. 1962tik 1966ra, lehenik Egipton eta gero Ghanan bizi izan zen eta lan egin zuen.

Lanik ezagunena I Know Why the Caged Bird Sings (1970, Badakit zergatik kantatzen duen kaiolako txoriak) nobela autobiografikoa da, erritmoz kargaturiko hizkera zorrotz eta argiaz afroamerikar emakume batzuen bizimodua deskribatzen duena. Prosa-lan gehienetan, arrazakeria salatu, eta adorea, iraunkortasuna, biziraupena eta norberaren estimazioa goraipatu izan ditu. Martin Luther King, Gerald Ford eta Jimmy Carterrekin lan egindakoa da. Ohorezko titulu eta sari ugari jaso ditu. 1993an, Bill Clintonek presidente-kargua hartu zuenean, On the Pulse of Morning poema irakurri zuen Maya Angelouk.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maya Angelou Aldatu lotura Wikidatan