Edukira joan

Miyagi (prefektura)

Koordenatuak: 38°16′07″N 140°52′19″E / 38.26858°N 140.87203°E / 38.26858; 140.87203
Wikipedia, Entziklopedia askea
Miyagi (prefetura)» orritik birbideratua)
Miyagi prefektura
宮城県
 Japonia
Ereserkia
Kagayaku Kyōdo (en) Itzuli
Miyagi Kenminka (en) Itzuli
Administrazioa
Estatua Japonia
Izen ofiziala宮城県
ISO 3166-2JP-04
HiriburuaSendai
governor of Miyagi Prefecture (en) ItzuliYoshihiro Murai (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak38°16′07″N 140°52′19″E / 38.26858°N 140.87203°E / 38.26858; 140.87203
Azalera7,285,75 km²
MugakideakFukushima, Yamagata, Akita eta Iwate
Punturik altuenaByōbu Dake (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria2.288.456 (2021eko martxoaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea321,20 bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaTōhoku
UharteaHonshu
Ordu eremuaUTC+09:00
pref.miyagi.jp
Miyagi prefekturako mapa

Miyagi prefektura (japonieraz: 宮城県 Miyagi-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da. Hiriburua Sendai hiria da.

Miyagi prefektura Mutsu probintziaren parte izan zen. Antzinako hiriburua Taga-jō zen. Meiji berrezarkuntzan, Mutsu probintziaren parte batzuk harturik, lau probintzia berri sortu ziren: Rikuchū, Rikuzen, Iwaki eta Iwashiro. Hala ere, gaur egun Aomori prefektura den lurraldeak Mutsuren parte izaten jarraitu zuen sistema feudala desegin eta Japonia modernoaren prefektura-sistema ezarri zen arte.

1871ean, Sendai prefektura sortu zen, eta hurrengo urtean, izena aldaturik, Miyagi prefektura bihurtu zen.

2011ko martxoaren 11n, 9,0 magnitudeko lurrikara batek jo zuen prefektura. Haren ondorioz, tsunami erraldoi bat sortu zen (10 bat metroko altuera), eta kalte handiak eragin zituen.

Miyagi prefektura Tōhoku eskualdearen erdialdean dago, Ozeano Barearen ertzean. Mendebaldean eta ipar-ekialdeko kostaldean mendi garaiak daude, baina erdialdean, Sendai hiriaren inguruan, lautada zabalak daude. Eskualdeko ibairik luzeena eta Japoniako bosgarrena den Kitakami ibaia bertan itsasoratzen da.

Prefekturako kostaldeko iparraldetik Oshika penintsula irteten da ozeanorantz.

Lurraldearen % 23 natura-parke gisa babestuta dago. Bertan dago Rikuchū Kaigan parke nazionala, besteak beste.

Arrantza (ostrak) eta nekazaritza-abeltzaintzak jarduera garrantzitsuak dira prefekturan: arroz-produkzioa handia da, eta abere asko hazten dira. Dena den, industria da ekonomiaren sektore nagusia: Sendai inguruan manufaktura-industria garrantzitsuak daude, batez ere elektronika eta etxetresnen sektoreetan eta elikagaigintzan.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri handienak:

  1. Sendai (hiriburua, 1.029.552 biztanle)
  2. Ishinomaki (163.840 bizt.)
  3. Ōsaki (137.164 bizt.)
  4. Tome (86.940 bizt.)
  5. Kurihara (77.862 bizt.)

Hiri guztiak:

Herriak barrutika sailkatuta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Marumori
Kami
Shikama
Shichikashuku
Zaō
Ōhira
Ōsato
Taiwa
Tomiya
Matsushima
Rifu
Shichigahama
Minamisanriku
Onagawa
Kawasaki
Murata
Ōgawara
Shibata
Misato
Wakuya
Watari
Yamamoto

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]