José María Gil-Robles
José María Gil-Robles y Quiñones de León (Salamanca, 1898ko azaroaren 22a - Madril, 1980ko irailaren 14a) espainiar abokatu eta politikoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]José María Gil-Robles y Quiñones de León Salamancan jaio zen, 1898ko azaroaren 22an. Tradizio akademiko eta politikoa zuen familia baten senan, aita Enrique Gil Robles izan zuen, lege gizon eta politikoa hau ere, eta ama, berriz, Petra Quiñones Armesto.
Aita Enrique Gil Robles Zuzenbide politikoko katedradun ezaguna zen Salamancako Unibertsitatean eta katolizismo liberala, absolutismoa edo demokraziari buruzko garrantzi handiko lanak egin zituen. Arreta berezia jarri behar da filosofia eta zuzenbide kristauan oinarrituta dagoen zuzenbide politikoko tratatu batean, liberalismo, arrazionalismo eta krausismoarekin erabat aurka. Enrique karlista zen eta diputatu izan zen Iruñean 1903ko maiatza eta 1905eko abuztua bitartean. 1908an hil zen eta bere ibilbide akademiko eta politikoak eragin handia izango zuen bere semeagan(Gaztelaniaz)[1].
1933ko uztailaren 1ean, José María Gil Robles Carmen Gil Delgado y Armadarekin ezkondu zen, eztei-bidaiaren gehiengoa Alemanian pasatu zutelarik. Garai hartan, behatzaile izan zen Alderdi Naziak Nurenbergen egin zuen kongresuetako batean.
Bikoteak 6 seme-alaba izan zituen, denak mutilak, eta haietako bik aitaren bide bera jarraitu zuten, politikari bilakatu baitzien gero.
1980ko irailaren 14an hil zen Madrilen.
Formazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitaren bidea jarraituz, José María Gil-Robles Zuzenbidean lizentziatu zen Salamancako Unibertsitatean, 21 urte zituenean.
Gaztaroan egin zen erakunde politiko eta sozial katolikoen militante.
Madrilgo Unibertsitatean doktoretza egin eta, 1922an, Zuzenbide Politikoko katedra lortu zuen La Lagunako Unibertsitatean (San Cristóbal de La Laguna, Santa Cruz Tenerifekoa). Ez zen denbora askoz horretan aritu eta berriro itzuli zen Madrilera, Ángel Herrera Oriak zuzenduriko El Debate egunkari katolikoan parte hartu zuelarik. Era berean, Confederación Nacional Católico-Agrariaren idazkari, Ángel Ossorio y Gallardok gidatutako Partido Social Popularrean sartu zen.
Primo de Riveraren garaia (1923-1930)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1923an, Primo de Riveraren diktaduraren garaian, José Calvo Sotelorekin estatutu munizipalaren erredakzioan parte hartu zuen.
Errepublika (1931-1936)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1931ko ekainean, Errepublika aldarrikatu eta 2 hilabeteetara, Bloque Agrarioren hautagai zerrendan aurkeztu zen eta diputatu aukeratu zuten II. Errepublikako lehen hauteskundeetan. Gorte Konstituziogileetan parte hartu zuen eta aurrez-aurre jarri zitzaion erregimen errepublikar berriaren erlijio politikari.
1931ko Konstituzioaren erlijio auziaren debatean parte hartu zuen eta Francisco Vidal y Barraquer kardinalaren katoliko posibilistekin lerratu zen[2]. Katolikoek kontzientzia askatasunaren hasieran izan zuten kontrakotasuna gogoan hartuz, estatuaren laizismoa onartzeko prest agertu zen, beti ere, elizaren eskubideak -ordena erlijiosoak barne- onartzen baziren.
« |
Gure ustez, proiektu konstituzionala, idatzita dagoen bezala, erlijio jazarpena da eta, beraz, baldintza hauetan, guk ezin dugu onartu... Legalitatearen barnean, biolentziarik gabe, indarkeriari deitu gabe, gure dotrinak debekatzen digun gerrarik gabe, jazarpen neurria aprobatzen den bakoitzean, gu konstituzio proiektuaren aurka egongo gara, bai testua idazterakoan, baita etorkizunean ere. Horrelako testu baten aurrean, guretzat berriro irekiko litzateke aldi konstituziogile berri bat[3]. |
» |
1931n, Ángel Herrera Oriak sortutako Acción Nacional alderdian militatzen hasi zen, 1932an, Acción Popular izena hartuko zuelarik eta hango zuzendari nagusienetako izan zen.
Accidentalismoaren jarrera defendatu zuen; monarkia ala errepublika, estatu ereduak ez zuen garrantzirik, Elizaren interesak defendatzea baizik. Eskuineko askok ez zuten postura hau ulertu eta errepublikaren aurkakoak izan ziren hasiera-hasieratik.
1933ko otsaila bukaera eta martxoaren hasieran, CEDAren sorreran hartu zuen parte eta haa batu zen Acción Popular alderdia.
1933ko irailean, Nurembergeko kongresuan izan zen behatzaile, nazien propaganda ikusteko aukera izan zuelarik. Azaroko hauteskunde kanpainako diskurtsoetan, demokrazia bitarteko bat besterik ez zuela esan zuen, estatu korporatibo bat lortzeko xedean[4]. Alderdi berria garaile izan zen, baina justu-justu ibili zen (450 eserlekutik 115) eta ezin izango zuten gobernua beraiek bakarrik osatu. Horregatik, Alejandro Lerrouxek gidatutako gobernuaren alde egin zuen.
Gerra ministroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1935eko maiatzaren 6an, Lerrouxek Gerra ministro egin zuen eta ondoren etorriko zen gerra zibilean protagonismo handia izango zuten militarrak promozionatu zituzten.
Francisco Franco jeneralari agindu zion Espainiako Defentsaren Estatu Nagusiaren agintaritza eta Emilio Mola jenerala zerbitzu aktibora itzuli zen, Marokoko Protektoratu Espainiarraren agintaritza hartu zuelarik. Idazkariorde izendatu zuten Joaquín Fanjul eta karguz igo zuten José Enrique Varela koronela. Era berean, Manuel Azañaren inguruko gizonak ministeriotik desagertu ziren eta kuarteletan erlijio ekintzak baimendu ziren.
Joaquín Chapaprieta independenteak zuzenduko zuen hurrengo agintaldian ere karguan jarraitu zuen. Gil-Roblesen jarrera politikoa ez zen bat etorri hark ekonomian agintzen zuenarekin eta, 1935eko abenduan, dimititu beharrean izan zen, ministerioa utziz.
Ministro lanean 8 hilabete besterik ez bazuen iraun ere, arma kantitate minimo bat eskuratzea lortu zuen, gerra-kaskoak esleituz, Guadalajaran abioi fabrika baten proiektua aurreratuz edo Toledoko arma fabrika sustatuz, 350 operarioek egunean 800.000 kartutxo egiteko gaitasuna zutelarik.
Oposizioaren buru
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1936ko otsaileko hauteskundeetan, Fronte Popularrak izan zuen garaipena eta José María Gil-Robles izan zen oposizioaren buru. Urte bereko uztailaren 12tik 13rako gauean asasinatuko zuten José Calvo Soteloren postulatu erradikalagoek atzeratu egin zuten Gil-Robles eta Frantziarantz abiatu zen, baina Léon Blumen gobernuak bota zuenez, Portugalera joan beharrean izan zen.
Gerra Zibila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerra Zibilaren garaian, frankisten bandoari laguntzeko deitu zien bere jarraitzaileei eta Emilio Mola jeneralari eskaini zizkion bere alderdiko fondoak.
1962an, Maurice Schumannen zera idatzi zuen:
« |
Elizaren dotrinari erakutsitako atxikimendua eta armadarenganako zuen sinpatiak uztailaren 18an Fronte Popularraren aurka altxatu ziren militarren bandora bideratzen du ezbairik gabe Gil-Robles. Baina honek gerra zibila saihestezina zela uste zuen eta hasieratik saiatu zen aldentzen. Biarritzen egon zen eta, gero, Portugalera erbesteratu zen, 1953ra arte hantxe egon zelarik.[5] |
» |
Memoriak idatzi zituenean, Gil-Roblesek konspirazioaren berririk ez zuela esan zuen.
« |
Ésta ha sido mi tragedia. Tal vez haya sido también mi mayor gloria.[5] |
» |
Monarkiaren aldeko konspiratzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1939ko apirilean, gerra bukatuta, monarkiaren alde egin zuen. Joan Karlosen aita zen Joan Borboikoaren kontseilu pribatuko kide izan zen eta Indalecio Prieto sozialistarekin akordiora iristen saiatu zen, monarkia berrezarri nahian, Donibaneko Ituna sinatu zutelarik.
1953an, Espainiara itzuli zen eta erregimenaren aurkari batzuen alde egin zuen. 1962an, erbesteratu egin zuten, ekainean Municheko elkar hartze makurrean parte hartu zuelako eta Bartzelonako kondearen ingurutik ere aldendu egin zuten.
1966ko abuztuaren 4an, Ordena Publikoko epaileen aurrean deklaratu beharrean izan zen, Cartas del Pueblo Español liburua zuzendu eta koordinatu zuelako.
Liburuak idazten jarraitu zuen, memoria. 1968an, No fue posible la paz idatzi zuen, Gerra Zibilaren zergatiak argitu eta ondorengo interbentzio propioak justifikatu nahian.
Anasagastik horrela laburtzen du haren ibilbidea:
« |
Como es connatural a la vida misma, la de Gil-Robles es pura evolución. Si en la Segunda República criticó con agudeza los excesos de la izquierda, durante la guerra civil y sus años posteriores, sin abandonar sus convicciones, no pudo comulgar con los errores y las culpas de una determinada derecha que gobernaba desde la exclusión del adversario. [5] |
» |
Berriro politikan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1968an, katedratiko izan zen Oviedoko Unibertsitatean.
CCOOko sindikalisten abokatu izan zen 1001 prozesuan.
1972an, defentsa izan zen Pontevedran, Reace kasuan.
1975ean Franco hil ondoren, Joan Karlosen agintaldian, lehengo politiko papera berreskuratzen saiatu zen eta europar kristua demokraziaren ohiko posizioak defendatu zituen. Bere semea zen José María Gil-Robles y Gil-Delgadok lagundu zion ahalegin honetan. Porrota jasan zuen, ordea, eta bizitza politikotik betirako aldendu beharrean izan zen.
Bere seme José María Gil-Robles PP alderdira joan zen gero eta Europako Legebiltzarraren lehendakari izatera iritsi zen. Beste semeetako bat, berriz, Álvaro Gil-Robles, Herriaren Defendatzailea izan zen.
Kontatzen duten pasadizo bat
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1934an, José María Gil Robles Legebiltzarrean ari zen diskurtsoan eta, bat-batean, oposizioko bankuetatik oihu handi bat entzun zen:
« |
Su Señoría es de los que todavía llevan calzoncillos de seda[6] |
» |
Algarak eta oihuak tarte batean, Gil-Roblesek giroa baretu arte itxaron zuen eta hitza moztu zion diputatuari zuzendu zitzaion. Ahots fina eta dotorea, berak bakarrik zekien bezala, horrela erantzun zion:
« |
No sabía que su esposa fuera tan indiscreta[6] |
» |
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazteleraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- No fue posible la paz, Ariel, 1968
- Pensamiento político 1962-1969, Hergon, 1970
- Cicerón y Augusto: vigencia de un planteamiento político, Editorial Ariel, 1974
- La aventura de las autonomías, Rialp, 1 janv. 1980
- Marginalia política, Editorial Ariel, 1 janv. 1975
- Por un estado de derecho, Ediciones Ariel, 1969
- La monarquía por la que yo luché, Taurus, 1976
- José María Gil-Robles y Gil-Delgadorekin, Control y autonomías, Cívitas, 1986
- Enrique Gil Roblesrekin, Tratado de derecho político: según los principios de la filosofía y el derecho cristianos, A. Aguado, 1961.
Frantsesez
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- L'Espagne dans les chaînes, L'Action paroissiale, 1937
- José Calvo Sotelo eta Luis Jordana de Pozasekin, Question 3e: L'autonomie municipale, enquête au sujet des relations entre le pouvoir central et les pouvoirs locaux.
Aurrekoa Carlos Masquelet Lacaci |
Espainiako Gerra ministroa 1935eko maiatzaren 6a - 1935eko abenduaren 14a |
Ondorengoa Nicolás Molero Lobo |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz)https://web.archive.org/web/20160425023059/http://portal.uc3m.es/portal/page/portal/instituto_figuerola/programas/phu/diccionariodecatedraticos/lcatedraticos/gilrobles
- ↑ (Gaztelaniaz)https://web.archive.org/web/20160427131924/https://books.google.es/books?id=3N2ryNhbnMsC&pg=PA22&dq=Vidal+y+Barraquer&hl=es&sa=X&ved=0ahUKEwjEnL_G_5DMAhUEzRQKHXh8ATMQ6AEIQjAF#v=onepage&q=Vidal%20y%20Barraquer&f=false
- ↑ http://www.germansanantonio.com/departamento_sociales/informacionacademica/historia_espana/tema13/textos.pdf
- ↑ (Gaztelaniaz)https://web.archive.org/web/20160425053833/http://portal.uc3m.es/portal/page/portal/instituto_figuerola/programas/phu/diccionariodecatedraticos/lcatedraticos/gilroblesl
- ↑ a b c http://ianasagasti.blogs.com/mi_blog/2013/08/aquel-gil-robles.html
- ↑ a b http://www.abc.es/espana/20151004/abci-anecdotas-congreso-robles-201509291902.html