Murray Bookchin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Murray Bookchin
Murray Bookchin in Burlington.jpg
Bizitza
Jaiotza Bronx1921eko urtarrilaren  14a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza Burlington2006ko uztailaren  30a (85 urte)
Heriotza modua : bihotz-gutxiegitasuna
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, historialaria, filosofoa, unibertsitateko irakaslea, anarkista, libertarian municipalisma Itzuli, Social ecologya Itzuli, bakearen aldeko aktibista, soziologoa, politikaria eta ekologoa
Lan nabarmenak Post-Scarcity Anarchism Itzuli
Our Synthetic Environment Itzuli
The Ecology of Freedom: The Emergence and Dissolution of Hierarchy Itzuli
Social Anarchism or Lifestyle Anarchism: An Unbridgeable Chasm Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
IMDb nm1492194

Murray Bookchin (1921eko urtarrilaren 14a - 2006ko uztailaren 30a) AEBko historialaria, unibertsitateko irakaslea, ikertzailea, ideologoa eta ekintzaile ekologista izan zen, ekologia sozialaren (ekoanarkismoa) fundatzailea eta mugimendu ekologistaren aitzindaria.

Liburu asko idatzi zituen. Bookchinen ideologia, hasieran, marxismo tradizionalean koka dezakegu baina sozialismo libertariorantz eboluzionatu zuen, Kropotkinen tradizio anarkistan.

1990. hamarkada bukaeran, egungo mugimendu anarkistaren bizimodua apolitikoa zela iritzita, edo egungo anarkismoak gizabanakoaren autonomia gehiegi azpimarratzen duela pentsatuta, askatasunaren muin sozialista eta kolektiboa higatuz, bere burua ez du anarkistatzat joko eta Komunalismoa deituriko ideologia sozialista libertarioa sortuko du, marxista eta anarkista pentsamenduen adiskidetzea bilatuko duena.

Bookchin antikapitalista nabarmena izan zen, gizartearen deszentralizazioa defendatzen zuen, norabide ekologiko eta demokratikoago baterantz.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murray Bookchin New York hirian jaio zen, errusiar judutar emigranteen familia batean. Bronxen hazi zen. Bere amona Zeitelek ideia Sozialista Iraultzaileak zituen eta Murrayrengan eragina izan zuen. Murrayren gurasoak ere errusiar iraultzaile mugimenduan ekintzaile izan ziren. 1930ean amona hil ondorenean, bat egin zuen Young Pioneers, gazte erakunde komunistarekin (9-14 urte arteko haurrentzat) eta Young Communist League, (gaztetxo zaharragoentzat) Gazte Komunisten Ligarekin 1935ean. Union Squareetik gertu, Langileen eskolara joan zen eta han ikasi zuen marxismoa. Espainiako Gerra garaian, Suport Spain New Yorkeko mugimenduan parte hartu zuen, faxismoaren aurka. Gazteegia zen zuzenean parte hartzeko, baina bere lagun zaharrago batzuk Madrilgo frontean hil ziren. 1930. hamarkada bukaeran estalinismoarekin apurtu eta, Trotskismora hurbilduta, Langileen Alderdi Sozialistarekin bat egin zuen (SWP, Socialist Workers Party). 1940. hamarkada hasieran, Baionako, New Jersey, fundizio batean hasi zen lanean eta United Electrical Workers sindikatuko delegatu eta antolatzailea izan zen. Bertatik, SWPrentzat erreklutatzen zuen jendea. Ondorenean, ordea, Goldman-Morrow fakzioarekin egin zuen bat eta gerra bukatutakoan banandu egin ziren.

1947tik aurrera lehenagoko burkide trotskista batekin lankidetzan, deserriratutako Josef Weber alemanarekin, Movement For a Democracy of Contentean aritzen da, 20 bat trotskista ohi zituen taldean, aldizkari bat argitaratu zuten: Contemporary Issues – A Magazine for a Democracy of Content.

Aldizkariak foro bat eskaintzen zuen. Ideia nagusia zen, aurreko utopiek huts egin zutela lan astunean oinarritzen zirelako. Baina orain, teknologia modernoaren bidez, giza lan gogorra ez beharrezkoa bilakatuko, eta garapen askatzailea izan beharko luke. Gizarte mota hori lortzeko, Bookchinek deszentralizazio ekologikoaren teoria garatu zuen. Aldizkariak Bookchinen lehen artikuluak argitaratu zituen, horien artean "The Problem of Chemicals in Food" (1952), janarian produktu kimikoek zuten arriskua aztertzen zuena. 1958an bere burua anarkistatzat jotzen du, eta paralelismoak ikusten zituen anarkismo eta ekologismoaren artean. Bere lehen liburua Our Synthetic Environment, Lewis Herber ezizenarekin argitaratu zuen 1962an. Rachel Carsonek Silent Spring. Idatzi baino hilabete batzuk lehenago. Liburuak ingurugiroarekin lotutako gaitz andana deskribatzen zuen, baina hedapen gutxi izan zuen bere erradikaltasun politikoagatik.

1964an, Bookchinek bat egin zuen Congress of Racial Equalityrekin (CORE), eta arrazismoaren aurka protesta egin zuen 1964ko Munduko Ferian.

1964-1967 urte tartean New Yorkeko Anarkisten Federazioko sortzaileetako bat izan zen, eta kiderik garrantzitsuena dela esan dezakegu.

Bookchinek idatzitako entsegu aitzindarian, "Ecology and Revolutionary Thought", ekologia politika erradikalen kontzeptu gisa erabiltzen du.