Nigel Mansell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Nigel Mansell
Nigel Mansell
Datu pertsonalak
Izen osoa Nigel Ernest James Mansell
Jaio 1953eko abuztuaren 8a (64 urte)
Upton-on-Severn (Worcestershire Ingalaterra)
Ibilbidea
Taldeak Lotus, Williams, Newman/Hass Racing Ferrari eta McLaren
Lasterketak 187
Lorpenak
Txapelketak 1 (1992)
Garaipenak 31
Podium 59
Pole Position 32
Itzuli azkarra 30
Lehen lasterketa 1980ko Austriako Sari Nagusia
Lehen garaipena 1985ko Europako Sari Nagusia
Azken garaipena 1994ko Australiako Sari Nagusia
Azken lasterketa 1995eko Espainiako Sari Nagusia

Nigel Ernest James Mansell (Upton-upon-Severn, Gloucestershire, 1953ko abuztuaren 8a) britainiar auto-gidari ohia da. 1976an Ford Formulan hasi zen unea hartzen da Mansellen karreraren hasieratzat, nahiz eta aurretik beste kategoria batzuetako lasterketetan parte hartu zuen. Hurrengo denboraldian ere kategoria horretan jardun zuen, eta berrogei lasterketatik gora eta Britainia Handiko titulua irabazi zituen. Geroago, 3 Formulara aldatu zen (etxea saldu behar izan zuen horretarako), eta 2 Formulan hasi zen ondoren. Garaitsu hartan ezagutu zuen Lotus etxeko Colin Chapman buruzagia, eta 1 Formularako hartu zuten 1981ean. 1985ean lortu zuen kategoria horretako lehenengo Sari Nagusia, Williams taldearekin. Hurrengo urteetan, zenbait lasterketa irabazi zituen, eta bigarren gelditu zen beste zenbaitetan, 1 Formulako Munduko Txapelketan. 1992an, ondoz ondoko garaipen gehien lortu zituen gidaria izan zen. 1993an, Indy Formulara aldatu zen, Newman-Haas taldera, eta txapelketa irabazten lehenengoa izan zen aurkezpenaren urtean bertan. 1995ean, berriro sartu zen buru-belarri 1 Formulan.

Nigel Mansell
Nigel Mansell Lotusa gidatzen Britainia Handiko Sari Nagusian (1983).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nigel Mansell Aldatu lotura Wikidatan