Michael Schumacher
Michael Schumacher (Hurth, Ipar Renania-Westfalia, 1969ko urtarrilaren 3a - ) 1 Formulako gidari alemaniarra, 7 munduko txapelketa irabaziz errekorra duena.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lanbidez mekanikaria zen, baina betidanik izan zuen goi milako pilotu izateko grina. 1984an egin zuen debuta eta Alemaniako gazte mailako txapeldun atera zen. Hurrengo urtean, Alemaniako txapeldun ez ezik munduko txapeldunorde geratu zen. 1989an Alemaniako Formula 3ko Alemaniako Txapelketan parte hartu zuen eta hirugarren geratu zen; gainera, Macauko Formula 3ko Sari Nagusiaren irabazlea izan zen. 1989an Alemaniako Formula 3ko txapelketan hirugarren geratu zen, eta Macaoko Formula 3ko Sari Nagusia irabazi zuen ostera. 1990ean Prototipoen Munduko Txapelketan parte hartu zuen, Sauber-Mercedesekin, eta Formula 1ean hasi zen, Jordan-Fordekin; handik gutxira, baina, Benetton-Ford taldeak fitxatu zuen. 1992an lortu zuen lehen garaipena, Belgikako Sari Nagusian, eta hirugarren bukatu zuen munduko txapelketan. 1993an laugarren geratu zen munduko txapelketan. 1994an munduko txapeldun atera zen; munduko txapeldun gazteena, ordu arte. Urte hartan 8 lasterketa irabazi zituen. 1995ean berriro atera zen txapeldun, bederatzi lasterketa irabazita. 1996an Ferrari taldearekin lehiatu zen, eta hirugarren bukatu zuen, hiru garaipen lortuta, Espainia, Belgika eta Italian.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
![]() |
1 Formulako munduko txapeldunak | ![]() |
---|---|---|
(1950) Giuseppe Farina • (1951) Juan Manuel Fangio • (1952–53) Alberto Ascari • (1954,55,56,57) Juan Manuel Fangio • (1958) Mike Hawthorn • (1959–60) Jack Brabham • (1961) Phil Hill • (1962) Graham Hill • (1963) Jim Clark • (1964) John Surtees • (1965) Jim Clark • (1966) Jack Brabham • (1967) Denny Hulme • (1968) Graham Hill • (1969) Jackie Stewart • (1970) Jochen Rindt • (1971) Jackie Stewart • (1972) Emerson Fittipaldi • (1973) Jackie Stewart • (1974) Emerson Fittipaldi • (1975) Niki Lauda • (1976) James Hunt • (1977) Niki Lauda • (1978) Mario Andretti • (1979) Jody Scheckter • (1980) Alan Jones • (1981) Nelson Piquet • (1982) Keke Rosberg • (1983) Nelson Piquet • (1984) Niki Lauda • (1985–86) Alain Prost • (1987) Nelson Piquet • (1988) Ayrton Senna • (1989) Alain Prost • (1990–91) Ayrton Senna • (1992) Nigel Mansell • (1993) Alain Prost • (1994–95) Michael Schumacher • (1996) Damon Hill • (1997) Jacques Villeneuve • (1998–99) Mika Häkkinen • (2000,01,02,03,04) Michael Schumacher • (2005–06) Fernando Alonso • (2007) Kimi Räikkönen • (2008) Lewis Hamilton • (2009) Jenson Button • (2010, 11, 12, 13) Sebastian Vettel • (2014-15) Lewis Hamilton • (2016) Nico Rosberg • (2017-18) Lewis Hamilton |