Jacques Villeneuve

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jacques Villeneuve
Jacques Villeneuve
Datu pertsonalak
Izen osoa Jacques Joseph Charles Villeneuve
Jaio 1971ko apirilaren 9a (46 urte)
Saint-Jean-sur-Richelieu (Kanada Kanada)
Ibilbidea
Jarduneko urteak 1996-2006
Taldeak Williams, BAR, Renault eta Sauber
Lasterketak 165 (163 hasiera)
Lorpenak
Txapelketak 1 (1997)
Garaipenak 11
Podium 23
Pole Position 13
Itzuli azkarra 9
Lehen lasterketa 1996ko Australiako Sari Nagusia
Lehen garaipena 1996ko Europako Sari Nagusia
Azken garaipena 1997ko Luxenburgoko Sari Nagusia
Azken lasterketa 2006ko Alemaniako Sari Nagusia

Jacques Joseph Charles Villeneuve (St-Jean-sur-Richelieu, Quebec, Kanada, 1971ko apirilaren 21a - ) 1 Formulako gidari profesional izandakoa da. 1997an irabazi zuen bere Munduko Txapelketa bakarra Williams taldearekin. 1 Formulako gidari izandako Gilles Villeneuven semea da. Bere osaba, Jacques Villeneuve izenekoa, IndyCarreko gidari profesionala izan zen.

1989 eta 1991 urte bitartean Italiako 3 Formulan parte hartu zuen, 1992an Japoniakoan eta 1993an Amerikako Toyota Atlantic serieetan pasa zuen. 1994an Champ Car lehiaketan urteko hasiberri izendatu zuten. 1995ean, Indianapoliseko 500 Miliak irabazi zuen.

1996an 1 Formulan parte hartu zuen Williams taldearekin. Urte horretan hasiberrien marka guztiak gainditu zituen. 4 garaipen eskuratu zituen eta 11 aldiz igo zen podiumera 78 puntu lortuz, eta gidari profesionalen txapelketan bigarren postua lortu zuen, bere taldekide Damon Hillen atzetik. 1997an Damon Hill taldez aldatu zen eta Villeneuve taldearen lehen gidari profesionala izatera pasatu zen. Munduko txapelketa irabazi zuen urte hartan, Michael Schumacherren aurretik.

Orduz geroztik ez zuen zorterik izan Villeneuvek, eta ezin izan zuen beste txapelketarik irabazi.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Villeneuve Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Quebec
Artikulu hau Quebeceko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.