Mike Hawthorn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mike Hawthorn

(1958)
Bizitza
JaiotzaMexborough (en) Itzuli1929ko apirilaren 10a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaGuildford1959ko urtarrilaren 22a (29 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: auto istripua
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
HeziketaArdingly College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerak1 Formulako gidaria

Find a Grave: 12930129 Edit the value on Wikidata

John Michael Hawthorn (*Mexborough. Yorkshire, Ingalaterra, 1929ko apirilaren 10a- 1959ko urtarrilaren 22a) auto gidari britainiarra zen. 1 Formulako munduko txapeldun izan zen 1958an, hirugarren 1954an eta laugarren 1953 eta 1957an. Guztira hiru garaipen eta 17 podium lortu zituen parte hartu zuen 44 Sari Nagusietan, gehienak Ferrarirekin. Gainera, 1955eko Le Manseko 24 orduak irabaztearen "ohorea" dauka. Kakotx artean, lasterketa horretan 80 ikusle hil ziren istripuan sartuta egon baitzen. 'Le Manseko hondamendia' bezala ezagutzen da lasterketa hori eta auto lasterketen historiako ezbehar handiena da oraindik. Hala ere, lasterketak aurrera jarraitu zuen eta azkenean bere Jaguararekin garaipena lortu zuen.

Hawthorn (ezkerrean) Enzo Ferrarirekin (eskuinean) hizketan (Monza, 1953).

1 Formulara iristen lehen britainiarra izan zen, 1958an. Gainera, Keke Rosbergekin batera, urte batean titulua irabazi eta garaipen gutxien lortu dituzten gidariak dira, bakarra irabazi baitzuten txapeldun izendatu ziren denboraldietan. Hawthornena Fratziako Sari Nagusian izan zen.

Garaipena eta beste zazpi podiumekin, Stirling Moss bere taldekidea hobetu zuen, nahiz eta azken honek lau garaipen izan. Aipatzekoa da hau Mossen eskuzabaltasunagatik gertatu zela. Izan ere, Portugalgo Sari Nagusian Hawthornek zigorra jaso behar zuen, baina Mossek defendatu egin zuen. Santzio hori aplikatu balitz, Moss izango zen txapeldun. Txapelketa irabazi ostean bere erretiroa iragarri zuen auto lasterketetatik..

Titulua lortu eta hiru hilabete besterik pasa ez zirenean, 1959ko urtarrilaren 22an, Hawthornek auto istripua izan zuen bere kaleko autoarekin eta bertan hil zen. Farnhamen, hil arte berea izan zen herrian, kale bati bere izena jarri zioten.

Emaitz osoak 1 Formulan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Lodiz daudenak polea adierazi nahi dute)

Urtea Taldea 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 Postua Puntuak
1952 Erresuma BatuaCooper SUI

DNP

IND

DNP

BEL

4

FRA

Ret

GBR

3

ALE

DNP

HOL

4

ITA

Ret

6. 10
1953  Italia Ferrari ARG

4

IND

DNP

HOL

4

BEL

6

FRA

1

GBR

5

ALE

3

SUI

3

ITA

4

4. 19
1954  Italia Ferrari ARG

DSQ

IND

DNP

BEL

4

FRA

Ret

GBR

2

ALE

Ret

SUI

Ret

ITA

2

ESP

1

3. 24,5
1955 Erresuma Batua Vanwall ARG

DNP

MON

Ret

IND

DNP

BEL

Ret

26. 0
 Italia Ferrari HOL

7

GBR

6

ITA

10

1956  Italia Maserati ARG

3

MON

DNP

IND

DNP

BEL

DNP

12. 4
Erresuma Batua Vanwall FRA

10

Erresuma Batua BRM GBR

Ret

ALE

DNP

ITA

DNP

1957  Italia Ferrari ARG

Ret

MON

Ret

IND

DNP

FRA

4

GBR

3

ALE

2

PES

DNP

ITA

6

4. 13
1958  Italia Ferrari ARG

3

MON

Ret

HOL

5

IND

DNP

BEL

2

FRA

1

GBR

2

ALE

Ret

POR

2

ITA

2

MAR

2

1. 44