Jochen Rindt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jochen Rindt
Jochen Rindt
Datu pertsonalak
Izen osoa Karl Jochen Rindt
Jaio 1942eko apirilaren 18a
Mainz (Alemania Alemania baina ibilbide osoa lizentzia austriarrarekin egin du Austria)
Hil 1970eko irailaren 5a
Monza (Italia)
Ibilbidea
Taldeak Brabham, Cooper eta Lotus
Lasterketak 62
Lorpenak
Txapelketak 1 (1970)
Garaipenak 6
Podium 13
Pole Position 10
Itzuli azkarra 3
Lehen lasterketa 1964ko Austriako Sari Nagusia
Lehen garaipena 1969ko Ameriketako Estatu Batuetako Sari Nagusia
Azken garaipena 1970eko Alemaniako Sari Nagusia
Azken lasterketa 1970eko Italiako Sari Nagusia

Karl Jochen Rindt (Mainz, Alemania1942ko apirilaren 18a - Monza, Italia1970eko irailaren 5a) auto gidari austriarra zen. 1 Formulan debuta egin zuen 1964an. 1966an hirugarren geratu zen, 1969an laugarren eta 1970ean austriar baten lehen 1 Formulako munduko txapelketa lortu zuen (Geroago Niki Lauda etorri zen). Guztira sei garaipen, hamairu podium eta hamar pole lortu zituen.[1] Munduko txapelketa hil ostean irabazi duen gidari bakarra da, 1970eko taliako Sari Nagusiko saio libreetan hil baitzen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jochen Rindt Mainzeko udal erizaintzan jaio zen, Alemanian. Bere gurasoak Bigarren Mundu Gerran hil ziren Hanburgon,  Gomorra operazioan. Horren ostean Rindt bere aiton-amonekin bizitzera joan zen Grazera, Austria.  Han hazi eta hezi zen, baita lasterketetan hasi ere. Bizi osoa austriar lizentziarekin lehiatu baldin bada ere sekula ez du nazionalitatea eskuratu, alemaniarra mantenduz.

Colin Chapman (ezkerrean) eta Jochen Rindt (eskuinean) hizketan Zaandvorten (1970)

1 Formulako jardueraz gain Rindtek 1965ekoLe Manseko 24 Orduak irabazi zituen NART taldearen Ferrari 250LM batekin, eta Tasman Seriesen txapeldunorde izan zen 1969an. Horrez gain, Indianapolisko 500 miletan parte hartu zuen 1967 eta 1968an. Bietan arazo mekanikoekin bukatu gabe geratu zen.

1964ko Austriako Sari Nagusian egin zuen debuta, Rob Walkerren Brabham taldearekin. 1965ean Cooper-eko gidari ofizial izendatu zuten. Urte horretan laugarren geratu zen Alemanian eta seigarren Ameriketako Estatu Batuetan, txapelketako 13. postua eskuratuz azkenean.

Austriarrak bi bigarren postu lortu zituen 1966an (Belgika eta AEB), hirugarren bat (Alemania) eta beste hiru lasterketatan puntuak lortu zituen. Guzti horrekin hirugarren bukatu zuen denboraldia Jack Brabham eta John Surteesen atzetik. Hurrengo urtean bi laugarren postu lortu zituen eta, arazo desberdinengatik, ezin izan zuen beste lasterketa batik amaitu. 13.bukatu zuen txapelketa.

1968an Rindt Brabham taldera joan zen. Hegoafrikan hirugarren iritsi zen helmugara, baita Alemanian ere. Hala ere, aurreko denboraldian gertatu antzera, 10 lasterketa bukatu gabe utzi zituen. Txapelketan 12.sailkatu zen.

Lotus taldeak kontratua eskaini zion Rindti 1969ko denboraldirako. denboraldian 1969 1 Formula. Bere emaitz onenak: AEBetan irabazi, Italian bigarren, Kanadan hirugarren eta Britainia Handian laugarren. Urte zail biren ostean laugarren bukatu zuen txapelketa, Jackie Stewart, Jacky Ickx eta Bruce McLarenen atzetik.

Lotusen jarraitu zuen 1970an, bere bizitza markatuko zuen denboraldian. , Monako, Herbehereak, Frantzia, Britainia Handia eta Alemanian irabazi zuen.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko irailaren 5a, Monza, Italia. 1 Formulako Italiako Sari Nagusia zen jokoan, abiadura handiko zirkuitoa izateagatik ezaguna, eta Rindt txapelketako lidertzan zioan lau lasterketa faltan. Aurreko sari nagusian (Austria) bere lehiakide zuzenenak baino 16km/h gutxiagoko marka egin zuen, beraz, lasterketa honetarako hegoak murriztu zituzten abiadura handitzeko. John Miles bere taldekideak pozik ez zegoela jakinarazi zion talderi, autoa ezin baitzen "zuzen joan". Rindtek ez zuen halakorik esan, baina abiadura gehiago hartzeko autoa minutuko 800 buelta gehiagotan joan beharko zela ohartarazi zuen. Hurrengo egunean martxen erlazioa luzatu zuen motorraren potentzia guztiz erabiltzeko, hegoen murrizketaren ondoren. 330km/hko markara iritsi zen. Bere bostgarren itzulian, Parabolikara iristean, istripu larria izan zuen. Denny Hulmeek, atzetik zioanak, horrela deskribatu zuen:

"Jochen nire atzetik zioan itzuli batzuetan, eta pixkanaka hurbildu egin zait. Lesmoko lehen zatia nahiko motel egin dut, beraz bigarrenean hanka altxa eta albo batera mugitu nahiz berak ni gainditu ahal izateko. Bere atzetik jarraitu dut Parabolikarantz, [[...]] oso azkan gindoazen eta 200 metro ingurura itxaron du abiadura moteltzen hasteko. Autoak bapatean eskuinera mugimendua egin dio, gero ezkerrera, eskuinera berriz, eta azkenean ezkerrera joan da oso azkar hesien kontra."


Rindtek bi hankak apurtu zituen istripuan eta autoaren hainbat piezak jo zuten bular eta abdomenean. Handik gutxira hil zen.

Istripuaren ondoren Lotus 72 autoaren diseinatzaileak, Colin Chapmanek, kritika gogorrak jaso zituen. Kritikoek bere diseinuak abiadura handitzeagatik segurtasun oinarriez ahazten zirela zioten. Dennys Hulmen testigantzan oinarrituta, istripua autoaren arazoengatik izan zitekeela esan zuten, gidariaren akatsa baztertuz.

Italiakoaren ondoren beste hiru lasterketa geratzen ziren txapelketa bukatu aurretik. Rindten abantaila inork ezin izan zuen murriztu lasterketa horietan. Horrela, hil ondoren 1 Formulako Munduko Txapelketa irabazi duen gidari bakarra bihurtu zen Jochen. Stewart,Ickx eta Denny Hulme ziren txapelketa irabazteko aukerak zituztenak.

Österreichring  zirkuitu austriarreko biragune batek bere abizena darama (Rindt). Gainera, Udo Jürgens musikariak "Der Champion" abestia eskeini zion.

Emaitz osoak 1 Formulan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Lodiz daudenak polea adierazi nahi dute)

Urtea Taldea 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 Postua Puntuak
1964 AustraliaBrabham MON
HOL
BEL
FRA
GBR
GER
AUT

Ret

ITA
USA
MEX
23. 0
1965 Erresuma BatuaCooper RSA

Ret

MON

DNQ

BEL

11

FRA

Ret

GBR

14

HOL

Ret

GER

4

ITA

8

USA

6

MEX

Ret

13. 4
1966 Erresuma BatuaCooper MON

Ret

BEL

2

FRA

4

GBR

5

HOL

Ret

GER

3

ITA

4

USA

2

MEX

Ret

3. 22
1967 Erresuma BatuaCooper RSA

Ret

MON

Ret

HOL

Ret

BEL

4

FRA

Ret

GBR

Ret

GER

Ret

CAN

Ret

ITA

4

USA

Ret

MEX
13. 6
1968 AustraliaBrabham RSA

3

ESP

Ret

MON

Ret

BEL

Ret

HOL

Ret

FRA

Ret

GBR

Ret

GER

3

ITA

Ret

CAN

Ret

USA

Ret

MEX

Ret

12. 8
1969 Erresuma BatuaLotus RSA

Ret

ESP

Ret

MON
HOL

Ret

FRA

Ret

GBR

4

GER

Ret

ITA

2

CAN

3

USA

1

MEX

Ret

4. 22
1970 Erresuma BatuaLotus RSA

13

ESP

Ret

MON

1

BEL

Ret

HOL

1

FRA

1

GBR

1

GER

1

AUT

Ret

ITA

DNS

CAN
USA
MEX
1. 45

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sari Nagusietako Ospe Aretoa Jochen Rindt (ingelesez)