Pan European Game Information
Siglak
PEGI
Sortze data
2003ko Udaberria
Serbitzua
Bideo-jokoen adin kalifikapena
Egoitza
Brusela [1]
Webgunea
www.pegi.info
PEGI (Pan European Game Information , euskaraz , Joko Informazio Paneuroparra) Europa mailan orokortu den bideo-jokoen adin kalifikazio estandar ez legezkoa da. Sistema hau 2003ko udaberrian ezarri zen eta ordutik 30 herrialdetan (Austria , Danimarka , Hungria , Letonia , Noruega , Eslovenia , Belgika , Estonia , Islandia , Lituania , Polonia , España , Bulgaria , Finlandia , Irlanda , Luxemburgo , Portugal , Suedia , Txipre , Frantzia , Israel , Malta , Errumania , Suiza , Txekia , Grezia , Italia , Herbehereak , Eslobakia eta Erresuma Batuan ) adin kalifikapen sistema ofiziala izatera iritsi da, fabrikatzaile handien hobespena lortu arte. Bere helburua gurasoak laguntzea da beraien semeei jokoak erosteko orduan. Argitaratutako edozein bideo-jokorentzat prozezu bat jarraitu egiten du, Inkesta bat egiten zaio bideo-jokoa argitaratu duen enpresari eta emaitzen arabera kalifikapen bat ezarri egiten zaio.[2]
PEGI adin tarteak zehazten ditu 3, 7, 12, 16, eta 18 urtetik aurrerakoak, horiek jokoaren azalean egertzen dira logo baten bitartez, ondoren azaltzen direnak:
Joko bakoitzari adin minimo egokia ezartzeko hainbat faktore hartzen dira kontuan eta horiek ere ,erabiltzaile liburuan edo atzeko aldean, azaldu egiten dira produktuan. Faktore horiek hurrengoak dira:
Irudia (Logoa)
Izena
Azalpena
Adin kalifikazioa
Biolentzia
Borroka, odolaren agerpena, armak edota hilketa sustatzen dute honen agerpena
Hizkuntza desegokia
Irainak, hitz tabu -ak, erreferentzia sexualak... agertzea
Beldurra
Beldurra edota urduritasuna sor dezaketen atalak ditu
Sexua
Hizkuntzan erreferentzia sexualak, irudi biluziak edo arropa "gutxi" duten pertsonaiak
Drogak
Drogen ingurukoa (kontsumoa, salerosketa, erreferentziak...) jasotzea bideo-jokoan
Diskriminazioa
Arrazakeria , xenofobia , homofobia ... gai lantzen ditu bideo-jokoak
Jokoa
Ausazko jokoa du (diru erreal edo virtualarekin)
Online
Interneten bidez jolastea ahalbidetzen du
Edozein, ez du adin kalifikapenean eraginik informazio soila da
[3]