Pays de la Loire

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pays de la Loire
Frantziako eskualdea
Flag of Pays-de-la-Loire.svg
Pays de la Loire in France.svg
Prefektura Nantes
Departamenduak Loire-Atlantique
Maine-et-Loire
Mayenne
Sarthe
Vendée
Gobernua
- Presidentea
- Prefeta

Jacques Auxiette (PS)
Bernard Boucault
Eremua
- Guztira

32.082 km²
Biztanleria (1999)
- Guztira
- Dentsitatea

3.222.061
100 bizt/km²
Azpibanaketak
- Barrutiak
- Kantonamenduak
- Udalerriak

17
192
1.503
Eskualdeko Kontseiluaren webgunea

Pays de la Loire (frantsesez Loirako herria) Frantzia mendebaldeko eskualdea da, kostaldekoa. Prefektura Nantesen dago. Bretainiako lurra da berez eta historia berezia duten lurraldeak (Vendée-Poitou, Anjou, Maine) bildu dira, Nantes aldearekin batean, lurralde honetan. Hiri nagusiak: Saint-Nazaire, Laval, Le Mans, Angers, Cholet, Saumur eta La-Roche-sur-Yon.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Normandia Beherea, hegoaldean Poitou-Charentes, ekialdean Centre eta mendebaldean Bretainia eta Ozeano Atlantikoa mugakide ditu.

Departamenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loire-Atlantique (44), Maine-et-Loire (49), Mayenne (53), Sarthe (72) eta Vendée (85) departamenduek osatzen dute.

Orografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurralde apala da oro har; Normandia Behereko mendi muinoak daude iparraldean (Avaloirs, 417 m, eta Les Coëvrons, 357 m, mendialdeak Mayenneko iparraldean) eta Bretainiako ekialdeko ordokiak erdialdean eta hegoaldean. Basoa eta belardiak dira nagusi Loire ibaiaren bazterretan, eta lur hareatsua itsasaldean, Vendée aldean bereziki. Klima gozoa da bertakoa: udaberriak goiztiarrak dira eta udazkenak luze argiak. Hezetasun maila handia den arren, ez du euri asko egiten: 800-900 mm iparraldeko mendialdeetan eta 550 mm erdialdeko ordokietan.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza arloak garrantzi handia du. Nekazaritzaren % 70 abere hazkuntzak hartzen du (behi azienda eta esnea), laboregintzak %8 baizik ez; bertako barazkiak eta ardoak (muscadet, anjou) oso aintzat hartuak dira. Arrantza garrantzitsua da Saint-Nazaire aldean, Les Sables d´Olonne eta uharteetan (Noirmoutier eta Yeu-ko uharteak). Ekonomia alorreko lanpostuen %35 industriaren ingurukoak dira: janari industria (barazki kontserbak, haragia, esnekiak), mekanika industria, ontziolak, automobilgintza, kimika industria. Lau industria hiri nagusi daude: Le Mans, Angers, Nantes eta Saint-Nazaire. Apalagoak dira Laval, Saumur eta La-Roche-sur-Yon hirietako industrialdeak. Cholet aldean lihoaren industria zabaldu da bereziki. Kostaldean turismoak hazkunde berezia izan du.

Pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pays de la Loire Aldatu lotura Wikidatan