Rhône-Alpeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rhône-Alpes» orritik birbideratua)
Rhône-Alpeak
Rhône-Alpes


Rimex-France location Rhône-Alpes.svg
Geografia
HiriburuaLyon
45°45′32″N 4°50′29″E
Azalera43.698
MugakideakFranche-Comté, Proventza-Alpeak-Kosta Urdina, Languedoc-Roussillon, Auvernia, Borgoina, Valais kantonamendua, Piemonte, Aostako Harana, Geneva kantonamendua, Vaud kantonamendua eta Auvergne (en) Itzuli
Administrazioa
PresidenteaJean-Jack Queyranne (PS)
LegebiltzarraRegional Council of Rhône-Alpes (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria6.399.927 (2013)
Dentsitatea146,46 bizt/km²
Ekonomia
Historia
Sorrera data: 1960ko ekainaren 4a
Bestelako informazioa
Ordu eremua
rhonealpes.fr

Rhône-Alpeak[1] (frantsesez Rhône-Alpes, frankoprovenzeraz Rôno-Arpes, okzitanieraz Ròse Aups) Frantzia hego-ekialdeko eskualdea zen, Rodano ibaiaren eta Alpeen inguruan kokatua. 2016 urtetik Auvernia-Rodano-Alpeak eskualdeko zati da.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ain (01), Ardèche (07), Drôme (26), Isère (38), Loira (42), Rodano (69), Savoia (73) eta Savoia Garaia (74) departamenduek osatzen dute. Bigarren eskualde handiena da, Erdialdeko Pirinioak eskualdearen atzetik. Prefektura Lyonen dago. Lyonerriko eta Savoiako antzinako lurraldeak hartzen ditu osorik, Burgundiako, Dofinerriko, Languedoceko eta Proventzako eskualde batzuekin batera.

Muga hauek ditu: iparraldean, Saona eta Loira eta Jura departamenduak; ekialdean, Suitza, Italia eta Alpe Garaiak departamendua; hegoaldean, Vaucluse eta Gard departamenduak; mendebaldean, Lozère, Loira Garaia, Puy-de-Dôme eta Allier departamenduak.

Hiriburua Lyon da, eta hiri nagusiak: Roanne, Saint-Étienne, Bourg-en-Bresse, Annécy, Chambéry, Grenoble eta Valence.

Orografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdialdeko Mendigunea (Massif Central) mendialdeko ekialdearen, Jurako hegoaldearen eta Alpe mendien mendebaldearen artean dago lurraldea. Mendiek hartzen dute eremu gehiena. Ekialdean daude Alpe mendi garaiak, Savoiako lurraldean (Mont Blanc, 4.807 m, nagusia). Haran asko eratzen dituzte mendi garai horiek (zazpi dira 4.000 metrotik gorakoak). Mendebalerago daude Alpeaurreko mendiak (2.000-2.800 m bitartekoak), erdialdetik mendebaldera zabaltzen dira Lyon aldeko lur behereak (Lyon, 192 m) eta hego-mendebaldean daude Vivarais aldeko mendiak (Mézenc mendia, 1754 m). Rodano ibaiak igarotzen du lurraldea. Aintzira ikusgarriak dira Alpe mendietan, Annécy-Chambéry aldean eta Suitzako mugan (Genevako aintzira).

Klima kontinentala da; hotza da neguan (guztiz hotza Alpe mendietan) eta uda bero samarra izaten da, batzuetan, haranetan. Euri gero eta gutxiago izaten da hegoaldera egin ahalean.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abere-hazkuntza garrantzitsua da; behi- (Ain, Alpes, Rhône), zerri- eta ardi-azienda (Ardèche, Drôme). Esnekiak eta haragia. Mendi laborantzak, aldiz, ez du halako muntarik. Ospe handiko ardoak (Beaujolais).

Industria garrantzitsua da Lyon, Grenoble, Saint-Étienne eta Arve ibaiaren arroan, energia hidroelektrikoari (Frantzia osoko % 20) eta Saint-Étienne eta La Mure-ko ikatz-hobiei esker. Metalgintza, industria kimikoa, farmazia-gaiak eta industria mekanikoa dira industria-alor nagusiak.

Zerbitzuen alorrak berebiziko garrantzia hartu du azkenaldian. Lyon, bereziki, eta Saint-Étienne eta Grenoble dira eremu horretan ere hiri nagusiak.

Turismoa Alpe mendietan, neguko kiroletarako bereziki: Chamonix, Mègeve, Morzine, Avoriaz, Flaine, Val-d´Isère, Tignes eta Courchevel Savoian, eta Alpe-d´Huez eta Chamrousse Isèren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 139. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-9-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]