Edukira joan

Richard Henry Stevens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Richard Henry Stevens

Bizitza
JaiotzaAtenas1893ko apirilaren 9a
Herrialdea Erresuma Batua
Heriotza1967ko otsailaren 12a (73 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea
Enplegatzailea(k)Secret Inteligence Service
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Graduateniente koronel

Richard Henry Stevens (1893ko apirilaren 9a - 1967ko otsailaren 12a) Indiako Britainiar Armadako maior bat izan zen eta 1939an Herbehereetako britainiarInteligentzia Sekretuko Zerbitzu Pasaporteen Kontrolerako Bulegoko burua. Bere izena Venloko gertakariarekin estuki lotuta gelditu zen.[1]

Aurrekariak eta aurreko bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stevensek arabiera, hindustanera eta malaysiera ongi mintzatzen zituen, eta 1939ra arte inteligentzia ofizial gisa lan egin zuen Indian. Urte hartan, Europara bidali zuten, Hagako SIS bulegoaren kargu har zezan.[2] Nahiz eta bere bigarren hizkuntza greziera zen, eta alemanez, frantsesez eta errusieraz ere bikain hitz egin, ez zuen prestakuntza espezifikorik ez esperientziarik Europan inteligentzia operazioak antolatzeko.

Bahiketa Venloko gertakarian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1939ko azaroan, Sigismund Payne Best kapitainarekin batera bahitu zuten alemanek, Venloko gertakarian. Iradoki izan da alemanek egindako galdeketan Inteligentzia Zerbitzu Sekretuari buruzko funtsezko datuak eman zituela. Horren froga argirik ez dagoen arren, Stevens eskarmenturik gabeko gazteak SIS sistemaren agenteen zerrenda bat zeraman soinean, bahitu zutenean.[3]

Bi ofizialak bost urte baino gehiagoz espetxeratu zituzten Sachsenhausen eta Dachau kontzentrazio esparruetan, 1945eko apirilean askatuak izan aurretik.[4] Propaganda naziak aditzera eman zuen Stevens eta Best izan zirela Georg Elserrek Adolf Hitler hiltzeko saiakeraren antolatzaile eta arduradun.

Gerra ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stevens lotinant koronel gisa erretiratu zen Indiako armadatik, 1946ko otsailaren 26an, preso zegoen bitartean maila horretara igo baitzuten.[5] Gero, NATOn aritu zen itzultzaile lanetan, Parisen eta Londresen, 1951-1952 bitarte. Minbiziak jota hil zen, 1967an.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Alemanez) Koblank, Peter. (2024-05-25). «Richard Henry Stevens» Mythos Elser (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).
  2. (Ingelesez) «Stevens, Richard Henry» WW2 Gravestone (web.archive.org) 2023-10-04 (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).
  3. (Ingelesez) Best, S. Payne. (2016). The Venlo incident: a true story of double-dealing, captivity, and a murderous Nazi plot. London: Frontline Books, 16. or. ISBN 978-1510702875. OCLC .927402099.
  4. (Alemanez) Koblank, Peter. (2006). «Die Befreiung der Sonder- und Sippenhäftlinge in Südtirol» Mythos Elser (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  5. (Ingelesez) «Indian Army - The undermentioned officers retire: Lt.-Col. R. H. STEVENS» London Gazette: 1864. 1946-04-12.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]