Edukira joan

Sigismund Payne Best

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sigismund Payne Best

Bizitza
JaiotzaCheltenham1885eko apirilaren 14a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaWiltshire1978ko irailaren 21a (93 urte)
Heriotza modua: eritasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakespioia eta intelligence officer (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Secret Inteligence Service
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Sigismund Payne Best BIO kapitaina (1885eko apirilaren 14a - 1978ko irailaren 21a) britainiar Inteligentzia Sekretuko Zerbitzuko agente bat izan zen Lehen eta Bigarren mundu gerretan. Gestapoko eta Sicherheitsdienst (SD) segurtasun zerbitzuko alemaniarrek harrapatu zuten, 1939ko azaroaren 9an, Venloko gertakarian.[1][2]

Jatorria eta gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cheltenhamen (Gloucestershire) jaioa, Londresen bizi izan zen (Twickenham, Middlesex). Aita George Payne Best (1844-1907) medikua izan zuen eta ama Catherine Sophia Allison.[3] Aitaren aldeko amona indiar maharaja baten eta britainiar emakume baten alaba zen; kontu hori sekretupean gorde zuen familiak beti.[4][5] Londresen zientzia ikasi ondoren, enpresari gisa aritu zen. 1908an Lausanako Musika Akademian biolina ikastera joan zen. Ondoren, ekonomia eta musikologia ikasi zituen Municheko Unibertsitatean, eta bi arloetan graduatu zen 1913an. Munichen, alemana ongi ikasi zuen. Ingalaterrara itzulita, armadan boluntario sartu zen. Bere lehen emaztea, Dorothy Stallwood Adams, 1918an hil zen.[6]

Lehen Mundu Gerrako inteligentzia lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestek kapitain gisa borrokatu zen Lehen Mundu Gerran, lehenik, Inteligentzia Kidegoko kide gisa —hein batean, ikusmen eskasa zuelako, alde batetik, eta frantsesez, alemanez eta flandrieraz ongi mintzatzen ahal zelako, bestetik—, eta, geroago, armadaren bulego zentraletan, Londresen, bigarren ofizial gisa. 1917an, Rotterdamera (Herbehereak) bidali zuten, Alemaniak okupatutako Belgikan inteligentzia sareak antolatu eta ezartzeko. Britainiar inteligentzia zerbitzua Belgikako zenbait erresistentzia talderi lotuta zegoen, besteak beste Gabrielle Petit erresistentziako heroiarekin. Rotterdamen, Bestek arazoak izan zituen Richard B. Tinsley MI6 inteligentzia zerbitzuko buruarekin. 1917ko azaroan, Londresera deitu zuten, Belgikako erresistentziako buruzagi garrantzitsu baten emaztearekin harreman bat zuela jakin ostean. Bestek Tinsleyri leporatu zion bere kontrako konspirazio bat antolatu zuela.[7]

Best kapitaina Britainiar Inperioaren Ordenako (OBE) ofizial izendatu zuten, eta Belgikako Croix de Guerre saria eman zioten.

Herbehereetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nieuwe Uitleg: 1939an Bestek bulegoa Hagako kale horretan zuen.

1919an gerra amaitu eta desmobilizatu eta gero, Best Herbehereetara itzuli zen, non P.N. Van der Willi inteligentzia zerbitzuko kidearekin batera britainiar enpresa bat sortu baitzuen, farmazia produktuen merkataritza arlokoa, britainiar enpresen aholkularitza agentzia gisa ere jardun zuena.[8] 1919an Margaretha van Rees holandar margolariarekin ezkondu zen.

Hagako egoitza pribilegiatu batean bizi zelarik, britainiar enpresari gisa ospea hartu zuen.[6] Besten azala argala zen. Holandako emakume batekin ezkonduta zegoen arren, bere figura luzeak, monokulo eta guzti, holandar askoren begietara britainiar espioi baten itxura egiten zuen. Batzuetan segurutzat joko zuen presuntzio hori erabat justifikatua zegoela.[8]

1938tik, Haag'schen Golf Clubeko kidea izan zen, eta harreman onak zituen Herbehereetako errege familiarekin. Ostiral arratsaldetan, musika jotzen zuen bere «auzokide» Gilemina erreginaren senar Henrike printzearekin. Bere emaztea margolari aski ezaguna zen, eta Wilhelmina erregina erretratatu zuen. 1938ko abenduan, emaztearekin eta Enzo Bonopera semeordearekin bidaia luze batera abiatu zen Alemaniara, Suitzara eta Frantziara.[9]

Inteligentzia lana Bigarren Mundu Gerran[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1938an gerrak izan zuen gorakadarekin, Z erakunderako errekrutatu zuten Best, SISen adar berri bat.[10] Bestek ezaguna zuen erakunde horretako burua, 1917an berarekin Herbehereetan aritu baitzen lanean. Haga leku garrantzitsu bat izan zen Z sarean, bere antolamenduaren egoitza Lehen Mundu Gerran lan egin egindako bi herrialde neutraletan ezarri zuen: Herbehereetan eta Suitzan.[8]

Walter Schellenberg izeneko abokatu nazi batek SSekin bat egin zuen 1933an.[11] Reinhard Heydrich ezagutu zuen, eta Sicherheitsdiensteko (SD) kontrainteligentzia sailean lan egiten hasi zen.[11] 1939tik 1942ra, Heinrich Himmler Reichsführeren laguntzaile pertsonala eta Heydrichren azpitik Reicharen Segurtasuneko Bulego Nagusiko alboko burua izan zen, Himmlerren agindupean zuzenki.[12] Eginkizun horretan, paper garrantzitsu bat bete zuen 1939an, Richard Henry Stevensen eta Besten aurkako bandera faltsuko operazio batean.[13]

Best, Stevens eta Dirk Klop teniente holandarra (neutraltasunaren izenean, britainiar nazionala izatearen itxurak eginez) isilpeko bilera sorta bati lotu zitzaien, britainiar agintariek errezeloak izan arren, gerra amaitzen zenean Sobietar Batasunaren aurkako bloke germano-britainiarra osatzeko. Proposamenaren arabera, Adolf Hitler buru izango zen iraganbideko garai batez, ondoren demokrazia berrezarri eta juduentzako babes juridikoa ezartzeko.[14]

Londresen, Neville Chamberlain lehen ministroa, Hitler Municheko akordioa urratzen ikusi ondoren Txekoslovakia konkistatuz, prest zegoen Alemanian estatu kolpe bat sustatzeko. Hala ere, Bestek susmatu zuen Alemaniako kontaktuak agente bikoitzak izan zitezkeela, eta inteligentzia zerbitzuek aginduta ari zitezkeela. Horregatik, Alemaniako mugatik urrun egoteko ohartarazi zien lankideei. Britainia Handian, isilpeko elkarrizketa garrantzitsuenak beste Munich bat bezala ikusi zituzten askok, besteak beste Amiralgoko Lehen Lord Winston Churchillek.[15]

Bahiketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nolanahi ere, isilpeko harremana alemaniarren iruzur konplikatu bat besterik ez zen, operazio guztia bat-batean hankaz gora jarri zuena. Himmlerrek britainiar agenteak bahitzea erabaki zuen; Georg Elser hiltzen saiatu zenean, britainiarren azpijokoen ondoriotzat hartu zuen Himmlerrek. Hurrengo egunean, bahiketa ausart eta bortitz batean, Best eta Stevens Venlo kanpoaldean zegoen Backus kafetegian bahitu zituzten; Klop Alemaniako agenteekin izandako tiroketan larri zauritu zen eta Düsseldorfera hospitalera zeramatela hil zen.[16] Berlinera eramanda, Bestek eta Stevensek britainiarren espioitza jarduerei buruzko informazio zehatza eman zuten. Are okerrago, Stevensek Europako SISeko agenteen zerrenda bat zeraman aldean.[17]

Espetxeratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Best Sachsenhausengo atxilotze esparruan espetxeratu zuten 1940-1945 artean, eta 1945eko hilabete batzuetan, Dachauko kontzentrazio esparruan. Alemanez ongi mintzatzen zenez eta Gestaporen babesarekin, Sachsenhausenen ahalik eta bizitza atseginena egiteko gai izan zen, jantzi duinez, liburutegi bat eskura eta irrati bat zuelarik, gerraren aurrerapenaren berri izateko.[17]

Giltzapean egon zen bitartean, zenbat pertsona ospetsurekin harremanetan izan zen, Georg Elser ez ezik, Dietrich Bonhoeffer teologoa ere bai, haren mezu bat bidali baitzion George Bell apezpikuari. Bell eta Bonhoeffer biziki ari ziren ahalegintzen britainiar gobernuak Alemaniako indar antinaziak babes zitzan, baina porrot egin zuten hein handi batean, Churchill atsekabetuta baitzegoen Chamberlainen ekintzengatik eta beldur baitzen beste Venlo gertakaririk izango ote zen. 1945eko apirilaren amaieran, Best Tirol aldera zeramaten, alemanek aske utzi zutenean.[18]

Gerra ondoko bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra ostean, Bestek inportazio eta esportazio negozio bat zuzendu zuen Hagan, bizikleta salerosketan.[5] 1953an, dibortziatu egin zen eta hirugarren emaztearekin ezkondu ondoren, Wiltshirera (Ingalaterra) joan ziren bizi izatera.[6]

1950ean, SISen baimenarekin, Bestek bere memoriak argitaratu zituen.[1] 1978an hil zen, 93 urte zituela, Wiltshiren. Errautsak Swindongo Errauskailuaren Oroitzapenaren Lorategian barreiatu ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Best 1950.
  2. (Ingelesez) «Payne Best, Sigismund (Oral history)» Imperial War Museums (web.archive.org) 2021-01-28 (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  3. (Ingelesez) Venn, John Archibald. (2011). Alumni Cantabrigienses: a Biographical List of All Known Students, Graduates and Holders of Office at the University of Cambridge, from the Earliest Times to 1900. Volume 2 Part 1. From 1752 to 1900. Cambridge: Cambridge University Press, 249. or. ISBN 978-1108036115. OCLC .889954770.
  4. (Ingelesez) Andrew, Christopher M.. (1986). Her Majesty's Secret Service: the making of the British intelligence community. New York: Viking, 129. or. ISBN 978-0670809417. OCLC .12889018 (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  5. a b (Ingelesez) West, Nigel. (2005). Historical Dictionary of British Intelligence. Lanham: Scarecrow Press, 64. or. ISBN 978-0810850507. OCLC .57349032 (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  6. a b c (Alemanez) Koblank, Peter. (2023-10-01). «Der Venlo-Zwischenfall» Mythos Elser (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  7. (Ingelesez) Ruis, Edwin. (2016). Spynest: British and German Espionage from Neutral Holland, 1914-1918. Gloucestershire: History Press, 193. or. ISBN 978-0750965064. OCLC .945197625 (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  8. a b c (Alemanez) Koblank, Peter. (2019). «Mythos Elser» Impressum und Datenschutzerklärung (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  9. (Alemanez) «Waren Secret Service und Otto Strasser die Geldgeber von Georg Elser?» web.archive.org 2023-04-28 (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  10. (Ingelesez) Wylie, Neville. (2003-05-08). «Cloaking the Dagger: British Covert Operations and Swiss Neutrality» Britain, Switzerland, and the Second World War (Oxford University PressOxford)  doi:10.1093/acprof:oso/9780198206903.001.0001. ISBN 978-0198206909. OCLC .51668474 (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  11. a b Weale 2012, 141. orr. .
  12. Weale 2012, 80, 140, 398. orr. .
  13. Weale 2012, 147. orr. .
  14. (Ingelesez) Fry, Helen. (2021). «8 Secrets of the Tower» 8 Secrets of the Tower (Yale University Press): 159-167.  doi:10.12987/9780300262971-015. ISBN 978-0300262971. (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  15. (Alemanez) Koblank, Peter. (2009). «Geheimakte "Venlo Incident"» Mythos Elser (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  16. (Ingelesez) «Venlo incident» TracesOfWar.com (web.archive.org) 2023-09-20 (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  17. a b Best 1950, 16. orr. .
  18. (Alemanez) Koblank, Peter. (2006). «Die Befreiung der Sonder- und Sippenhäftlinge in Südtirol» Mythos Elser (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]