Robert McNamara
Robert Strange McNamara (San Francisco, 1916ko ekainaren 9a - Washington Hiria, 2009ko uztailaren 6a) Estatu Batuetako politikaria izan zen. Kaliforniako unibertsitatean eta Harvard Unibertsitateko School of Bussines eskolan egin zituen ikasketak; hor, irakasle ere izan zen gero, 1940tik 1943ra bitartean. 1946an, Ford Motor Company enpresan sartu zen, eta lehendakariorde (1955-1960) eta presidente (1960-1961) izan zen. Alderdi errepublikarreko kide izan arren, Kennedy lehendakari demokratak defentsa-idazkari izendatu zuen 1960ko abenduan. Johnsonekin ere kargu berean segitu, eta Vietnamgo gerrako erasoaldiaren ardura izan zuen (1965-1967). Haren estrategiak porrot egin ondoren, dimisioa aurkeztu zuen. 1968tik 1981era bitartean, Munduko Bankuko lehendakari izendatu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert McNamara ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 1916ko jaiotzak
- 2009ko heriotzak
- Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoko politikariak
- Ameriketako Estatu Batuetako militarrak
- Bigarren Mundu Gerrako militarrak
- Irlandar estatubatuarrak
- Sanfrantziskotarrak (Kalifornia)
- Kaliforniako politikariak
- Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Idazkariak
- Washingtonen hildakoak