Rodion Malinovski
Rodion Iakovlevitx Malinovski (errusieraz: Родио́н Я́ковлевич Малино́вский; Odesa, Errusiar Inperioa, 1898ko azaroaren 23aGreg./azaroaren 11Jul. - Mosku, 1967ko martxoaren 31) sobietar militarra izan zen.
Aita jatorri katoliko poloniarrekoa zen. Aita hil ondoren, ama berriz ezkondu zen eta senar berriak Rodion etxetik bota zuen. Hamabost urte zituela, Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen eta larri zauritu zuten. 1916an Mendebaldeko Frontera bidali zuten, eta han borrokatu zuen gerra amaitu arte. 1919an Odesan berriro, Errusiako Gerra Zibilean parte hartu zuen. 1926an Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistan sartu zen. Espainiako Gerra Zibilean ere parte hartu zuen eta hainbat operazio planifikatu eta zuzendu zituen. Bigarren Mundu Gerran Alemania naziaren porrotean parte hartu zuen Stalingrad eta Budapesteko guduetan. 1944an Sobietar Batasuneko mariskal izendatu zuten. Gerra amaitu ondoren, Sobietar Batasuna superpotentzia militar gisa indartzeko funtsezko pertsona izan zen. Nikita Khrustxovekin defentsa ministro izan zen 1957tik hil zen arte. Kubako Krisialdiaren ondoren, 1964an kargugabetzean parte hartu zuen.
- 1998ko jaiotzak
- 1967ko heriotzak
- Odesatarrak
- Sobietar Batasuneko mariskalak
- Lehen Mundu Gerrako militarrak
- Errusiako Gerra Zibileko militarrak
- Espainiako Gerra Zibileko militarrak
- Bigarren Mundu Gerrako sobietarrak
- Ohorezko Legioko ofizial handiak
- Sobietar Batasuneko politikariak
- Errusiako komunistak
- Leninen Ordenarekin sarituak
- San Jurgiren Gurutzea jaso dutenak
- Bandera Gorriaren Ordena jaso dutenak
- Bigarren Mundu Gerrako sobietar militarrak