Roman Abramovitx

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roman Abramovitx
Roman Abramovich 2 (cropped).png
(2021)
Governor of Chukotka Autonomous Okrug (en) Itzuli

2000ko abenduaren 17a - 2008ko uztailaren 3a
Dumako diputatua

2000ko urtarrilaren 10a - 2000ko abenduaren 17a
Vladimir Babichev (en) Itzuli - Vladimir Etilin (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaSaratov1966ko urriaren 24a (55 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  1991)
 Errusia  (1991 -
 Israel  (2018ko maiatza -
 Portugal  (2021eko apirila -
BizilekuaLondres
Mosku
Lehen hizkuntzaerrusiera
Familia
AitaArkady Abramovich
AmaIrina Vasilievna Abramovich
Ezkontidea(k)Irina Abramovich (en) Itzuli  (1991, 1991 -  2007ko martxoa)
Dasha Zhukova  (2007, 2008 -  2017)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMoscow State Law University (en) Itzuli
Gubkin University (en) Itzuli : ingeniaritza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, politikaria eta Dumako diputatua
Lantokia(k)Mosku
Jasotako sariak
Kidetza3rd State Duma of the Russian Federation (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa
IMDB: nm2281792 Edit the value on Wikidata

Roman Arkadievitx Abramovitx (errusieraz: Роман Аркадьевич Абрамович, rɐˈman ɐrˈkadʲjɪvʲɪtɕ ɐbrɐˈmovʲɪtɕ ahoskatua; hebreeraz: רומן אברמוביץ׳‎; Saratov, 1966ko urriaren 24a) errusiar enpresaburu milioidun eta politikaria da. Oligarka errusiarrak israeldar eta portugaldar hiritartasuna ere baditu.

Forbes agerkariak 2021eko apirilean 14.500 milioi dolarreko jabetza zuela kalkulatu zuen[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akzioen ordezko mailegu programari esker, Roman Abramovitx Sobietar Batasunaren gainbeheraren ondorengo urteetan aberastu egin zen, Errusiako estatuetako aktiboak eskuratuz merkatuko balioetatik urrun dauden prezioetan.

Bereziki, Boris Berezovskirekin batera, Sibneft petrolio enpresaren jabe bilakatu zen Abramovitx. Gero, Berezovskiren partea ere eskuratu zuen, prezio baxuekin behartuta Berezovskik jarri zion auzi batean salatu zuenez (Abramovitxek irabazi zuen auzia)[2]. Nolanahi ere, Berezovski Kremlinaren gogoko izateari utzi zion XX. mendea amaitzearekin, eta Londresko erbestera joan zen bizitzera; eta aldiz Abramovitx Boris Jeltsin Errusiako presidente ohiarekin zein Vladimir Putin Errusiako XXI. mendeko agontariarekin ondo konpondu denetako bat da. XXI. mendean Sibneft Gazprom konpainiari saldu zion Abramovitxek.

2000tik 2008ra Txukotka Barruti Autonomoko gobernadorea izan zen.

Abramovitx Millhouse LLC inbertsio-sozietate pribatuaren jabea da, eta Errusiatik kanpo Chelsea F.C. britainiar futbol-taldearen jabea izateagatik ezagunagoa bilakatu zen halaber.[3]

2003. urtean lortu Chelsearen jabetzaren gehiengoa. 2022an, Ukrainako inbasioak Errusiako enpresaburuentzat zigorrak ekar zitzakeelakoan, futbol taldeko bere partea salduko zuela iragarri zuen. Aldi berean, Erresuma Batuko bere etxe-jabetzak saltzen hasi zela zabaldu zuten hedabideek[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b CNN, David Close. «Roman Abramovich, Russian owner of Chelsea FC, to sell club after Ukraine invasion» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
  2. (Gaztelaniaz) «El oligarca ruso Berezovski pierde un juicio millonario contra Abramovich» abc 2012-08-31 (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
  3. (Ingelesez) Smith, David. (2006-12-24). «Roman Abramovich interview: Inside the hidden world of Roman's empire» The Guardian.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Errusia
Artikulu hau Errusiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.