Thomas Malthus
Thomas Malthus | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Thomas Robert Malthus |
Jaiotza | Westcott (en) eta Surrey, 1766ko otsailaren 13a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Britainia Handiko Erresuma 1801eko urtarrilaren 1a) |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Bath, 1834ko abenduaren 23a (68 urte) |
Familia | |
Aita | Daniel Malthus |
Ama | Catherine Graham |
Ezkontidea(k) | Harriet Eckersall (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Warrington Academy (en) Cambridgeko Unibertsitatea Jesus College (en) (1784 - |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | William Frend (en) Gilbert Wakefield |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria, saiakeragilea, estatistikaria, demografoa, apaiz anglikanoa, soziologoa, matematikaria eta idazlea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Jean-Jacques Rousseau |
Kidetza | Royal Society Zientzien Errusiar Akademia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa |
Thomas Robert Malthus (Dorking, 1766ko otsailaren 14a - Bath, 1834ko abenduaren 29a) ekonomialari ingelesa eta apaiz protestantea izan zen. Demografiaren sortzailetzat jotzen da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Thomas Malthus ekonomia oparoko familian jaio zen, zortzi semealabetatik bigarrena izanik. Bere aita David Hume filosofoaren lagun gertua zen. 1784tik aurrera Cambridgeko Unibertsitatea ospetsuan garatu zituen goi mailako ikasketak eta 1797an apaiz anglikanoa izendatu zuten. Hiru semealaba izan zituen Harriet Eckersall emaztearekin.
Teoria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lanik garrantzitsuena, Biztanleriaren printzipioaren saiakera, alegia, 1798an argitaratu zuen. Bertan, tesi iraultzailea garatu zuen Malthusek, esanez munduko biztanleria progresio geometrikoan hazten dela, bizibideen hazkundeak progresio aritmetikoa jarraitzen duen bitartean. Ondorioz, gizateria ogibiderik gabe aurkituko da momentu jakin batean, Malthusen hondamendia gisa ezagutzen den zorigaiztoko unean, hain zuzen.
Teoria hauek direla eta, baliabideak mugatuak diren heinean, gizakia suntsipenera kondenatuta dagoela ziurtatu izana egotzi zaio, idatzita utzi ez bazuen ere. Berak adierazi zuena zera izan zen, gizakiaren birsortze-gaitasuna eta elikagaien ekoizpenaren arteko borroka etengabea izango zela. Biztanleriaren inguruko ideiok ekonomia zientzia iluna gisa ezagutzera eman izana bultzatu zuten.
Kapitalismoaren jarraitzaileek Malthusen ideiak defendatu dituzte maiz. Zentzu horretan, eskuin-muturreko idealak piztea ere egotzi zaio, baita arrazakeria ere[1].
Eragina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Malthusen saiakera seminala 1838an irakurri ondoren otu zitzaion Charles Darwini hautaketa naturalaren teoria garrantzitsua, berak aitortu bezala[2].
John Maynard Keynes ekonomialari ezagunak bere ideien aitzindaritzat jo zuen Malthus.
Gabriel Arestik ere aipatu zuen haren 1970eko Harrizko herri hau lanan barnako Ekainaren 26 egun olerkian, honakoa esanez:
« | Limosna bat Purgatorioko arima |
» |
—Gabriel Aresti, [3] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Malthus |