Tiridates I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Partiako Tiridates I.a, Flavio Arrianok, bere Parthican, Arsazes I.aren anaiari ematen dion izen pertsiarra da. Tiridates izan zen Arsazes I.aren ondorengoa Partiako tronuan, testu honen arabera, eta K.a. 246an ordeztu zuen. Baina, dirudienez, Arrianoren istorioa ez dago benetako gertaeretan oinarritua, eta, beraz, gaur egungo historialariek, Arsazesek 211. urterate gobernatzen jarraitu zuela uste dute.

Arrianoren arabera, Tiridatesek denbora laburrez jarraitu zuen Partian, Seleuzidar Inperioaren desegitean zehar, K.a. 246tik aurrera gertatu ziren Ptolomeo III.aren erasoen ondorioz. Tiridates, Seleuko II.ak garaitu eta kanporatu zuen K.a. 238 inguruan, dena dela, Antioko Hieraxek, Seleukoren anaiak, gidatutako matxinadak, hau mendebalderantz itzultzera behartu zuenean, Tiridates itzuli eta mazedoniarrak garaitu zituen. Tiridatesek bere anaiaren izena hartu zuen, Arsazes, ondorengo errege partiarrek ere egin zutena.


Aurrekoa
Arsazes I.a
Partiako Shahanshah
K.a. 246-K.a. 211
Ondorengoa
Arsazes II.a