Trukaneurri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dibisa baten besteekiko trukaneurriak azaltzen dituen taula.

Ekonomian, bi dibisen arteko trukaneurria edo kanbio-tasa[1] dibisa batek besteari buruz zenbat balio duen adierazten du. Adibidez, 1€=0.5$, euro baten trukean, dolar erdia ematen dutela esan nahi du, edota dolar bat erosteko 2 euro ordaindu beharko direla.

Oinarri-dibisa eta kuota-dibisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1EUR=0.5USD adierazpenean, euroa oinarri-dibisa da eta dolarra kuota-dibisa. Baliokidea den 2€=1$ adierazpenean, dolarra da oinarri dibisa.

Trukaneurriak bi eratara adieraz daitezke herrialde bakoitzean. Zuzeneko adierazpena erabiliz, bertako dibisa da kuota dibisa. Horrela, adierazpen zuzena erabiliz 1USD=0.5EUR esan beharko genuke. Zeharkako adierazpena erabiliz, berriz, bertako moneta da oinarri dibisa: 1EUR=2USD, Euskal Herrian.

Oinarrizko kalkuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Truka neurria 1USD=0.6EUR bada eta 1000€ baditugu, trukean 1000/0.6=1666.67$ emango digute, zatiketa eginez. Aldiz, 500$ edukita, 500×0.6=300€ emango digute trukean, biderketa eginez. 1000$ lortzeko, 1000×0.6=600€ eman beharko dira eta 200€ lortzeko, 200/0.6=333.33$ entregatu beharko ditugu.

Balio-galera eta irabazia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienetan, dibisen arteko trukaneurria aldakorra da. Zehatzago, trukatzen diren bi dibisetako batek bere balioa aldatzen duenean aldatuko da.

Zuzeneko adierazpena erabiltzen denean, bertako dibisak balioa irabazten badu, bertako dibisari dagokion zenbakiak behera egiten badu. Balioa galtzen ari bada, bertako dibisari dagokion zenbakiak gora egiten du.

Adibidez, egunez egun aldaketa hauek gertatzen badira,

2009/12/2: 1USD=0.5EUR    2009/12/3: 1USD=0.6EUR    2009/12/4: 1USD=0.65EUR ,

euroa balioa galtzen ari dela (edo dolarrak balioa irabazten duela) esan nahi du, dolar bat erosteko gero eta eta euro gehiago eman behar behar baita.

Balio-galera erta irabaziek eragin zuzena dute produktuen prezioetan. Nazio batean bertako txanponaren balio galera gertatzen denean, bere esportazioak handiagoak izango dira, atzerritarrei merkeago izango zaielako nazio horretako produktuak erostea; aldi berean, inportazioak garestiago izango zaizkie nazioko herritarrei. Aldiz, txanponaren balio-irabazia gertatzen denean, esportazioak gutxitu egingo dira, baina aldi berean atzerriko produktuak merkeago izango dira.

Trukaneurri nominala eta trukaneurri erreala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trukaneurri nominala dibisa-merkatuan finkatzen den bi dibisen arteko erlazioa da. Trukaneurri erreala, berriz, truka neurri nominala da, baina bi herrialdeetan dauden prezio-desberdintasunak kontuan harturik doitutako trukaneurria da.

Eperako trukaneurriak eta uneko trukaneurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eperako trukaneurriak denbora batera trukatuko diren bi dibisen arteko trukaneurria da (adibidez, bi hilabetera 200.000 dolar 150.000 euroren trukean ematea erabakitzen da, eperako trukaneurria 1EUR=150.000/200.000=0.75USD da. Uneko trukaneurria berehala adosten den trukaketa bati dagokiona da.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Trukaneurria eta kanbio-tasa Elhuyar hiztegian eta Euskaltermen