Txikipedia:Natalie Portman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Natalie Portman, 2019ko San Diegoko nazioarteko komikialdian.
Natalie Portman, 2019ko San Diegoko nazioarteko komikialdian.

Natalie Portman, 1981eko ekainak 9an Jerusalenen (Israel) jaiotako aktore, produktore, zuzendari, psikologo eta modeloa da. Judaismo erlijioan sinisten du. [1]

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ama hizkuntza Hebreera bada ere, bizitza osoa eman du hizkuntza berriak ikasten eta gaur egun arte 13 hizkuntzetako klaseak jaso ditu (ingelesa, frantsesa, japoniera, alemaniera, gaztelera, latina, errusiera, italiera, txinera, tailandiera, daniera, norvegiera eta greziera).

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizitza nahiko nahasia izan du eta hiru urterekin Ameriketako Estatu Batuetara joan zen aitaren lanarengatik. [2]

Hasierak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamar urte zituela, agente batek haur modelo izateko eskatu zion, baina eskaintza ez zuen onartu, aktoretzan murgildu nahi zuelako. Eskolako oporretan, antzerki udalekuetara ere joaten zen. Hori gutxi balitz, hamar urterekin, off-Broadway-ko Ruthless! ikuskizunean parte hartu zuen. 1994ean ere beste aktoretza paper bat bete zuen eta urte horretan film labur batean agertu zen lehen aldiz telebistan ospetsu eginez.

Egindako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990eko hamarkadaren erdialdean, Portmanek Heat, Everyone Says I Love You eta Mars Attacks! pelikuletan parte hartu zuen, baita Beautiful Girls filmetan ere. William Shakespeareren Romeo eta Julieta filmean Julieta antzezteko aukera izan zuen, baina ekoizleek uste zuten bere adina ez zela paper hori betetzeko egokia. 1997an, Portmanek Anne Franken papera egin zuen Broadwayko The Diary of Anne Frank-en egokitzapen batean. 1997an ere, Portmanek Padmé Amidala antzeztu zuen. Lehenengo filma, The Phantom Menace, 1997ko ekainean hasi zen grabatzen eta 1999ko maiatzean estreinatu zen. V for Vendetta 2006. urtean estreinatu zen, Natalie-k pelikula honetako papera ilea rapatu zuelako lortu zuen, bera izan zen hori egiten ausartu zen bakarra, hortaz gain britainiar azentuan hitz egiten ikasi zuen pertsonai hau egiteko. Bestalde, haurrentzako Mr. Magorium's Wonder Emporium filman ere protagonista izan zen. Gainera, 2006an, Wong Karwairen My Blueberry Nights filma filmatu zuen. Portman Wes Andersonen Hotel Chevalier film laburrean ere hartu zuen parte. 2008.urtean Cannes-ko zinema festibaleko 61.edizioan, epaimahai gazteena bilakatu zen, 27 urte zituen eta. Urte berean, lehen aldiz zuzendari lanak egin zituen Eve laburmetraian. 2009an, Brothers drama filmean ere paper garrantzitsu bat bete zuen. Hori gutxi balitz, 27 urterekin egin zuen bere zuzendari debuta Veneziako zinemaldian. Portmanek dantzari gazte bat antzeztu zuen Darren Aronofskyren 2010eko Black Swan filmean. Rola prestatzeko, bost edo zortzi orduko dantza entrenamendua egin zuen egunero sei hilabetez eta 20 kilo galdu zituen. 2012ko apirilean ere, Portman Paul McCartneyren My Valentine musika-bideoan parte hartu zuen Johnny Depp-ekin batera.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pelikula berdinarengatik, munduko lau sari garrantzitsuenak irabazi dituen aktore bakarrenetarikoa da. Black Swam pelikularekin zehazki. Oscar saria aktore onenagatik, BAFTA saria, Globos de oro drama aktore lan onenagatik eta SAG saria aktore protagonista onenagatik. Horrez gain, beste hainbat sari ere irabazi ditu aktore israeldarrak, Independent Spirit, Critica Cinematografica eta Sindicato de Actores sariak esaterako. Bestalde, nahiz eta saririk ez eskuratu hainbat saritarako nominatuta egon da, Satellite sarietarako adibidez 2010 eta 2016 urteetan. [3]

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zine mundutik kanpo beste hainbat alderditan ere aritu da. Estatu Batuetako Angel City futbol taldeko jabeetako bat da. 2020. urtean sortu zen futbol talde hau eta emakumez soilik osatua dago. Estatu Batuetako emakumezkoen liga onenean dago taldea sailkatua.

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maitasuna ere aurkitu zuen. 2009an hasi zen Benjamin Millepied ballet dantzariarekin harremanetan. Bikotea Black Swan filmatzen ari zen bitartean ezagutu zuen, eta horren koreografoa zen Millepied. 2010eko abenduan, Portmanek beraien konpromisoa iragarri zuen eta haurdunaldia baieztatu zuen eta 2011an jaio zen. 2012an ezkondu ziren.

Dieta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kuriositatez, 8 urterekin eta bere borondate propioarekin begetariana bilakatu zen, barazkietan oinarritutako dieta bat eginez, geroago arrautza eta esnea gehitu zituen, animaliek tratu txarrak jasaten ez dituztela ziurtatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Natalie Portman. 2023-02-09 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  2. (Gaztelaniaz) «Natalie Portman: biografía y filmografía» AlohaCriticón 2020-06-01 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  3. «Wikiwand - Anexo:Premios y nominaciones de Natalie Portman» Wikiwand (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).