Limburgera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Limburgera
Limburgs
Nederlands-limburgs.png
Datu orokorrak
Lurralde eremua  Herbehereak (Limburg)
 Belgika (Limburg eta Liègeko zati batzuk)
 Alemania
Hiztunak 1.600.000 (estimazioa)
Ofizialtasuna  Herbehereak (erregio-hizkuntza gisa)
Araugilea Veldeke Limburg, Raod veur 't Limburgs
Hizkuntza familia
giza hizkuntzak
hizkuntza euroasiarrak
indoeuropar hizkuntzak
germaniar hizkuntzak
mendebaldeko germaniar hizkuntzak
aleman taldea
Behe-aleman
Low Franconian languages
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia SOV hizkuntza, V2 hizkuntza eta stress-timed language
Alfabetoa latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1 li
ISO 639-2 lim
ISO 639-3 lim
Ethnologue lim
Wikipedia li

Limburgera Belgikako eta Herbehereetako Limburg erregioan hitz egiten den nederlandar taldeko dialekto multzo bat da. Aniztasun handia dago limburgeraren baitan, hainbat isoglosa zeharkatzen dute haren eremua (Uerdinger lerroa, Panninger lerroa, e.a.), beraz zaila da limburgeraz hitz egitea. Limburgera nederlandera eta alemanieraren arteko zubia da.

Klasifikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Limburgerak nederlandera zaharrean du bere jatorria, ekialdeko behe-frankikoan hain zuzen. Mendebaldeko behe-frankikoa flandrieraren eta nederlanderaren iturria da. Ekialdeko behe-frankikoak, mendebaldekoak ez bezala, V. mendetik aurrera "Bigarren aldaketa kontsonantiko germaniarra" jasan zuen. Horregatik limburgerak edozein nederlanderaren dialekto baino alemaneraren antz handiagoa du.

Nederlandera batua sortzerakoan eskualde aberatsetako dialektoak hartu zituzten oinarritzat (Holandakoa, Zelandakoa), baita elite kulturalarenak (Brabantekoa, Flandesekoa) ere. Limburgerari ez zitzaion kasu handirik egin, hori del eta, gaur egun nederlanderarekiko distantzia nahiko handia da.

Frantsesaren eta alemanaren eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako hiru kultur handien artean kokatuta dagoenez, limburgera haien hizkuntzetako arrastoak ditu.

Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Limburgera Aldatu lotura Wikidatan