Bavariera, austrobavariera bezala ere ezaguna dena, Austrian eta AlemaniakoBavarian batez ere hitz egiten den germaniar hizkuntza bat da. Zehazki, goi-aleman taldearen barruko aldaera-multzoa da bavariera. Eztabaida dago ea bavariera hizkuntza beregaina edo alemanarendialektoa den; hala ere, aleman estandarraren hiztunentzat bavariera ulertzea zaila izan daiteke. Horrela, bavarierak aleman estadarrerekiko hiztegi, ahoskera zein gramatika mailako desberdintasunak ditu.
Bavarierak ez du estatus ofizialik inon, eta ez du idaztarau estandarrik ere. Horrela, aleman estandarreren eragina geroz eta handiagoa da.