Bokmål
Itxura
| Norvegiera bokmål | |
|---|---|
| bokmål | |
| Datu orokorrak | |
| Lurralde eremua | Norvegia |
| Hiztunak | 0 (idatzizkoa) |
| Ofizialtasuna | Norvegia Iparraldeko Kontseilua |
| Araugilea | Språkrådet (Norvegieraren Kontseilua) |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak germaniar hizkuntzak ipar-germaniar hizkuntzak norvegiera | |
| Denbora gramatikalak | orainaldia, present perfect (en) |
| Modu gramatikalak | agintera |
| Genero gramatikalak | genero neutroa, genero femeninoa eta genero maskulinoa |
| Alfabetoa | latindar alfabetoa eta Dano-Norwegian alphabet (en) |
| Hizkuntza kodeak | |
| ISO 639-1 | nb |
| ISO 639-2 | nob |
| ISO 639-3 | nob |
| Glottolog | norw1259 |
| Wikipedia | nb |
| Linguasphere | 52-AAA-cda |
| Linguist List | nob |
| IETF | nb |
Bokmåla (/ˈbuːkmɔːl/ ahoskatua; «liburu hizkuntza», hitzez hitz) norvegiera idazteko bi estandarretako bat da, bietatik erabiliena, danieraren eragin handikoa. Nynorska beste idaztaraua da; danieraren eragin txikiagoa du, bokmålak baino. Bestalde, bokmåla norvegieraren atzerritar ikasleek ikasten duten aldaera da.
Bokmåla Norvegiako bi idaztarauetatik zaharrena da, eta herrialdean gehien erabiltzen dena: Norvegiako biztanleen % 85-90 inguruk darabilte. Salbuespena Mendebaldeko Norvegia da, hango hiztun gehienek nynorska baitarabilte.
Bokmål ortografia 1907an onartu zen ofizialki: izen hori 1929an onartu zen, hizkuntza berritu eta erreformatzeko prozesuaren baitan.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |