Uxoa Iñurrieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uxoa Iñurrieta

Bizitza
JaiotzaDonostia1990eko otsailaren 8a (34 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaGorka Labaka
Itziar Aduriz Agirre
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakikertzailea, itzultzailea eta hizkuntzalari konputazionala
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
GOI ikastegia
Udako Euskal Unibertsitatea
HiTZ zentroa
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: uxoa-inurrieta-urmeneta

Uxoa Iñurrieta Urmeneta (Donostia, Gipuzkoa, 1990ko otsailaren 8a) gipuzkoar itzultzailea, hizkuntzalari konputazionala eta irakaslea da. Ikertzaile dihardu Euskal Herriko Unibertsitateko HiTZ zentroan (Ixa taldean zehazki),[1] eta irakasle GOI Ikastegian.[2] EIZIEko zuzendaritza-taldeko kide izan zen 2017tik 2021era, eta UEUko Hizkuntzalaritza sailburua da 2021etik, Ainara Estarronarekin batera.

Irakaslea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara teknikoko irakaslea izan da EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan. 2020tik UEUn dihardu lanean, EHUrekin batera antolaturiko online Irakaskuntza Masterrean irakaslea da Hizkuntza eta Literatura espezialitatean.[3][2] GOI ikastegiaren Humanitate Digitalak aditu tituluaren zuzendaria da.[4]

Ikertzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Unibertsitatean Itzulpengintza eta interpretazioan lizentziatu ondoren, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra ikasi zuen Donostiako Informatika Fakultatean.[5] Gai horretan sartuta 2019an Hizkuntzalaritza konputazionalean aurkeztu zuen tesia izenburu honekin: "Aditza+izena Unitate Fraseologikoak gaztelaniatik euskarara:azterketa eta tratamendu konputazionala".[6] Tesian gaztelaniazko esapideak automatikoki itzultzeko laguntzak sortu zituen. Garai hartan Iñurrietak erabiltzen zuen Matxin 2.0 itzultzaileak esapide horietako zenbait jasota zituen ("Tomar el pelo" esaterako, "Adarra jo" gisa ondo itzultzen zuen), baina beste esapide ugari ez zituen ondo itzultzen ("No me rayes" idatzita, "Ez nazazu marra" itzultzen zuen, esaterako). Horrelakoak hobeto itzultzeko lan egin zuen Iñurrietak.[7][8] Horrela, Izen+aditz motako ehunka konbinazio jasotzen dituen Konbitzul datu-basea sortu zuen.[9] Eta konbinazio berezi horiek masiboki eta automatikoki jasotzeko metodo bat sortu zuen, corpus elebakar eta elebidun bat erabiliz.[10][11][12]

Konbitzul datu-basea. Nola detektatu eta itzuli "Fijar la atención"?[9]

2016an Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen duen Txiotesia lehiaketako Txiolari Ulergarrienaren saria irabazi zuen.[13] Bere tesian egiten zuen azterketa linguistikoa eta tratamendu konputazionala azaldu zuen sei txio haietan.[14]

Tesia bukatutakoan, tesigilearen aldartearen gorabeherei buruzko ez-ohiko artikulu bat idatzi zuen Senez aldizkarian, ikertzeko metodologiaz eta tesigilearen psikologiaz.[15][16]

Itzultzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

20 baino gehiago dira euskarara itzuli dituen liburuak, gehienak haur eta gazte literaturakoak eta Ibaizabal argitaletxearekin, besteak beste hauek:

  • Hiru katu kontu. Gómez, Ricardo (2017). Gaztelaniatik. Jatorrizkoaren titulua: Tres historias con gato.[17]
  • Ozeko aztia. s.n. (2017). Frantsesetik. jatorrizkoaren titulua: Le magicien d'Oz.[18]
  • Nils Holgerssonen bidaia miresgarria, Lagerlöf, Selma (2016). Frantsesetik. Jatorrizkoaren titulua: Le merveilleux voyage de Nils Holgersson. [19]
  • Madama Butterfly. Lacombe, Benjamin (2014). Frantsesetik. Jatorrizkoaren titulua: Madame Butterfly.[20]

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uxoa Iñurrieta eta Iraia Muñoa zientzialariak Txiotesia lehiaketa irabazleak 2016an
« 1 Izen+aditz konbinazioen itzulpena: azterketa linguistikoa eta tratamendu konputazionala #txiotesia3

2 Izen+aditz konbinazio batzuk Unitate Fraseologikoak (UF) dira: konbinazio osoari begiratu behar zaio esanahia ondo ulertzeko

3 Normalean ez dira hitzez hitz itzultzen, baina asko ez daude hiztegietan, eta denek ez dituzte gramatika-arauak jarraitzen

4 Matxin itzultzaile automatikoari, oinarrian gramatika-arauak eta hiztegiak dituenez, UFak oso nahasgarri gertatzen zaizkio

5 Bi erronka nagusi: gaztelaniazko UFak identifikatzea eta euskarara zuzen itzultzea. Konbitzul datu-basea lagungarria da bietan

6 Konbitzulen jasotako UFei, ordainei eta informazio linguistikoari esker, Matxinek gero eta hobeto itzuliko ditu UFak

»

Uxoa Iñurrieta. (#txiotesia3, 2016-11-25)[24]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Uxoa Iñurrieta | HiTZ Zentroa» hitz.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  2. a b UEUko lantaldea: Nor da Nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2020-11-18).
  3. «Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.goi-institutua.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  4. «Humanitate Digitalak: Aukera berriak ikertzen :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.goi-institutua.eus (GOI - UEU -EHU) (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  5. «Uxoa Iñurrieta: “Diziplina arteko nahasketa hori oso gustukoa dut”» Zientzia Kaiera 2015-07-03 (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  6. Iñurrieta Urmeneta, Uxoa. (2019). Aditza+izena Unitate Fraseologikoak gaztelaniatik euskarara:azterketa eta tratamendu konputazionala. Euskal Herriko Unibertsitatea, Hizkuntzaren Aterketa eta Prozesamedua doktoretza-programa.
  7. EITB (Faktoria). (2016-12-02). «Uxoa Iñurrieta, euskarazko itzulpen automatikoak hobetzeko lanean» www.eitb.eus (EITB) (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  8. Iñurrieta Urmeneta, Uxoa. (). Aditza+izena unitate fraseologikoak gaztelaniatik euskarara: azterketa eta tratamendu konputazionala. (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  9. a b «Konbitzul» ixa2.si.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  10. «Uxoa Iñurrieta: “Oso zaila izango da esaldi konplexuenak ere zuzen-zuzen itzuliko dituen tresnarik lortzea” — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  11. (Ingelesez) Inurrieta, Uxoa; Aduriz, Itziar; Ilarraza, Arantza Díaz de; Labaka, Gorka; Sarasola, Kepa. (2020-08-27). «Learning about phraseology from corpora: A linguistically motivated approach for Multiword Expression identification» PLOS ONE 15 (8): e0237767.  doi:10.1371/journal.pone.0237767. ISSN 1932-6203. PMID 32853283. PMC PMC7451662. (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  12. «Uxoa Iñurrieta itzultzaileak tesia aurkeztu du» EIZIE (Noiz kontsultatua: 2020-11-18).
  13. Berria. «Uxoa Iñurrieta eta Iraia Muñoa irabazle 'txiotesien' hirugarren lehiaketan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  14. Aldalur, Malen. (2016-12-09). «Beste hizkuntzek dituzten erraztasunak behar ditu euskarak. Uxoa Iñurrieta, Ixa Taldeko ikertzailea.» Irutxuloko hitza: 6-7..
  15. Iñurrieta, Uxoa. (2020). «Fraseologia konputazionalaren inguruan bueltaka: tesigile baten atzera-begirakoa» SENEZ- EIZIE (Noiz kontsultatua: 2020-11-18).
  16. «Atariko proba: Uxoa Iñurrieta, hizkuntzalari konputazionala» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  17. Mercero, Imanol. «As-katu-tasuna» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-18).
  18. Mercero, Imanol. «Belarrien gozamenerako» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-18).
  19. Mercero, Imanol. «Suediako irakaspena» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-18).
  20. Mercero, Imanol. «Opera» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-18).
  21. Iñurrieta, Uxoa; Landabidea, Xabier. (2021). Udako Euskal Unibertsitateko ikasturte hasierako ekitaldia (2021-2022). Uxoa Iñurrietak eta Xabier Landabideak emango dute hitzaldi nagusia: "Humanitate Digitalak: diziplinak elkarrizketan". Udako Euskal Unibertsitatea, 2008 segundotik aurrera or. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  22. Iñurrieta, Uxoa. (2016). «Izen+aditz konbinazioen itzulpena: azterketa linguistikoa eta tratamendu konputazionala — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (UEU Unibertsitatea.net) (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  23. «Txiotesia lehiaketa - Irabazleak» www.unibertsitatea.net (UEU - Unibertsitatea.Net) (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  24. Uxoa-rentzat #txiotesia3 sari bat – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]