Gorka Labaka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorka Labaka
Bizitza
JaiotzaErrenteria
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaArantza Diaz de Ilarraza Sanchez
Kepa Sarasola Gabiola
Doktorego ikaslea(k)Mikel Artetxe Zurutuza
Uxoa Inurrieta
Xabier Soto
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
KidetzaIxa taldea
HiTZ zentroa
Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural

Inguma: gorka-labaka-intxauspe

Gorka Labaka Intxauspe (Errenteria, Gipuzkoa) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da, Informatika Fakultatean 2004tik eta Bilboko Ingeniaritza Eskolan 2018tik. Xuxen zuzentzaile ortografikoa, EDBL datu-basea eta euskarako itzultzaile automatikoak (Matxin, Opentrad, Elia.eus...) sortzen eta hobetzen aritu izan da urte horietan.

Ikerlaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzaren prozesamenduaren arloan aritzen den Ixa Taldeko ikertzailea da. Xuxen zuzentzaile ortografikoa eta itzultzaile automatikoak dira tresna ezagunenak, baina badira beste asko ere. Hori dena aitortu zuen, besteak beste, 2013an jasotako Abbadia Sariak.[1][2]

Labakak 2009an defenditu zuen doktore tesian euskarako lehen itzultzaile estatistiko sortu zuen. Baina geroago, Itzulpen neuronala ikertu du. Paradigma neuronalaren ekarriarekin 2017az geroztik izugarrizko hobekuntza nabaritu zen hizkuntza nagusienen arteko itzultzaile automatikoetan. Geroxeago, eta arin, Labaka eta euskal munduko ikerkuntza komunitatea gai i an ziren euskaratik eta euskararako itzultzaile neuronalak mundu mailako artearen egoeraren pare jartzeko. 2015ean hasi zen euskararako itzulpen neuronala aztertzen TADEEP proiektuan, non Gorka Labaka programatzaile nagusia zen.[3] Ordurako Deepl itzultzaileak kalitatezko emaitzak ematen zituen 10 hizkuntzatan baina euskara ez zegoen horien artean.[4] Bi urte geroago lehenengo emaitza bikainak lortuta, 2017an lehen demoa publikoki eskura zegoen. 2017an bertan, hainbat agente (Ixa Taldea, Elhuyar, Vicomtech, Ametzagaña, Mondragon Lingua...) batera, MODELA izeneko proiektua abiatu zen.[4][5] Beste urtebeteko epean, 2018an MODELA itzultzailea plazaratu zen, Interneten publiko orokorrerako euskarazko itzulpen neuronala eskaintzen zuen lehen zerbitzua. Proiektu horietan Gorka Labakarekin batera aritu ziren Iñaki Alegria, Thierry Etchegoyen, eta Itziar Cortes. besteak beste. Abiada bizian mugitzen zen arlo honetan, geroago beste lau itzultzaile neuronal gehiago plazaratu izan dira: Eusko Jaurlaritzaren Itzuli.[6] batua.eus,[7][8] elia.eus[9] eta lingua.eus.[10] Translate Google zerbitzuak ere eskaintzen euskarako itzulpenak baina kalitate txikiago eskaintzen du euskararako..[11]

Nazioarteko 150 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan, gutxienez.[12][13]

2018an HiTZ ikerketa-zentroa sorkuntzan ere parte hartu zuen, Ixa eta Aholab taldeen indarrak batuz. Hizkuntza-teknologia ardatz duen zentro berri horretan 63 ikertzailek egiten dute lan egun (2021eko otsaila).

Elia.eus itzultzaile neuronala

Euskarazko argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Euskal Unibertsitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitzaldiak eman ditu Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetan eta Informatikari Euskaldunen Bilkuretan. Besteak beste, hauexek:[14]

  • 2011: Euskal wikipediaren edizio-maratoia: auzolan-festa Euskal Wikipediaren 10. urteurrenean. Hauekin batera: Kepa Sarasola, Unai Fernandez de Betoño, Gorka Labaka, Galder Gonzalez
  • 2013: "OpenMT2 eta Euskal Wikipedia" wikiproiektuaren emaitzak    Kepa Sarasola Gabiola, Iñaki Alegria Loinaz, Unai Cabezon , Unai Fernandez de Betoño Saenz de Lacuesta, Galder Gonzalez Larrañaga, Mikel Iturbe Urretxa, Gorka Labaka Intxauspe, Aingeru Mayor Martinez, Arkaitz Zubiaga Mendialdua
  • 2011: Itzulpen automatikoa eta Wikipedia elkar laguntzen    Gorka Labaka Intxauspe
  • 2011: OpenMT-2: Wikipedia eta Itzulpen Automatikoa biak elkarri laguntzen    Iñaki Alegria Loinaz, Aingeru Mayor Martinez, Kepa Sarasola Gabiola, Arkaitz Zubiaga Mendialdua, Unai Fernandez de Betoño Saenz de Lacuesta, Gorka Labaka Intxauspe, Galder Gonzalez Larrañaga, Unai Cabezon , Mikel Iturbe Urretxa

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Press, Europa. (2013-12-02). «EHUko IXA Taldeak Anton Abbadia saria jasoko du gaur, euskararen normalizazioan egindako lanarengatik» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).
  2. a b «Antton Abbadia saria jaso du gaur iluntzean EHUko Ixa Taldeak (35'50) | EiTB Televisión a la carta» www.eitb.tv (EITB) (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).[Betiko hautsitako esteka]
  3. «Welcome to TAdeep (MINECO-FEDER project) | TAdeep» ixa2.si.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).
  4. a b Alegria, Iñaki. (2018-09-11). «Itzulpen automatiko neuronalaren aurrerapenak eskura» Sarean .eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  5. «MODELA» modela.ametza.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).
  6. Eusko Jaurlaritza. (2019). «Euskara-Gaztelania itzultzaile automatiko neuronala» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).
  7. «BATUA.eus - Euskarazko itzultzailea» www.batua.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).
  8. Vaswani, Ashish; Shazeer, Noam; Parmar, Niki; Uszkoreit, Jakob; Jones, Llion; Gomez, Aidan N; Kaiser, Łukasz; Polosukhin, Illia. (2017). Guyon, I. ed. «Attention is All you Need» Advances in Neural Information Processing Systems 30 (Curran Associates, Inc.): 5998–6008. (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).
  9. «Itzultzailea» Itzultzailea (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).
  10. «MondragonLinguaren Itzultzailea - Itzultzailea» lingua.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-11).
  11. «Google Translate» translate.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).
  12. «Gorka Labaka» scholar.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-06).
  13. Labaka Intxauspe, Gorka. «Argitalpenak | Ixa taldea» ixa.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-06).
  14. «Gorka Julio Hurtado :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  15. (Gaztelaniaz) «Fallados los Premios de Investigación Sociedad Científica Informática de España (SCIE) – Fundación BBVA» FBBVA 2021-05-21 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  16. (Gaztelaniaz) [https://www.fbbva.es/galardonados/mikel-artetxe-zurutuza/ «Mikel Artetxe Zurutuza. PREMIO DE INVESTIGACIÓN SOCIEDAD CIENTÍFICA INFORMÁTICA DE ESPAÑA-FUNDACIÓN BBVA. Investigadores Jóvenes Informáticos, 2021»] FBBVA (FBBVA) (Noiz kontsultatua: 2021-11-19).
  17. «Premio SEPLN | Sociedad Española de Procesamiento del Lenguaje Natural» www.sepln.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-06).
  18. Artikulu onenaren saria CoNLL2018 biltzarrean – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  19. Artetxe, Mikel; Labaka, Gorka; Lopez-Gazpio, Iñigo; Agirre, Eneko. (2018-10). «Uncovering Divergent Linguistic Information in Word Embeddings with Lessons for Intrinsic and Extrinsic Evaluation» Proceedings of the 22nd Conference on Computational Natural Language Learning (Association for Computational Linguistics): 282–291.  doi:10.18653/v1/K18-1028. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  20. Science aldizkariak: ‘Hiztegirik gabeko itzulpen automatikoa, Ixa taldeak zabaldu duen ikerlerroa’ – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  21. «Science journal: Machine Translation without a dictionary?» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
  22. ACL. (2017-09-21). Learning bilingual word embeddings with (almost) no bilingual data --- Mikel Artetxe, Gorka Labaka and Eneko Agirre. (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
  23. Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  24. Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]