Viktor Emanuel III.a Italiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Viktor Emanuel III.a» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Viktor Emanuel III.a Italiakoa
Victor Emmanuel III of Italy.jpg
Italiako errege

1900eko uztailak 29 - 1946ko maiatzak 9
Hunberto I.a Italiakoa - Hunberto II.a Italiakoa
Etiopiako enperadorea

1936ko maiatzak 9 - 1941eko maiatzak 5
Haile Selassie - Haile Selassie
Albaniako errege

1939ko apirilak 16 - 1943ko irailak 8
Zog I.a Albaniakoa - baliorik ez →
Bizitza
Jaiotza Napoli1869ko azaroaren 11
Herrialdea  Italia
Heriotza Alexandria1947ko abenduaren 28a (78 urte)
Hobiratze lekua Alexandria
Familia
Aita Hunberto I.a Italiakoa
Ama Margarita Teresa Savoiakoa
Ezkontidea(k) Helena Montenegrokoa
Seme-alabak
Leinua Savoiako etxea
Lanbidea
Lanbidea numismatikaria eta politikaria
Jasotako sariak
Kidetza Zientzien Errusiar Akademia
Zerbitzu militarra
Adar militarra Royal Air Force
Gradua First marshal of the empire
Gatazka Lehen Mundu Gerra
Sinesmenak
Erlijioa no religiona
IMDb nm0454404
Firma Vittorio Emanuele III (1927).svg

Viktor Emanuel III.a (Napoli, Italia, 1869ko azaroaren 11 - Alexandria, Egipto, 1947ko abenduaren 28a) Italiako errege izan zen 1900-1946. urteetan. Hunberto I.a Italiakoaren semea eta ondorengoa zen.

Agintaldiaren hasieratik egoera zail nahasia izan zuen. Legebiltzarraren nahietara mugatu zen eta, beraz, Turkiaren aurkako gerra onartu zuen (1911). Lehen Mundu Gerraren bezperan ere Alemania eta Austria-Hungaria aliatu ohien aurka borrokatzea erabaki zuen.

Faxismoaren hazkundeari oztopoak jartzeko gauza ez zela ikusirik, 1922. urtean Benito Mussolini faxistaren esku utzi zuen aginpidea. Erregimen faxistaren pean eginkizun sinbolokoa bete zuen erregeak, eta 1936an Etiopiako enperadore izendatu zuten. Bigarren Mundu Gerran italiar armada jasaten ari zen hondamendiak neurri gogorrak hartzera behartu zuen: 1943. urtean Mussolini kargutik kendu zuen eta, haren ordez, Pietro Badoglio mariskala izendatu zuen gobernuburu. Hori guztia ez zen erregearen izen ona mantentzeko aski izan, eta gerra amaitutakoan Italiaren etorkizuna monarkian ala errepublikan oinarritu erabakitzeko biltzarra egin zen. Hauteskundeen emaitzen beldur, 1946an bere seme Humbertoren alde abdikatu zuen, eta, hauteskundeetako emaitza errepublikaren aldekoa izan zenez, erbestera jo behar izan zuten aita-semeek.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Viktor Emanuel III.a Italiakoa Aldatu lotura Wikidatan