Xabier Irujo Ametzaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabier Irujo Ametzaga

Center for Basque Studieseko zuzendari

Bizitza
JaiotzaCaracas1967ko urtarrilaren 29a (57 urte)
Herrialdea Euskal Herria
Familia
AitaPello Irujo Elizalde
AmaArantzazu Ametzaga
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitate Publikoa 2004) Doktoretza
Euskal Herriko Unibertsitatea 2011) Doktoretza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, historialaria, filologoa eta filosofoa
Enplegatzailea(k)Boiseko Estatu-Unibertsitatea  2006)
Nevadako Unibertsitatea Renon  (2006 -

Inguma: xabier-irujo-amezaga-00

Xabier Irujo Ametzaga (1967ko urtarrilaren 29a, Caracas, Venezuela) euskal irakaslea, historialaria eta idazlea da.

Nevadako Unibertsitatean dagoen Renoko Euskal Ikerguneko zuzendaria da.

Jarduera akademikoa eta profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabier Irujo filologian (1991), historian (1994) eta filosofian (1998) lizentziatu zen UNEDen. Zazpi aldiz eman zioten espediente akademiko hoberenaren sari akademikoa UNEDen. Historia arloan doktoratu zen NUPen (2004) eta filosofia arloan EHUn (2011) summa cum lauderekin.[1] NUPen historia arloan egin zen lehenengo doktoretza izan zen Irujorena.[2]

1996 eta 2005 artean irakasle izan zen San Fermin Ikastolan eta 2005ean Boise State University-ko (Idaho) Euskal Ikasketen Programako zuzendari izan zen. Gaur egun, Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies zentroaren zuzendaria da, eta genozidio ikasketetako irakaslea da.[1]

Liverpoolgo Unibertsitateko Manuel Irujo Katedraren lehen ikerlari bisitaria izan zen (2015)[3] eta genozidioari eta kultur genozidioari buruzko mintegiak eman ditu Boise State Universityn eta Santa Barbara Kaliforniako Unibertsitatean. Irujok Amerikako eta Europako ia ehun unibertsitate eta erakunde akademiko eta kulturaletan eman ditu eskolak eta hitzaldiak. Europako eta Amerikako lau argitaletxe akademikoren erredakzio batzordeko kidea da eta Gernikako Bake Museoaren eta beste erakunde akademikoen batzordeko kidea da.

Zenbait doktorego ikasleen zuzendari izan da Nevadako Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitatean eta Bartzelonako Unibertsitatean hainbat ikasleen doktorego batzordeetako kide izan da ere.

Aktibismo politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irujo azken bost belaunaldietan sei erbestealdi jasan dituen euskal politikarien familiako kidea da. Franco jeneralaren diktadurako urteetan erbestean jaioa, familia Euskal Herrira itzuli zen diktadorea hil eta gero. 1985etik aurrera politikan aktiboki parte hartu zuen Gazte Abertzaleak EAko gazte erakundeko presidente gisa eta Europako Aliantza Askearen gazte erakundearen jarduera politikoen koordinatzaile gisa. Bere jarduera politikoa Europako gutxiengoen eskubide sozial eta kulturalen aldarrikapena izan du abiapuntu eta autodeterminazio eskubidearen aitorpena eskatzen duten hainbat elkarterekin lankidetzan aritu da hogeita hamar urtez.[4] Beste hainbat euskaldunek bezala, bere burua intsumisotzat jo zuen eta uko egin zion Espainiako ejertzitoan zerbitzatzeari. 1989az geroztik derrigorrezko zerbitzu militarraren aurkako mugimenduan parte hartu zuen 2001eko abenduan soldaduska desagerrarazi zuten arte. Gaur egun, ohiko kolaboratzailea da hainbat egunkaritan eta bestelako euskarri digitaletan.

Pentsamendua eta lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabier Irujo Ametzaga hitzaldi batean.

Hainbat urtez ikertu du Irujok izu bonbardaketak, batez ere 1937ko udaberrian Luftwaffek egindako izu bonbardaketa kanpainari eta Gernikako bonbardaketari dedikatu dio atentzioa. Ikerketa horien emaitza da Gernikako trilogia.[5] Egileak bonbardaketaren ondorio diplomatiko eta politikoak aztertzen ditu Gernika: The Market Day Massacre liburuan (2015). Bigarren saiakera batean, Gernika: 26 de abril de 1937 (2017),[6] zehatzmehatz jorratzen ditu 1937ko izu bonbardaketa kanpainaren xehetasun teknikoak eta estrategikoak eta, serie honetako azken lanean, Gernika: Genealogy of a Lie (2018), bonbardaketak gauzatu zituzten erregimenek askatu zituzten gezur ofizialen sareak historiografia alorrean zein memoria historikoa berreskuratzeko lanetan sortutako arazoak aztertzen du.[7]

Genozidio ikerketen arloan, Irujoren hiru saiakerak osatzen dute bere erbesteari buruzko trilogia, Euskal erbeste politikoa Uruguain (2005), Expelled from the Motherland (2012) eta La hora vasca de Venezuela (2020). Bere esperientzia pertsonaletik eta bere senideen bizitasunetatik abiatuta, egileak XIX. mendearen hasieratik eta 1975. urtera arte Franco jeneralaren heriotzak itxi zuen euskal erbesteratze zikloa aztertu du.[8] Ameriketan sortutako sare soziopolitiko, diplomatiko eta kulturalak ikertu ditu sakonki eta arreta berezia eskaini dio Eusko Jaurlaritzaren eta Estatu Batuetako Roosevelt administrazioaren arteko harreman paradiplomatikoari eta Bigarren Mundu Gerran zerbitzu sekretuen inguruko akordioen sorrerari. Era berean, Euskal Herritik kanpo diasporan sortutako sare politiko eta diplomatiko konplexuen antolaketa eta Buenos Aires, Londres, New York eta Parisko erbesteetatik lau hamarkadaz atzerrian Jaurlaritza aktiboa mantentzeko beharrezkoak diren ezaugarri eta baliabide administratibo eta soziokultural transozeanikoak aztertu ditu bere lanetan.

Erbestearen “deserrotze” kontzeptuan sakontzeak aukera eman dio haur erbesteratuen nortasun indibidualaren eta kolektiboaren garapenean izandako ondorioak ikertzeko.[9] Euskal diasporan nazioz gaindiko identitateen sorreraz eta Joseba Achotegui doktorearen tesiari jarraiki, Ulises sindromearen ondorioez ere idatzi du Irujok, alegia, muturreko egoerak bizi dituzten etorkin edo erbesteratuengan eragina duen egoera psikologikoa. Emigrantearen estres kronikoa eta identitate anizkoitzaren inguruko gogoeta egin du egileak bere erbestearen inguruko lanetan.

Genozidio kulturalaren esparruan, Historia jurídica de la lengua vasca (2011) eta Language Rights and Cultural Diversity (2013) lanetan, egileak hizkuntzizidioaren ondorioak eta politika genozidek hizkuntzen eta kulturen garapenarengan duten eragina aztertu du Irujok.[10]

Ikuspegi filosofikotik, egileak indarkeria gizatiarraren sustraiak aztertu ditu. Arlo horretan egindako ikerketen emaitza Ética e instinto (2010) lana da. Hau da Nevadako Unibertsitatean ematen dituen eskolen (Genocide studies eta Transnational indentity) zeharlerro nagusia.

Argitaratutako liburuen hautaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2021. Beotibar Zazpi mende geroago (1321-2021), Buenos Aires: Ekin. ISBN: 978-0-9967810-8-4
  • 2018. 778: La batalla de Errozabal en su contexto histórico. Biblioteca de Cultura Vasca, 81. lib. Ekin argitaletxea. ISBN:978-1717249753
  • 2018. Gernika: Genealogy of a Lie. Eastbourne: Sussex Academic Press. ISBN: 978-1-84519-975-3.
  • 2017. Gernika: 26 de abril de 1937. Barcelona: Crítica. ISBN: 9788416771738.
  • 2015. Gernika 1937: The Market Day Massacre. Reno: University of Nevada Press. ISBN: 978-0874179781.
  • 2015. Genocidio en Euskal Herria: (1936-1945). Iruñea: Nabarralde. ISBN: 9788460823506.
  • 2014 (co-authored with Dr. Iñigo Urrutia). Historia jurídica de la lengua vasca (1789-2009). Bilbao: IVAP-HAEE / Euskal Herriko Unibertsitatea. ISBN: 978-0-692200-16-2.
    Ángel Viñas, George Steer, Xabier Irujo eta Paul Preston.
    2014. Simón Bolívar y la Constitución Boliviana: Un Proyecto para una Federación. Bilbao: BFA-Bolibar. ISBN: 978-0692239216.
  • 2014 (co-authored with Dr. Alberto Irigoyen). La hora vasca del Uruguay. Génesis y desarrollo del nacionalismo vasco en Uruguay (1825-1960). Montevideo: Sociedad de Confraternidad Vasca Euskal Erria. ISBN 978-84-936190-5-3.
  • 2013. Giving Birth to Cosmopolis: The Code of Laws of Estella (c. 1076). Santa Barbara (Cal.): Barandiaran Chair of Basque Studies – University of California. ISBN: 978-0-9846900-2-2.
  • 2012. Expelled from the Motherland: The Government of President Jose Antonio Agirre in Exile (1937 - 1960). Reno: Center for Basque Studies - University of Nevada, Reno. ISBN: 978-1-935709-06-0.
  • 2012 (co-authored with Pete Cenarrusa). On Basque Politics. Conversations with Pete Cenarrusa. Brussels: European Research Institute (EURI). ISBN: 978-0-9846900-1-5.
  • 2011 (co-edited with Dr. Pedro Ibarra). Basque Political Systems. Reno: Center for Basque Studies - University of Nevada. ISBN: 978-1-935709-03-9.
  • 2005. Euskal erbeste politikoa Uruguain (1943-1955). Eusko jaurlaritzaren administrazioa eta kanpo ekintza atzerrian. Oñati: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea/Institute for Public Administration of the Basque Government. ISBN 978-84-777-281-9.

Azken sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose Mari Gorroño, Xabier Irujo Ametzaga eta Ángel Viñas, Gernika Saria jasotzean.
  • 2018. Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko Gernika saria.[11]
  • 2017. Euskal Erria Montevideoko anaitasun elkartearen Gernika donaria.
  • 2015. Liverpooleko Unibertsitateko Manuel Irujo Katedradun.[12]
  • 2013. HAEEko Jesus Maria Leizaola sariaren ohorezko aipamen Historia Jurídica de la Lengua Vasca (1789-2009) lanagatik.
  • 2006. Eusko Jaurlaritzako Andres Irujo saria La Sociedad de Confraternidad Vasca Euskal Erria de Montevideo lanagatik.[13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Xabier Irujo | Center for Basque Studies» University of Nevada, Reno (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  2. Amezaga, Xabier Irujo. (2004). Euskal erbeste politikoa Uruguayn. (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  3. (Ingelesez) «University of Liverpool News Tag - Professor Xabier Irujo - Page» News (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  4. «Xabier Irujo Amezaga» EA - Eusko Alkartasuna 2001-10-29 (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  5. (Ingelesez) Country, About Basque. (2013-06-20). «Truths about the Bombing of Guernica, by Xabier de Irujo, professor at the UNR Center for Basque Studies» About Basque Country (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  6. (Gaztelaniaz) Telebista, Euskal Irrati. «Xabier Irujo escribe el libro definitivo sobre el bombardeo de Gernika» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  7. Taldea, elkar. (2017-12-07). «Xabier Irujo: "Gernika es un ejemplo arquetípico de la manipulación de la verdad a manos del poder establecido" - PostData» postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  8. «borreroak baditu milaka aurpegi: ELKARRIZKETA XABIER IRUJORI GENOZIDIO ETA BAKE IKERKETEN IRAKASLEA» borreroak baditu milaka aurpegi 2015-08-06 (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  9. (Gaztelaniaz) Navarra, Diario de. (2017-08-25). «Xabier Irujo, la semilla de Gernika que echó raíces en USA» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  10. (Gaztelaniaz) «Conferencia: “El euskera en el exilio”, a cargo de Xabier Irujo» Sabino Arana Fundazioa (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).[Betiko hautsitako esteka]
  11. Hermosilla, Gotzon. «Gernika sariak, bonbardatzea ikertu duten historialariei» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  12. (Gaztelaniaz) «Abian da Manuel Irujo Katedra» El Diario Vasco 2015-03-07 (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  13. r01e00000ff26d4660aa470b8f1fdd2a8993c85aa, r01e00000fe4e66771ba470b824b4611c98397a70. (2007-06-06). «Andrés de Irujo saria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]