Daniel Libeskind

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Daniel Libeskind

Daniel Libeskind (1946ko maiatzaren 12a, Łódź, Polonia) arkitekto, artista eta diseinatzaile estatubatuarra da. Bere familia judu poloniarra da. 1989an, bere emaztearekin Ninarekin, "Studio Daniel Libeskind" ezarri zuen.

Besteak beste, bere eraikinen artean Berlingo Museo Judua, Alemanian, Denverreko arte museoa, Estatu Batuetan, Imperial War Museum North Salford Quaysen, Ingalaterran, Royal Ontario Museum, Canadan, Felix Nussbaum Haus Osnabrücken, Alemanian, Danimarkako Museo Judua, Kopenhagen eta Wohl Centre Ramat-Ganen, Israelen daude.

Bere lanen artean zenbait etxebizitza proiektu daude. Libeskinden lana mundu osoko erakusketa geletan agertu izan da, haien artean New Yorkeko Arte Moderno Museoa, Bauhaus artxiboan, Chicagoko Arte Institutoan eta Pariseko Pompidou Museoan.

2003ko, Otsailaren, 27an, Libeskindek, New Yorkeko World Trade Center berreraiketaren arkitektura txapelketa irabazi zuen.


Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Łódźen, Polonian jaio zen 1946an, Libeskind, Dora eta Nachman Libeskind bigarren semea zen. Bere familiak judu poloniarra izanez Holokaustoaz bizirik gelditu zuen.

Umea zenean, Libeskindek akordeoia jotzen ikasi zuen eta virtuoso bihurtu zen erraz, Poloniako telebistan agertzen 1953an. Geroago 1959an "Amerika-Israel" kulturako hastapen diru laguntza jaso zuen eta Itzhak Perlmanekin jo zuen elkarrekin. Urte berean, New Yorkera aldatu zen etorkinen ontzi batean.

York Berrian, Libeskind bere ikasketak jarraitru zuen, bere aitak inpreta bat ireki zuen bitartean Manhattanen. Libeskind hiritar amerikarra bihurtu zen 1965ean.

1972an "Cooper Union"en arkitektura eskolan graduatu egin zuen. Beste arkitekto batzuekin elakarrekin lan egin zuen, besteak beste, Richard Meierekin eta Peter Eisenmanekin.

Nina Lewisekin ezkondu zen, bere ilargi eztiaren bidaian Frank Lloyd Wright eraikin bisitatzera joan ziren, Estatu Batuetan zehar.

Momentu horretatik beste leku batzuetan bizi zen, Los Angelesen, Michigan, Italian, Alemanian eta York Berrian, eta unibertsitate batzuetan irakatsi du irakasle bezala (Yale Unibertsitatea, Pennsyvania unibertsitatea, Lüneburg unibertsitatea, Kentucky unibertsitatea).

Hiru seme-alabak ditu, Lev, Noam eta Rachel.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berlineko Museo Judua, 1999an amaituta, bere lehen arrakasta internazionala izan zen. Gaur egun Museoa Alemaniako bisita gehien jaso zuen museoa da. Kritikoek maiz deskribatzen dituzte bere lanak dekonstruktiboak direla esanez.

Libeskind, are famatuagoa da, New Yorkeko World Trade Center berreraiketaren arkitektura txapelketa irabazlea izateagatik. Arkitektoak berak bere lanari "Memory Foundations", oroipen zimenduak alegia, izenburua eman zion.

Daniel Libeskinden estudioa, World Trade Centerretik hegoalderantz kokatuta, New Yorken, 40 proiektuetan lan egiten ari da mundo osoan zehar. Estudioaren azkeneko lanen artean San Franciscoko Museo Judua eta Torontoko Royal Ontario Museum. Arkitekturaren lanaz aparte Libeskindek opera lanak diseinatzen ditu, adibidez Noruegako Antzerki nazionalerako "The architect" lana egin zuen 1998an, edo Saarländisches Staatstheaterrako "Tristan und Isolde" 2001ean. Gainera, berak jantziak diseinatzen ditu eta sarritan poesia, "fishing from the pavement" liburuan bezala, idazten du.


Eraikiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berlingo Museo Judua, 1999
Imperial War Museum North, 2001
London Metropolitan University, Londres
  • 1989-1999 Berlingo Museo Judua - Berlin, Alemania
  • 1995-1998 Felix Nussbaum Haus - Osnabrück, Alemania
  • 1997-2001 Imperial War Museum North - Manchester Handia, Erresuma Batua
  • 1998-2008 Contemporary Jewish Museum - San Frantzisko, AEB
  • 2000-2003 Studio Weil - Mallorca, Espainia
  • 2000-2006 Denver Art Museum handitzea, Frederic C. Hamilton Building - Denver, AEB
  • 2000-2006 Denver Art Museum Residences - Denver, AEB
  • 2000-2008 Mendebaldeko Erosketa eta Aisia Gunea - Berna, Suitza
  • 2001-2003 Daniar Museo Judua - Kopenhage, Danimarka
  • 2001-2004 London Metropolitan University Graduate Centre - Londres, Erresuma Batua
  • 2001-2005 Wohl Centre - Bar-Ilan Unibertsiatea, Ramat-Gan, Israel
  • 2002-2007 Michael Lee-Chin Crystal, Royal Ontario museoaren handitzea eta berritzea - Toronto, Kanada
  • 2003-2005 Tangent, Hyundai garapen korporazioaren egoitzako fatxada - Seul, Hego Korea
  • 2004-2005 Memoria e Luce, 9/11 oroitarria - Padua, Italia
  • 2004-2007 Beirazko patioa Berlingo Museoa Juduan - Berlin, Alemania
  • 2004-2008 The Ascent at Roebling's Bridge, etxebizitzak - Covington, AEB
  • 2005-2009 MGM Mirage [CityCenter, erosketa gunea eta espazio publikoa - Las Vegas, AEB

Eraikitzen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2001-2009 Militärhistorisches Museum der Bundeswehr - Dresde, Alemania
  • 2002-2010 Creative Media Centre - Hong Kong, Txina
  • 2004-2009 Grand Canal plaza eta antzokia - Dublin, Irlanda
  • 2005-2010 Złota 44, etxebizitzak - Varsovia, Polonia
  • 2006-2011 Reflections at Keppel Bay, etxebizitzak - Keppel Bay, Singapur

Eraiki gabeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Spiral ("kiribila"), Victoria and Albert museoaren handitzea - Londres, Erresuma Batua

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Architecture at the National Arts Club urrezko domina (2007)
  • RIBA International Award, Wohl Centre eraikina, Bar-Ilan Unibertsitatean diseinatzeagatik (2006)
  • RIBA International Award, Imperial War Museum North diseinatzeagatik (2004)
  • RIBA Award, London Metropolitan University Graduate Centre diseinatzeagatik (2004)
  • The Royal Academy of Arts in London kide ohoretsua, Ingalaterran (2004)
  • Hiroshima Art Prize irabazteko lehenengo arkitektoa izan zen, bakea eta nazioarteko ulermena sustatzeko artista izanez(2001)
  • Goethe domina Goethe Institute languntzaile nabarmena izateagatik (2000)
  • Veneziako Biennale Lehengo saria Palmanova Project diseinatzeagatik (1985)

Eztabaida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Libeskindek arkitekturaren alde kreatiboa eta artistikoa aldarrikatzen du, eta era beran, bere alde irrazionala. Haren eraikinek eta egitura ezinezkoek grabitatearen legeei erronka botatzen die. Berak pentsatzen du eraikinek, praktikoak izan ez ezik, zirikagarriak ere izan behar dute. Arkitektura konbentzionala aspergarria eta egunerokotasuna denez bere ustez, abentura eta mugimenduaren aldekoa dela erakusten saiatzen da bere proiektuetan.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Daniel Libeskind Aldatu lotura Wikidatan