2005eko Espainiako Itzulia

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 11:09, 27 urtarrila 2016
2004 << 2005eko Espainiako Itzulia >> 2006
Sailkapenak 21 etapa, 3.373,5 km
Nagusia  Errusia Denis Menxov 82h 27' 31"
Puntuak  Italia Alessandro Petacchi 169 p.
Mendia  Espainia Joaquim Rodríguez 200 p.
Konbinatua  Errusia Denis Menxov 9 p.
Taldeak  Espainia Comunitat Valenciana 246h 55' 45"

2005eko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 60. edizioa izan zen. 2005eko abuztuak 27 eta irailak 18 artean ospatu zen, 21 etapatan banatutako 3373,5 kilometroko ibilbidea eginez. Garailea Denis Menxov izan zen. UCI ProTourrerako puntuagarria izan zen.

Edizio honetan Espainiako Vueltak amaiera klasiko bat berreskuratu zuen, Covadongako aintzirak. Baina hurrengo etapan, Pajaresen amaitu zenean goratu zen Roberto Heras Espainiako Vueltaren historiaren tontorrera, ordurarte probako liderra zen Denis Menxovi sekulako kolpea eman ondoren. Colladiellako jaitsieran erasoz, eta bere taldekideen babesarekin, bejartarrak errusiarrari helmugan lau minutu atera ahal izan zizkion. Hamabigarren etapa, Logroño eta Burgos artekoa, Buicioko industrialdean egiten ari zen manifestaldi bat eragozteko laburtu zen. Fuenmayor, Cenicero, Haro eta Castañares de Riojatik igarotzen zen aurreikusitako ibilbidea Navarrete eta Najeratik igaro zen beste ibilbide bagegatik aldatu zen.

2005eko edizioa, hala, historiara pasa zen, Roberto Herasen laugarren garaipena izan baitzen, itzuli honen historiako garaipen kopuru nagusia. Alabaina, Herasek positibo eman zuen 2005eko urriak 27an EPOaren analisi batean, Itzuliko azkenaurreko etapari zegokion lagin batean. Horren ondoren eginiko kontranalisiaren ondoren, bejartarrari garaipena kendu zioten, errepidean bigarren amaitu zuen Denis Menxovi emanez.

Edizio honetan etapa bateko abiadura errekorra ere gainditu zen (sarrerako etapak kontutan hartu gabe). 20. etapan izan zen, Guadalajara eta Alcalá de Henaresen arteko 38,9 kilometroko erlojupekoa. Erlojupeko hau Rubén Plazak irabazi zuen 56,218 kilometro orduko abiaduran korrituz, baina ustekabean etapan bigarren amaitu zuen Roberto Herasi soilik ehuneneko gutxi batzuk ateraz

Partehartzaileak

Artikulu nagusia: 2005eko Espainiako Itzuliko partehartzaileak

Etapak

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.a abuztuak 27 Granada-Granada 7 (banakako erlojupekoa)  Errusia Denis Menxov  Errusia Denis Menxov
2.a abuztuak 28 Granada-Kordoba 189,3  Italia Leonardo Bertagnolli  Australia Bradley McGee
3.a abuztuak 29 Kordoba-Puertollano 153,3  Italia Alessandro Petacchi  Australia Bradley McGee
4.a abuztuak 30 Ciudad Real-Argamasilla de Alba 232,3  Italia Alessandro Petacchi  Australia Bradley McGee
5.a abuztuak 31 Alcázar de San Juan-Cuenca 176  Norvegia Thor Hushovd  Australia Bradley McGee
6.a irailak 1 Cuenca-Aramón Valdelinares Mendiko etapa 217  Espainia Roberto Heras  Espainia Roberto Heras
7.a irailak 2 Teruel-Vinaroz 212,5  Herbehereak Max Van Heeswijk  Espainia Roberto Heras
8.a irailak 3 Tarragona-Lloret de Mar 189  Italia Alessandro Petacchi  Espainia Roberto Heras
9.a irailak 4 Lloret de Mar-Lloret de Mar 48 (banakako erlojupekoa)  Errusia Denis Menxov  Errusia Denis Menxov
10.a irailak 5 La Vall d'en Bas- Andorra Ordino-Arcalís (Andorra) Mendiko etapa 206,3  Espainia Francisco Mancebo  Errusia Denis Menxov
11.a irailak 6  Andorra Andorra-Cerler Mendiko etapa 186,6  Euskadi Roberto Laiseka  Errusia Denis Menxov
12.a irailak 8 Logroño-Burgos 148  Italia Alessandro Petacchi  Errusia Denis Menxov
13.a irailak 9 Burgos-Santuario de la Bien Aparecida Mendi ertaineko etapa 201[1]  Espainia Samuel Sánchez  Errusia Denis Menxov
14.a irailak 10 La Penilla (Nestlé)-Covadongako aintzirak Mendiko etapa 172,3  Espainia Eladio Jiménez  Errusia Denis Menxov
15.a irailak 11 Cangas de Onís-Valgrande-Pajares Mendiko etapa 191  Espainia Roberto Heras  Espainia Roberto Heras
16.a irailak 13 León-Valladolid Mendi ertaineko etapa 162,5  Italia Paolo Bettini  Espainia Roberto Heras
17.a irailak 14 El Espinar-La Granja de San Ildefonso Mendiko etapa 165,6  Espainia Carlos García  Espainia Roberto Heras
18.a irailak 15 Ávila-Ávila Mendi ertaineko etapa 197,5  Danimarka Nicki Sørensen  Espainia Roberto Heras
19.a irailak 16 San Martín de Valdeiglesias-Alcobendas 142,9  Alemania Heinrich Haussler  Espainia Roberto Heras
20.a irailak 17 Guadalajara-Alcalá de Henares 38,9 (banakako erlojupekoa)  Espainia Rubén Plaza  Errusia Denis Menchov
21.a irailak 18 Madril-Madril 136,5  Italia Alessandro Petacchi  Errusia Denis Menchov

Sailkapenak

Clasificación general
1. Denis Menxov  Errusia RAB 82h 27' 31"
2. Carlos Sastre  Espainia CSC + 18"
3. Francisco Mancebo  Espainia IBA + 1' 22"
4. Carlos García Quesada  Espainia ECV + 3' 30"
5. Rubén Plaza  Espainia ECV + 7' 00"
6. Óscar Sevilla  Espainia TMO + 8' 46"
7. Tom Danielson  AEB DSC + 12' 02"
8. Mauricio Ardila  Kolonbia DVL + 13' 39"
9. Juan Miguel Mercado  Espainia QST + 13' 55"
10. Samuel Sánchez  Espainia EUS + 15' 36"
11. Michele Scarponi  Italia LSW + 27' 08"
12. David Blanco  Espainia ECV + 30' 21"
13. Koos Moerenhout  Herbehereak DVL + 30' 27"
14. Josep Jufré  Espainia REF + 30' 57"
15. Mario Aerts  Belgika DVL + 31' 42"
16. Daniel Atienza  Espainia COF + 31' 47"
17. Unai Osa  Euskadi IBA + 32' 38"
18. Marcos Serrano  Espainia LSW + 34' 01"
19. Pablo Lastras  Espainia IBA + 36' 09"
20. Alexandre Botcharov  Errusia C.A + 37' 38"
Puntukako sailkapena
1. Alessandro Petacchi  Italia FAS 169 puntu
2. Denis Mencov  Errusia RAB 142 puntu
3. Carlos Sastre  Espainia CSC 124 puntu
4. Erik Zabel  Alemania TMO 118 puntu
Mendiko sailkapena
1. Joaquim Rodríguez  Espainia SDV 200 puntu
2. Eladio Jiménez  Espainia ECV 166 puntu
3. Denis Menxov  Errusia RAB 72 puntu
4. Francisco Mancebo  Espainia IBA 65 puntu
Sailkapen konbinatua
1. Denis Menxov  Errusia RAB 9 puntu
2. Carlos Sastre  Espainia CSC 14 puntu
3. Francisco Mancebo  Espainia IBA 15 puntu
4. Carlos García Quesada  Espainia ECV 18 puntu
Taldekako sailkapena
1. Comunidad Valenciana  Espainia ECV 246h 55' 45"
2. Illes Balears  Espainia IBA + 54' 02"
3. Team CSC  DEN CSC + 1h 00' 30"
4. Liberty Seguros-Würth  Espainia LSW + 1h 14' 42"
5. Davitamon-Lotto  Belgika DVL + 1h 15' 25s

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2005eko Espainiako Itzulia Aldatu lotura Wikidatan
  1. Etapak 196 kilometro izatea aurreikusitza zegoen, baina matxuratutako kamioi batek errepidea blokeatu zuenez ibilbidea desbideratu egin behar izan zen, etapari beste 5 kilometro gehituz.