Ab Asturica Burdigalam
Ab Asturica Burdigalam edo 34. galtzada (iter XXXIV) Astorga eta Bordele batzen zuen erromatarren galtzada da[1] .
Eduki-taula |
Ibilbidea [aldatu]
Erromatar funtzionarioek bidaiarientzat gida moduan egiten zuten itinerario edo ibilbideetan agertzen zen, tartean Antoninorenean, Ravenakoan edo Peutingeriar taulan.
Astorga eta Bordele batzeko egungo Espainiako León, Palentzia eta Burgosko probintzietatik, Euskal Herriko Araba, Nafarroa Garaia eta Nafarroa Beherea herrialdeetatik eta Frantziako Akitania eskualdetik pasa zen.
Antoninoren Ibilbidearen arabera kokaleku eta gune hauetatik zeharkatzen zuen[2]:
- Asturica Augusta (Astorga)
- Vallata (Reliegosetik gertu)
- Interamnio Flavio (Ponferradatik gertu)
- Palantia (Palentzia)
- Viminacio (Calzadilla de la Cuezatik gertu)
- Lacobriga (Carrión de los Condesetik gertu)
- Dessobriga (Melgar de Fernamental)
- Segisamone (Sasamón)
- Deobrigula (Tardajos)
- Tritium Autrigonum (Monasterio de Rodilla)
- Virovesca (Briviesca)
- Vindeleia
- Deobriga (Miranda Ebro)
- Iruña-Veleia
- Suessatio (Arkaia?)
- Tullonio (Dulantzi?)
- Alba (Durruma?)
- Aracaeli (Zamartze)
- Alantone (Ubani)
- Pompaelo (Iruñea)
- Sumo Pyrineo (Ibañeta)
- Burdigala (Bordele)
Historia [aldatu]
Historialari batzuen ustez, V. mendean Iberiar Penintsulan sartu ziren herri barbaroek (suebiarrek eta alanoek) galtzada hau zeharkatu zuten. Era berean, 456an Teodoriko II.ak zuzendutako bisigodoek ere ibilbide hau ere hartu zuten. Besteek, berriz, Kataluniatik sartu zirela uste zuten.
Mende batzuk geroago Carolus Handiak ibilbide hau erabili zuen Iruñea erasotzeko. Erdi Aroan Done Jakue bideak ordezkatua izan zen, nahiz eta tarte batzuetan bide ezberdinak izan.
1808 eta 1814 artean Napoleonek Iberiar Penintsula inbaditu zuenean, euskal tarteak erabili zuen eta orduan eta zenbait urtez Napoleonen ibilbidea izenaz ezagutu zen.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Otto Cuntz Itineraria Romana. I: Itineraria Antonini Augusti et Burdigalense (Leipzig: Teubner, 1929) 453,5 456,5.
- ↑ A. Blázquez, Nuevo estudio sobre el "Itinerario" de Antonino
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Markel Gorbea: "Vías de comunicación en territorio autrigón, casristio y várdulo"