Alix Payen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alix Payen

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLouise Alix Milliet
JaiotzaLe Mans1842ko maiatzaren 18a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1903ko abenduaren 24a (61 urte)
Familia
AitaFélix Milliet
AmaLouise Milliet
Ezkontidea(k)Henri Payen (en) Itzuli  (1860 -  1871ko maiatzaren 29a)
Louis Gustave Poisson (en) Itzuli  (1880 -  1882)
Anai-arrebak
LeinuaMilliet family (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
JarduerakCommunarda, emergency medical technician (en) Itzuli eta colorist (en) Itzuli
KidetzaLa Colonie (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakParisko Komuna

Alix Payen, Milliet jaiotzean, (Le Mans, 1842ko maiatzaren 18aParis, 1903ko abenduaren 24a) 1871ko Parisko Komunako ambulancière edo kanpaina-ospitaleko erizaina izan zen. Hari buruzko informazioa familiarekin izan zuen korrespondentziari esker, hil ondoren argitaratua, lortu izan da.

Alix Payen familia burges, errepublikano eta fourierista batean jaio zen. Bere lehen urteak Saboyan eman zituen, Napoleon III.aren erregimenetik erbesteratuta. 1861ean, 19 urte zituela, Henri Payen Guardia Nazionaleko sarjentuarekin ezkondu eta Parisko 10. barrutira joan zen bizitzera.

Alemaniaren aurkako 1870eko gerra galdu ondoren, Frantziako Guardia Nazionalak Parisko Komunaren matxinadan parte hartu zuen; errebolta deuseztatzeko, armada erregularrak, 'Versaillesko armada' zeritzonak, Guardia Nazionala setiatu zuen. Alix Payenen senarra matxinatuekin batera borrokatzera joan zenean, berak frontera lagundu zion, eta ambulancière edo kanpaina-ospitaleko erizain gisa jardun zuen XI. Legioaren 153. batailoian. 1871ko apiriletik maiatzera, gerra garatu zen hainbat lekutan izan zen: Issyko eta Vanvesko gotorlekuetan, Clamart-eko lubakietan, eta gero, Levallois eta Neuilly herrietan. Henri Payen zauritu zuten eta tetanosaz gaixotu zenez, Alix maiatzaren amaieran Parisa joan zen senarra zaintzeko; baina, Komunaren azken egunetan, Henri hil egin zen. Handik gutxira, Payenek Aste Odoltsuan izan zen errepresio bortitzetik ihes egitea lortu zuen.

Kanpaina militarra izan zen bitartean, Alix Payenek hainbat gutun bidali zizkion familiari. Haietan, bizi izan zituen baldintza zailak eta baita janari eta ekipamendu eza ere deskribatu zituen; horrez gain, borrokaldien eta bere batailoiko bizimoduaren berri ere eman zuen bere ikuspegi burgesetik. Amak eta ahizpak, berriz, beren gutunetan Komunaren Parisko eguneroko bizimoduaren testigantza ematen zuten. Alix Payenen gutunak emakumeek borrokan izan zuten parte-hartzearen eta betetzen zuten lekuaren berri eman zuten testigantza urrietako batzuk izan ziren. Haietan, Payenek egoera anbiguoa erakutsi zuen: emakumeak gizonena beste inorena ez zen espazio batean sartu ziren, baina, aldi berean, gizonen nagusitasuna onartu zuten, senarrari jarraitzen zion emazteari ezarritako eginbeharrak betetzen baitzituzten.

Komunaren ondoren, dirurik gabe, Alix Payen berriro bizi izan zen Parisen gurasoekin. Bere kabuz bizimodua ateratzen saiatu zen artearen munduan lan txikiak eginez. 1880an berriro esposatu zen, baina denbora gutxiz egon zen ezkonduta. Bere bizitzako azken hogeita hamar urteak familiarekin eman zituen La Colonie-n (Condé-sur-Vesgre), Rambouillet-eko basoan zegoen falansterio fourierista batean. 1903an hil zen, 61 urte zituela.

Hil ondoren, 1910ean, Paul Millietek, Alix Payenen nebak, haren korrespondentzia argitaratu zuen, Charles Péguyk zuzendutako Cahiers de la Quinzaine aldizkarian idatziriko familia-biografia baten barruan. Biografia berriz ere argitaratu zen 2020an, Michèle Audinek Payeni eskaini zion liburuan: C'est la nuit surtout que le combat devient furieux: Une ambulancière de la Commune, 1871.

1870 arteko bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alix Payen, Louise Alix Milliet jaiotzean, 1842an jaio zen Le Mans-en, Sartheko departamenduan. Bere gurasoak Louise de Tucé[1][2], Le Manseko aristokraziako familia batekoa,[3] eta Félix Milliet, Drômeko errentadun[4] ez hain aberatsa[5], izan ziren. Aitak, Alix jaio eta gutxira, armada utzi zuen familiarekin bizitzeko.[6]

Lau neba-arreba izan zituen: Fernand (1840-1885), Aljerian eta Mexikon ibilitako militarra[7]; Paul (1844-1918), margolaria eta familiaren biografoa[4]; Jeanne (1848-1854), umetan hila; eta Louise (1854-1929), artista[8]. Familia Le Mansen bizi zen, amaren senitartearengandik hurbil eraiki zuten etxe batean.[6]

Saboyako erbestealdi politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Félix eta Louise Milliet errepublikanoak ziren, eta baita Charles Fourier sozialista utopikoaren jarraitzaileak.[1] Félix Millietek “bere neurrira” egindako sozialismoa defendatzen zuen: bera bezalako burges batek lekua izan zezakeena eta klase-borrokarik gabekoa.[4][6] Félixek berak konposatu eta argitaratzen zituen abestietan azaltzen zituen bere ideiak. Bestalde, Alix Millieten aita Le Manseko Guardia Nazionaleko kapitain hautatu zuten.[6]

Luis Napoleon Bonaparteren 1851ko abenduaren 2ko estatu-kolpearen ondoren, Felix Milliet, Sartheko errepublikano guztiak bezala, jazarria izan zen[4][9]; horregatik, ihes egin behar izan zuen emaztearekin eta seme-alabekin.[8] Beren ondasunak saldu zituzten[10] eta Jeanne, beren alaba gazteena eta jaio berria, amonarekin utzi zuten. Hasieran, Suitzan bizi izan ziren, Genevan, eta, ondoren, Sardiniako erresumako Samoëns hiri menditsura ihes egin zuten.[3] Fourierismoaren arauei jarraituz[3], neskek neben heziketa bera izan zuten[1], eta ohiko eskolak eta erlijio-ikastaroak hartu zituezten mojen ikastetxean.[3][11] Lehen jaunartzea Samoënsen egin zuen, 1854ko apirilaren 2an,[3] familia berriz ere lekualdatu baino lehen. Orduko hartan Bonnevillera joan ziren, neba-arrebek han hartuko zuten heziketa osoagoa izango zelakoan.[11] Jeanne ahizpa txikia, amak berriz ere familia artera ekarri berri zuena, udazkenean hil zen, identifikatu gabeko gaixotasun batez.[12] Milliet familiak Victor Considerantek 1855ean Texasen sortutako La Réunion falansteriora bizitzera joateko aukera aztertu zuten.[3]

50eko hamarkadaren amaieran, Milliet familia Genovara itzuli zen, bertan geratzeko baimena baitzuen.[13] 1861eko irailaren 24an, Alix Milliet Henri Payenekin (Adolphe Payen Parisko bitxi-fabrikatzaileren semea, 1836-1871) ezkondu zen.[14] Alixek Henri ezagutu zuen Suzanne Reynaud (Paul Alexandre Reynaud erlojugile eta bitxigilearen alaba) haurtzaroko lagunaren bitartez, Suzanne ezkonduta baitzegoen Alphonse Glatourekin, Henriren lagun mina eta Adolphe Payenen fabrikako diseinatzailea. Genovako udaletxean eta elizan ezkondu ziren. Alixek 19 urte zituen, eta Henrik 25.[15]

Parisko bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portrait d'Henri Payen, coupé en-dessous du tronc. Il est habillé en costume, avec nœud-papillon. Le regard sur la gauche, il est accoudé sur une pile de livres.
Henri Payenen erretratua.
Cadre ovale, composé d'une petite illustration au centre entourée d'une dizaine de médaillon qui occupent la plus grande partie du cadre. L'illustration centrale représente une dizaine de personnages, dont certaines dansent, ainsi que deux anges.
Filigranaz eta esmaltez eginiko markoa, Henri Payenek sortu eta 1862ko Londresko Erakusketa Unibertsalean aurkeztua.[15]

Alix eta Henri Payen Parisa joan ziren 10. barrutian bizitzera.[15] Hamar urtean hiru aldiz aldatu zuten helbidea, baina beti bizi izan ziren Château-d'Eau, gaur eguneko République, plazatik gertu. 1863 arte, gutxienez, Strasbourg-eko bulebarreko 1. zenbakian; gero, 1865ean, Magentako bulebarreko 95ean; eta, azkenik, 1870ean, Martel kaleko 17an.[16]

Alix Payen senarrarekin bakarrik bizi zen, familiarengandik urrun,[1][8] baina beti izan zuen harreman estua amarekin, sarritan bisitatzen baitzuen eta ohikoa baitzuten elkarren arteko posta-trukea.[15] Geroago, 1859an ezarritako amnistia orokorra probestuta, Milliet familia Frantziara itzuli zen eta, handik aurrera, Parisen bizi izan ziren[8], Saint-Michel bulebarreko 95. zenbakian. La Colonie-ra ere sarritan joaten ziren eta bertako egunerokotasunean parte hartzen zuten. La Colonie komunitate fourierista bat zen; Seine-et-Oise departamentuko Condé-sur-Vesgre udalerrian zegoen, Rambouillet basoan.[17] Louise Milliet ama bertako administratzailea izan zen.[8]

Henri Payen, bitxigile artisaua[15], bere kontura hasi zen lanean,[7] eta lantegi bat ireki zuen, ordura arte lan egiten zuen aitarenetik aparte.[8] Hala ere, urregile trebea izan arren, administratzaile txarra omen zen eta xahutu egin zuen emaztearen dotea, 1861ean, ezkondu zirenean, 40.000 frankotan zenbatetsita zegoena. Dotea 1862ko maiatzean Genovako notario etxe batean gordailutu zuten, baina hamar urte geroago ez zen ezer gelditzen.[18] Seme-alabak izaten saiatu ziren, baina ez zuten arrakastarik izan.[19]

Alix Payen, ambulancière Parisko Komunan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisko setioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peinture représentant un bivouac de soldats de l'armée française. Ils occupent la moitié inférieure du tableau, l'autre est occupé par un important nuage gris. Des dizaines de soldats sont debout, en uniforme ou emmitouflés dans des couvertures ; quelques-uns dorment sur le sol ou dans une petite tranchée. Derrière eux, il ne subsiste plus aucune végétation. À l'arrière-plan, une grande bâtisse, dont il ne reste plus que des pans de mur.
Tropen bibaka Bourget-eko borrokaren ondoren, 1870eko abenduaren 21a. Alphonse de Neuville-ren mihise gaineko olio-pintura (1873), Orsay museoan gordeta.
Paul Millietek Bourget-eko batailan parte hartu zuen.

1870eko uztailean hasi zen Ipar Alemaniako Konfederazioaren eta Napoleon III.aren Bigarren Inperio Frantsesaren arteko gerra, enperadorearen gainbera ekarri zuena eta Parisko setioan amaitu zena. Alemaniarrek Frantziako hiriburua setiatu zuten 1870eko irailetik hurrengo urteko martxoaren 2ra arte, monarkikoek zuzentzen zuten Frantziako Errepublika jaio berriaren porrota gertatu zenean.[7]

Henri Payen eta Paul Milliet, Alixen neba gazteena, Guardia Nazionaleko sarjentuak izan ziren, baina destino desberdinak izan zituzten setioa izan zen bitartean.[7][20] Paul abuztuaz geroztik Parisko Armadako lehen ingeniari-konpainian borrokatu zen; abenduan, Avron-eko goi-ordokira, Pantinira eta Bourget-era bidali zuten, hurrenez hurren;[20] eta urtarrilean, Buzenval-era[21]. Henri Payen, ordea, kaserna-batailoi batean borrokatu zen, eta bertan bere bizilagunak eta senideak aurkitu zituen.[22] Bere ezkonarreba Louisek Vitryra joan zela esan zuen urtarrilaren 15eko gutun batean.[21]

Louise Milliet, Alixen ama, Condé-sur-Vesgretik Parisera itzuli zen 16 urteko alabarekin, bera ere Louise izenekoa, bere seme-alabekin egoteko. Felix Milliet aita, berriz, 60 urte zituela, La Colonie-n[23] geratu zen. Alix Payen Parisen zen ordurako. Borroken amaieran, mobilizaturik zegoen eta bere zeregina buru-berokien fabrikazioan parte hartzea zen.[24]

Gravure représentant deux lignées de soldats français marchant de nuit dans un paysage vallonné et sans végétation. On ne distingue d'eux que la pointe de leurs armes. À l'arrière-plan, la plupart des habitations sont en feu.
Gaueko erasoa (Moulin Saquet). Léopold Desbrosses-en urtinta (1871), British Museum-en kontserbatua.
Gerraren irudikapena Vitry-n.

1871ko urtarrilean, Alixen amak eta ahizpak Saint-Michel bulebarreko etxea utzi zuten harekin elkartzeko. Bonbardaketetatik ihes egiten zuten, suntsigarriagoak izaten baitziren ezkerraldeko erriberan, bereziki beren auzoan, eskuinaldekoan baino.[21][23] Beren azken lekualdatzean, dozena bat egun geroago, 1871ko urtarrilaren 22ko altxamenduan izan ziren. Bertan, Louise Michelek ere parte hartu zuen. Altxamenduak, baina, huts egin zuen.[25]

Vue du soulèvement depuis un toit parisien. Des centaines de personnes s'agitent sur la place de l'hôtel de ville : la plupart fuient, certains tirent au fusil et d'autres sont au sol. On tire aussi depuis l'ensemble des maisons entourant la place. Depuis l'hôtel, toutes les fenêtres sont occupées par des soldats faisant feu.
Alix Payenen ama eta ahizpa gazteena 1871ko urtarrilaren 22ko altxamenduan izan ziren. Bretainiako guardia ibiltariak tiro egin zien jendetzari eta Guardia Nazionalari udaletxetik.
Egile ezezaguna.

«Bi gau daramatzagu Alixen etxean lo egiten. Aurreko gauean, amak ezin izan zuen lorik egin jaurtigaien burrubagatik. Gero mundu guztia joan zen etxetik, eta denek joateko aholkatu ziguten.

[...] Atzo gure apartamentua utzi genuen. […] Beldur ginen zalgurdiak irauliko ote zituzten barrikadak egiteko. Ezinezkoa zen Saint-Michel zubitik igarotzea, desbideratze handi bat egin behar izan genuen, baina bidean baziren, joan-etorrian, kamillero eta zauritu andana handi bat. […] Bellevilleko batailoia Flourens askatzera joana zen, Mazas kartzelan espetxeratua baitzen. Gobernua joanarazi eta Komuna aldarrikatu nahi zuten. […] Honela zioten: «Behera Trochu!». Parisko gobernadore kargua uztera behartu zuten. Vinoyk hartu zuen bere lekua: ez genuen asko irabazi aldaketarekin. […] Bellevilleko batailoiak Komuna nahi zuen; Bretainiako Ibiltariek, ordea, Trochu defendatzen zuten, eta bitartean, elkarri tiroka. […] Oso tristea da frantziarrok elkar hiltzea.»

—Louise Millietek, Alix Payenen ahizpak, bere neba Paul Millieti 1871ko urtarrilaren 23an idatzitako gutuna, Paul Millieten ‘’Une famille de républicains fouriéristes’’ liburuan jasoa.[26][oh 1]

Defentsa Nazionaleko Gobernuak 1871ko urtarrilaren 28an armistizioa sinatu zuen Alemaniarekin.[27] Gizonak itzuli ahal izan ziren eta familia berriro bildu zen. Otsailaren 13an, Alix Payenek ibiltzeko baimen bat lortu zuen Condé-sur-Vesgre-ra joateko "familia kontuengatik"; ez dakigu erabili ote zuen.[oh 2][28][29] Familiako batzuk, behintzat, La Colonie-ra itzuli ziren.[28][30]

Bizimodua Parisko Komunan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aquarelle de Jean-Baptiste Arnaud-Durbec représentant la construction d'une barricade place Blanche le 19 mars 1871. Au premier plan, on distingue des gens dont un homme habillé d'un haut rouge courbé et armé d'une pioche pour desceller les pavés mis en place plus loin par ses camarades. Deux enfants sont allongés juste derrière la barricade de pavés, on distingue sur le côté droit inférieur du tableau au premier plan une femme qui tend un objet à un homme à genou, un balai reposant sur le sol derrière elle. Sur la gauche, un homme assis sur une paillasse semble casser la croûte, une femme et un chien assis à côté de lui. Trois hommes discutent sur le coté droit du tableau, et les autres personnages au second plan sont en train de placer les pavés pour élever la barricade. On distingue au-delà de la barricade située à l'ombre la place ensoleillée, avec des bâtiments. L'aquarelle est conservée au musée Carnavalet à Paris.
Barrikada bat eraikitzen Parisko Place Blanche-n, 1871ko martxoaren 19an. Jean-Baptiste Arnaud-Durbec-en akuarela, Parisko Carnavalet Museoan gordeta.

Parisko setioa eta Frantziako kapitulazioa amaitu eta hamabost egunera, iraultzaileak — Guardia Nazionalaren Federazioa barne— 1871ko martxoaren 18an matxinatu egin ziren eta Parisko Komuna ezarri zuten. Martxoaren 26an hauteskundeak egin ziren eta martxoaren 28an Kontseilu Komunal hautetsia eratu zen. Milliet eta Payen familiak elkarrekin zeudenez, ez zuten elkarri idatzi beharrik; horregatik, ez dakigu zer egin zuten otsaileko eta martxoko bi hilabeteetan, ez non bizi ziren, ez eta zer ikuspegi zuten azken gertaerei buruz.[31]

Apirilean, berriz ere hasi zen familiaren posta trukaketa Parisen zeudenen eta Condé-sur-Vesgren zegoenaren artean: Parisen, Alix Payen zegoen, senarra, ama, anaia eta ahizparekin, eta Condé-sur-Vesgreko La Colonien, Felix Milliet, bertan geratu baitzen, berriz ere, bakarrik.[31] Zaila zen Komunak kontrolatutako lurraldeen eta alemanen edo armada frantses erregularraren mende zeuden lurraldeen artean posta helaraztea. Paristik bidalitako gutunen garraioa Saint-Denisetik barrena egiteko, Albert Theisz posta-zerbitzuen administratzailearen laguntza izan zuten; baina kontrako noranzkoan korrespondentzia heleraztea askoz konplexuagoa zen.[32]

Arrière d'une lettre, portant l'oblitération suivante : "Saint-Denis-sur-Seine (60) 15 mai 1871". Elle est adressée à : "Monsieur Milliet à la Colonie de Condé sur Vesgre."
Félix Millieti zuzendutako gutuna, 1871ko maiatzaren 15ean Saint-Denisen zigilatua.

Parisen, Millietarrek, errepublikano eta abertzaleak izanik[33], bat egiten zuten Komunaren aldekoekin, hau da, communard edo federatu zeritzenekin.[8] Henri Payenek eta Paul Millietek armak hartu zituzten, berriz ere; Henrik, X. legioaren 153. batailoian[1], eta Paulek ingeniaritzako 1. batailoian.[34] Alixen ama eta ahizpa sarritan joan ohi ziren Luxenburgoko anbulantzian zeuden soldadu zaurituak ikustera. Haiekin batera joaten zen Marie Delbourck, Joseph Louis Delbrouck 1848ko iraultzaile eta 1871ko communard-aren alaba. Luxenburgoko anbulantzian artatzen zituzten 153. batailoiko zaurituak; anbulantzia, baina, maiatzean Saint-Sulpice-ko elizara eraman zuten.[32][35] Bien bitartean, Félix Milliet-en arabera, La Colonie-n giro axolagabea zegoen; bertan, jendeak jai eta dantzan ematen zuen denbora.[36]

Dessin à l'encre brune d'Alexandre Dupendant représentant au premier plan un groupe d'une dizaine de femmes, dont l'une est assise, tenant une barricade au Quartier de Rochefouart. Elles sont armées et situées derrière une barricade en hauteur. Six se tiennent derrière la barricade et regardent vers le bas, l'une tient un gros sac ou cailloux et s'apprête à le lancer ou le mettre en place. À l'arrière-plan, on distingue des bâtisses. Le dessin est conservé au musée d'Art et d'Histoire de Saint-Denis
Emakumeen barrikada bat Rochechouard auzoan. Alexandre Dupendant-en marrazkia, tinta marroi eta gouachez egina. Saint-Deniseko Arte eta Historia Museoan gordeta.[oh 3]

«Communard higuingarri horiek solemnitate handiz erre zuten gillotina lehengo egunean.[oh 4][37] Ikusten, haien odol egarria? Nolako harrokeria bataioi hauek guztiek haien grina eta konbikzioan erakusten dutena!

[...] Denbora guztian ibiltzen naiz korrika haren atzetik [Henriren batailoitik], supituki bidaltzen baitute alde batera edo bestera; hainbat eta hainbat zauritu edo hildako izaten dira beren familiek haien berri izan barik, horregatik, nik beti jakin nahi izaten dut nora bidaliko duten Henri, nire beharra izanez gero zaindu ahal izateko.

[...] Jakingo bazenu zein zoriontsu egingo nindukeen han [La Colonie-n] zurekin elkartzeak! [...] Baina ulertuko duzunez, ez da Henri hemen uzteko unea.»

—Alix Payenek bere aita Félix Millieti 1871ko apirilaren 10ean idatziriko gutuna.[38]

Photographie du fort d'Issy, détruit par la guerre. Il est situé au bord d'une route, sur une butte de gravats entourée d'arbres morts. On ne distingue du fort que des morceaux de façade, aucune d'entre elles n'ayant été épargnée par les bombardements.
Versailleseko armadaren bonbardaketek suntsitutako Issyko gotorlekua. Alphonse Liéberten argazkia. «[Jaurtigaiek] Banan-banan Issyko gotorlekuko piezak desegin zituzten. Lurrez betetako saskiak birrindu egin ziren, eta gero harresia atalka erori zen burrunbada baten.»  1871ko apirilaren 27 edo 28a.[39]

Alix Payenen konpromisoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1871ko apirilaren lehen egunetatik, Paris inguruan borrokak piztu ziren Komunaren aldekoen eta Adolphe Thiers errepublika berriko “botere betearazlearen buruak” zuzentzen zituen Versaillesko tropen artean.[31] Alix Payenek sarritan bisitatzen zuen Henri Payen, kasernan sartuta segitzen baitzuen.[38]

Alix Payenek senarrarekin elkartu nahi izan zuen Henriren batailoia, apirilaren 15ean, Parisko hego-mendebaldeko Issyko gotorlekura bidali zutenean.[40][41] Horretarako, material medikoa erosi zuen, eta agintariak konbentzitu zituen gudu-zelaian gizonekin elkartzeko baimena eman ziezaioten.[42] Ambulancière titulua ere lortu zuen[41][43], soldaduen emazteek betetzen zuten postu bat, kantiniersarena bezalakoa[44][45], eta 153. batailoiarekin bat egin zuen 1871ko apirilaren 16an.[46]

«Ama maitea: ez al zaitu harritzen Issyn datatutako nire gutun bat jasotzeak?

[...] Ni ere zur eta lur utzi nau horrelako erabakia nik bakarrik hartu izanak. [...] Atzo, igandean, goiz irten nintzen nire kankailuari [Eugenio Printzearen kuartelean] bisita bat egitera, baina iritsi nintzenean, [...] gauean Issyra joanak zirela jakin nuen. "Hauxe da unea — pentsatu nuen — nire plana burutzeko, haren batailoian ambulancière izateko ametsa bete, Henriri edonora jarraitu ahal izateko". Udaletxera joan eta M. S.ri [M. Salomon, hamargarren legioko kontseiluko ordezkaria] galdetu nion.[29][47] Mila aitzakia asmatu zituen nire asmoaren kontra, oztopo ugari, baina azkenean konbentzitu egin nuen.

[...] Issyn esan ziguten gure batailoia kanposantuan zegoela. Hara joan ginen, baina oinez. [...] M. S.k gogo txarrez eraman ninduen hara, eta behin eta berriro esaten zidan oraindik garaiz nenbilela iritzia aldatzeko.»

Scan d'un laissez-passer utilisé par Alix Payen. Il y est écrit : « Paris, le 16 avril 1871. Conseil de légion du dixième arrondissement. Laissez passer Madame Payen, demeurant rue Martel numéro 17, rejoignant le cent-cinquante-troisième bataillon au fort d'Issy pour y faire le service militaire et suivre le cent-cinquante-troisième bataillon dans toutes ses marches. Le président du conseil, Leroudier. »
1871ko apirilaren 16ko ibiltzeko baimena.[41]

—Alix Payenek 1871ko apirilaren 17an amari idatzitako gutuna.[48]

Alix Payenek borroka-eremuko bizi-baldintza latzak partekatu zituen soldaduekin.[42][44] Babesik gabeko hilerri batean kanpatu zuten, eta bertako mausoleoetan babestu behar izan zuten[42] euri-erauntsi[49] eta Versaillesko armadaren bonbardaketa gupidagabepean.[42] Hasieran, Béatrix Excoffon-en kanpaina-ospitalean egin zuen lan.[50] Iritsi zen egunean bertan, senarrari sendatu behar izan zion begiko zauri bat[51], eta medikuari lagundu zion Deshayes izeneko soldadu bati anputazioa egiten.[42][52][oh 5]

Konbateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Photographie du fort de Vanvres, détruit par la guerre. Au premier plan, une route qui monte en sa direction, se finissant par un pont. Elle traverse un muret en partie détruit. Au deuxième plan, la muraille du fort et une entrée, situées derrière un fossé et peu endommagées. Derrière la muraille, on distingue quelques bâtiments dont une grande caserne à laquelle il ne reste plus que des pans de façades.
Vanvesko gotorlekua, 1870 eta 1871ko gerren ondoren, Alphonse Liéberten argazkia.

Issyko hilerrira iritsi zenetik, Alix Payen batailetan murgildu zen. Apirilaren 17tik 18rako gauean, Vesaillesko tropek behin eta berriz eraso egin zioten gotorlekuari, baina federatuek saio guztietan atzera bota zituzten.[49][51] 153. batailoiaren kanpamentua Issyko Oiseaux komentuari erantsitako eraikin batera lekualdatu zen hurrengo egunetan.[35][53]

Apirilaren 19an edo 20an, Alix Payenek ama bisitatu zuen harresi-barruko Parisen. Hurrengo egunean, berriro elkartu zen batailoiarekin, baina, orduko hartan, Vanvesko gotorlekuko lubakietan.[35] Han, hiru egun eman zituen. Apirilaren 23ko gauean, bederatzi gauez kanpoan lo egin ondoren, batailoia matxinatu eta gotorlekura itzuli zen gaua pasatzeko.[40] Alix Payenek bere gutunetan guztiz hondatuta deskribatu zuen gotorlekua, bertan «ez zen ura sartzen ez zen gela bat bera ere. […] Ez zegoen lastorik, gure mantak bustiegi zeuden erabiltzeko; laburbilduz, gure gaua ez zen lubakian baino askoz hobea izan...».[42][54] Goizean, legioaren buruak, Maxime Lisbonnek, batailoia Montrougeko lubakietara eramatea erabaki zuen; baina soldaduek protesta egin zuten berriro, eta Les Oiseaux-eko eraikinean kokatzea lortu zuten.[40]

Scan d'un laissez-passer utilisé par Alix Payen. Il y est écrit : « Cent-cinquante-troisième bataillon. État-major. Ambulance. Laissez-passer Madame Payen, ambulancière au dit bataillon, pour Paris (aller et retour). Issy, le 19 avril 1871. Vu, le chef de bataillon E. Lalande ; le médecin major A. Peraldi ; pour le colonel d'état-major, le secrétaire (illisible). »
Issyra josateko baimena. 1871ko apirilaren 19a.[55]

Kanpaina-ospitalean, Alix Payenek mediku-hornidura ezari aurre egin behar izan zion, eta gainera, boluntario askok, baldintza haiek jasan ezinik, utzi egin zuten beren postua.[42] Bere gutunetan kontatzen zuenez, etsaien eta aliatuen lubakien artean zeuden zaurituak jasotzera joan behar izan zuen etsaien supean.[56][57] Batzuetan, sukaldean ere lagundu behar izan zuen.[36][51][58]

Scan d'un certificat attribué à Alix Payen par l'ambulance du cent-cinquante-troisième bataillon. Il y est écrit : « Je soussigné, certifie que madame Payen est attachée au sus-dit bataillon en qualité d'infirmière. J'atteste, en outre, que je n'ai eu qu'à me louer des nombreux services qu'elle y a rendu, et qu'ainsi elle a droit à tous les égards possibles. Le chirurgien du cent-cinquante-troisième bataillon, A. Peraldi. Paris, 9 mai 1871. Vu, le chef du bataillon, E. Lalande ; le secrétaire général Leroudier. »
Alix Payenen 153. bataloiko erizaina zela egiaztatzen zuen 1871ko maiatzaren 9ko ziurtagiria.[59]

Henri Payenek, tropen gogoa suspertzeko, kontzertu bat antolatu zuen apirilaren 26ko gauean[60], Oiseaux komentuaren ondoko eraikinean. Bertan, Paul Parelon poetak bere olerki batzuk deklamatu zituen eta Mallet andreak, kantiniersak, zenbait kantu abestu zituen.[45] Hala ere, lasaitasunak ez zuen luzaroan iraun. Gauean, batailoia Clamart-eko geltokiko lubakietara eraman zuten bertako borrokaldian parte hartzeko.[40][61] Aldi berean, Versailleskoek Issyko gotorlekua bonbardatu zuten, 26 hidako edo zauritu eraginez federatuen artean.[45] Bestalde, Henry Mallet, Mallet andrearen senarra eta 153. batailoiko kidea, hil egin zenez[60], batailoia Parisa erretiratu zen burkidea lurperatzeko.[58][61]

Horren ostean, denbora tarte labur batez ez dakigu non egon ziren batailoia eta Alix Payen. Gutun familiarren arabera, maiatzaren 2an Parisen zegoen[62], non hamar bat egun eman omen zituen. Amari bisita egin zion[58], eta gero, maiatzaren 9an, kuartelera bueltatu zen[58][63]. Han, bere batailoiko mediku nagusiak, A. Peraldik, erizain-ziurtagiria eman zion, eta bertan adierazi zuen "[Alix] goraipatu behar duela egin dituen zerbitzu ugariengatik, eta horregatik eskubidea duela harekin ahalik eta begirune handienaz jokatzeko...".[64] Aldi berean, segur aski, Emile Lalande batailoiko buruzagiaren manu batek «Payen sarjentuari» agindu zion «guardia nazionalak elkartzeko eta Parisko 10. barrutiko Prince-Eugène kuartelera berehala eramateko.»[59]

Illustration d'une barricade sur la rue Peyronnet à Neuilly en 1871. La barricade, située au premier plan, est constituée de sacs, de pavés et de gravats. Derrière elle, la rue et ses bâtiments portent les traces de bombardements. Certaines façades sont tombées, les seules maisons qui semblent y avoir échappé sont situées au dernier plan.
Peyronnet kaleko barrikada Neuillyn, 1871n, Léon Jacqueren berunezko minaz eginiko marrazkia.

Bien bitartean, maiatzaren 9an, Versaillesko tropek Issyko gotorlekua hartu zuten[63], et 153. batailoia Levalloisera bidali zuten.[1][59] Alix Payen maiatzaren 11 inguruan itzuli zen.[58] Hilaren 12tik 13rako gauean, batailoia mobilizatu zuten Neuillyn borrokatzeko.[65] Han, Alixek bere gutunetan kontatutakoaren arabera, Versaillesko artilleriak sistematikoki suntsitu zituen Mont Valérien-eko etxebizitzak.[56] Hurrengo egunean, batailoiak bi eguneko atsedena hartu zuen, borrokaldiak berriz hasi aurretik.[65] Egun horietan, Alix Payen eta Peraldi doktorea bakarrik ari ziren ospitalean, baina maiatzaren 13an lau anbulancière berri elkartu zitzaizkien. Gogoz kontra, baina, Alixek bere agindupean jarri zituen; aurreikusita zegoen bakoitza batailoi ezberdin batera joango zela, baina, haietako bik, izuaren izuaz, hurrengo egunean bertan Parisera itzultzeko eskatu zuten.[66][67]

Henri Payenen heriotza eta Komunaren amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatzaren 19 aldera[68], Henri Payen, obus baten leherketa baten ondorioz, larriki zauritua izan zen eskuan eta izterrean. Alix Payen harekin joan zen Parisa, eta hantxe amaitu zen bere konpromisoa Komunaren borrokarekin. Handik aurrera, senarraren zaintzaz baino ez zen arduratuko.[65]

Scan d'un laissez-passer utilisé par Alix Payen. Il est écrit : « Laissez passer la citoyenne Payen, ambulancière du cent-cinquante-troisième bataillon pour se rendre à Paris et revenir. Neuilly, 18 mai 1871. L'officier de service, Baillo. Vu le 20 mai 1871, le chirurgien major du bataillon, A. Peraldi. »
Alix Payenek 1871ko maiatzaren 20an Neuillyn erabilitako ibiltzeko baimena.[68]

Ama maitea, [...] Ez al da samingarria hau bezalako une batean elkarrekin ezin egotea?

[...] Hatza ezin da kontserbatu. Gaur [zirujauak] zerbait jarriko dio ezpalak ateratzeko. Beste bi zauriek ikaratu egin zuten. Haietako batean zunda bat jarri zion eta 18 zentimetroraino sartu zitzaion. Uste du ezpal berak zeharkatu zuela. [...] Medikuak erabateko garbiketa gomendatzen du. Askotan aldatu behar dira oihalak, eta badakit ez dela erraza, baina ni arduratuko naiz horretaz, kiratsa izugarria baita.

Atzo bendajeak asko nekatu zuen, eta gainera, izugarrizko sukarra izan zuen. Medikuak ahalik eta gutxien jan dezan nahi du, eta beharrezkoa du, benetan: zopa pixka bat probatu, besterik ez du behar sukarra berehala igo dakion.

[...] Ez naiz irteten. [...] Beldur naiz, benetan diotsut, larritasun hilgarria sentitzen dut.

—Alix Payenek amari idatzitako gutuna, datarik gabea. ‘’Cahiers de la Quinzaine-n’’ jasoa.[69][oh 1]

«Ama maitea,

Ez dakit Parisen edo gure aitarekin zauden. Itzuli azkar, Henri hilzorian dago. Ez dut uste berriro ikusiko duzunik. Izugarria da! Mesedez, etorri. Atzo bertan ohartarazi ninduten medikuek.»

— Alix Payenek 1871ko maiatzaren 28an edo 29an amari idatzitako gutuna.[70]

Henri Payen tetanosez zendu zen[71] zauritu eta hamar egunera, maiatzaren 29an, arratsaldeko bostetan, 35 urte zituela eta Komunaren kapitulazioaren biharamunean.[65] Paul Milliet koinatuak zabaldu zuen berria. Berak idatziriko familia-biografian kontatu zuenez, talde txiki batean ospatu zen hileta maiatzaren 30ean.[71][oh 1]

«Alix etsita dago. [...] Ene lagun maitea, etxera itzuli behar duen neska bat dugu hemen. [...] Alix lehenbailehen eraman nahi nuke, baina ez dut inor atzean utzi nahi, denak eraman nahi ditut.»
— Louise Milliet amak bere senar Félix Millieti 1871ko maiatzaren 30ean idatziriko gutuna.[72]

Egun horietan, Versaillesko armadak Komuna garaitu zuen. Maiatzaren 21ean Parisen sartu ziren eta 24an Saint-Michel bulebarra hartu zuten.[57] Communard-ek errepresio odoltsua jasan zuten maiatzaren 21etik 28ra.[73] Gelditzen ziren azkenak hurrengo egunean errenditu ziren, eta atxilotuak, exekutatuak edo gerra-kontseiluan deportatuak izatera kondenatuak izan ziren.[18][56][74] Milliettarrek, ordea, ihes egitea lortu zuten: hileta egunean, maiatzaren 30ean, Louise Milliet amak Versaillesko bandoaren pase bat lortu zuen armada garailean ofiziala zen Henriren ahaide bati esker.[1][74] Louisek ekainaren 1ean bildu zituen bere bi alabak eta semea[1][7], eta elkarrekin abiatu ziren Rambouilleterantz[65] Condé-sur-Vesgre-ko La Colonie-ra heltzeko asmoz.[57]

Bizitza Komunaren ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte-lan txikien sortzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portrait dessiné d'Alix Payen, assise sur une chaise, lisant un journal. Elle est dessinée de trois-quarts, les cheveux attachés et dans une robe marron.
Alix Payen L'Aurore irakurtzen.

Komuna amaitutakoan, Alix Payen aberastasunik gabeko alarguna zen.[18] Dotea galdu zuen eta senarraren negozioak porrot egin zuen.[57] Berriro bueltatu zen Saint-Michel bulebarrera, amaren etxera.[18] Louise ahizpa ere haiekin bizi zen.[75] Familiak berriz ezkondu nahi zuen Alix, eta 1873an, ministro izatera iritsiko zen Edouard Lockroy kazetari eta diputatu erradikalarekin ezkontzekoa zen, baina proiektua bertan behera utzi behar izan zuten Edouardi espetxe-zigorra ezarri ziotelako Le Rappel egunkarian argitaratutako idatzi batzuengatik.[8][76]

Alix Payen arte munduan lan egiten saiatu zen[75] bere beharrak asetzeko.[18] Bere neba Paul (ibilbidea egina zuen pintore gisa), bere aita[6] eta bere ahizpa txikia[75] ere ibiliak ziren mundu horretan. Argazki-kolorista gisa lan egin zuen Nadarren estudioan, museoetako koadroetako argazkiak koloreztatuz. Horrez gain, andre ingeles batek Luxenburgoko Museoan Amaury-Duvalen margolan bat kopiatzen ikusi zuen eta hogei liberako lan mandatua egin zion.[77] Akuarelak ere —batzuk Louvreko koadroen kopiak— margotu eta saldu zituen.[18] 1873an, Louise Millietekin batera, lehiaketa batean izena eman zuen marrazketa-irakasle postua eskuratzeko, baina ez zuen lortu.[75] Urte batzuk geroago, abanikoak margotu zituen.[78] Hala ere, ez zuen etekin handirik atera lan horiekin guztiekin.[77]

Buste d'Alix Payen en faïence par sa sœur Louise Milliet. Elle est dessinée de côté, les cheveux tressés.
Alix Payenen keramikazko erretratua, ahizpak egina.

Familiaren biografian, Paul Milliet anaiak hauxe idatzi zuen[oh 1]:

“Alix Payenek, irabazpidezko erregimenean ezkonduta ez zegoenez, ezkontzako dotea salba zezakeen, baina senarraren hartzekodunen eskuetan utzi zuen. Bat ere dirurik gabe [...], gurasoen etxera itzultzean, bere lanarekin bizimodua ateratzen saiatu zen. Lehenik Nadarren etxean lan egin zuen, gero Goupilenean, argazkiak moldatuz. Geroago, koadro batzuen kopiak, museoetan akuarelaz margotuak, saltzea lortu zuen.»[79]

Eta bere amak, 1873ko urtarrilean, gutun batean:

«Lan hobe baten zain dagoen bitartean, Alixek argazkiak margotzen ditu paper gatzatuaren gainean. Xarmantak dira, mundu guztiaren ustez, baina inork ez ditu erosten.»[80]

La Colonie-n familiarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Photographie du bâtiment principal de la Colonie, à Condé-sur-Vesgre. Il s'agit d'un long bâtiment symétrique à un étage, avec des grandes fenêtres régulières, six de chaque côté de la porte. Devant, un petit terrain pelousé avec des buissons et quelques arbres.
La Colonie-ren eraikin nagusia, Condé-sur-Vesgre-n.

Alix Payen, 1880ko apirilaren 2an,[18] bigarren aldiz ezkondu zen elizan[81] Louis Gustave Poissonekin[1], Parisko ardo-merkatuko zerga-biltzailearekin. Hala ere, bi urte geroago, senarra hil zen eta Alix bigarrenez alargundu zen.[18] Gero, Paristik alde egin zuen Condé-sur-Vesgre-ko La Colonie falansteriora bere familiarekin bizitzera. Kolonoak jolasetan, paseoetan, artea lantzen, lorezaintzan eta solasean aritzen ziren.[82] 1886tik 1888ra, Alix Payenek koaderno bat idatzi zuen bere bizitza kontatzeko[8], eta amak lagunduta, aurreko urteetan izandako gutunak bildu zituen. Bere historia pertsonala kontatu nahi zuen, familian bizi izandakoak ahaztu gabe.[83]

Fernand neba nagusia 1885ean hil zen; Alixek harreman estua izan zuen haren alagun Euphémie Barbierrekin (1844-1903), Sarthe departamentuko Brains herrian bizi zena.[84][85] Euphémie-ren familia Le Mansekoa zen eta baita fourierista eta 1851n erbesteratua ere, Alixerena bezala. Millietarren aspaldiko lagunak ziren eta sarritan joaten ziren La Colonie-ra.[oh 6][84][85][86] Alix Payen-ek 1887an bere memorietan kontatzen zuenez, Julien Chassevant-ek, Condé-ko elkarkide sutsuak, egunero ematen zizkion “fourierismoari buruzko eskolak”.[87] Alix Payen maiz joaten zen bere aita Felix Milliet ikustera. Aita, baina,1888an hil zen, eta bost urte geroago, ama.[8]

Gurasoak hil ondoren, Alix Payenek, Paul Millietek eta Louise Millietek (Hubert ezkondutakoan) Milliet familiaren bigarren belaunaldia osatzen zuten; denak elkartzen ziren La Colonie-n. Alix Payenek Sabine Hubert (1881-1968) bere ahizpa Louise-ren alaba nagusiaren heziketaren ardura hartu zuen eta bere etxera bizitzera eraman zuen.[88] Izeko-iloben harremanak La Colonie-tik kanpo ere jarraitu zuen, asteroko korrespondentziaren bidez, Sabine 1900ean Maurice Caullery zoologoarekin ezkondu ondoren[8].

Alix Payen Parisen hil zen, 1903ko abenduaren 24an, 61 urte zituela.[1]

Photographie de la famille Miliet en extérieur. À gauche, Louise Milliet, âgée de trente-huit ans, est assise sur un banc et ses deux enfants le sont aussi devant elle. Son mari est debout derrière. À droite, Alix et Paul Milliet, âgés de cinquante et quarante-huit ans. Louise Milliet, âgée de soixante-dix ans, est assise au milieu du banc et sépare la fratrie.
Milliet familiaren argazkia (1892). Ezkerretik eskuinera: Louise Milliet, Roland semea, Paul Hubert senarra, Sabine alaba, Louise Milliet ama, Alix Payen (Poisson izenarekin) eta Paul Milliet.

Familia-gutunetan jasotako lekukotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1870 eta 1871ko gerretan, Alix Payenek aldizka idazten zien gurasoei: amari Senaren bestaldera, eta aitari, ordea, Seine-et-Oise-ra.[89] Eguneroko bat ere idazten zuen. Azken eskutitza maiatzaren 28koa edo 29koa zen, eta egunerokoan idatzitako azken oharra maiatzaren 29koa, Henriren heriotzaren egunekoa.[8] Haren idatziak Komuna gertatu zenean bertan sorturiko testigantza bakanetakoak izan ziren, eta hainbat aldiz argitaratuak izan dira Alix hil ondoren, baina oraindik ez dira oso ezagunak.[89]

Testigantza bakana eta ezezaguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fragment d'une lettre d'Alix Payen recopiée dans ses mémoires, datée du 18 avril.
Alix Payenen gutun baten zatia, apirilaren 16koa[35], bere memorietan tintaz kopiatua.[90]

Communard-en testigantza garaikideak, hau da, Komuna gertatu zenean sortutakoak, oso urriak dira. Izan ere, jasan zuten errepresioak beren idazkiak gorde ahal izatea galarazi zien; horrez gain, kontuan hartu behar da inork gutxik zuela idazteko gaitasun nahikorik, eta gainera, Komunaren existentzia oso laburra izan zela.[89] Horregatik, Michèle Audin[oh 7] eta Bernard Guyonh-ek[oh 8][91] testigantza «aparta» eta «nabarmena» deritzote Alix Payenek matxinada gertatu zenean familiarekin izan zuen posta-trukeari, batez ere Versaillesko tropek setiaturiko Parisko defentsaren xehetasunak ematen dituenari.[1][74][92]

Bere testigantza bakana, eta horregatik oso baliotsua, izan arren, Alix Payenen izena ez da oso ezaguna[93], eta aipamen gutxi batzuetan baino ez da aitortua izan[94], nahiz eta Édith Thomasek Les Pétroleuses liburuan aipatu zuen.[oh 9] Michèle Audinek zenbait hipotesi formulatu ditu bere existentziaren eta idatzien inguruko ikusezintasunari buruz. Historialariak nabarmendu du Alix Payen ez datorrela bat Versaillesko alderdi irabazlearen aldekoek edo Komunan espezializatutako historialariek eraikitako communarde-aren estereotipoekin. Jatorri burgeseko emakumea zen, ez zen ekintzaile bat izan, ezta klub bateko edo "Association internationale des travailleurs" edo "Union des femmes pour la défense de Paris et les soins aux blessés" bezalako erakunde bateko kidea ere, eta ez zuen inongo egunkaritan idatzi, ezta, Victorine Brocher kantiniersaren moduan[oh 10], bere memoriak argitaratu ere.[93]

Hil osteko argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Photographie de Paul Milliet, plus âgé que durant les évènements de la Commune. Il est assis sur une chaise, dehors devant une maison, et tient un livre entre ses mains.
Paul Milliet, Alix Payenen neba eta familia-biografiaren egilea.
Scan de la première page d'un chapitre du second volume d'"Une famille de républicains fouriéristes, les Milliet". Consacré à Alix Payen, il s'intitule "Alix Payen ambulancière". Il a pour sous-titres : "Le cimetière d'Issy. - Vanves. - Le Couvent des Oiseaux. - Abandon du fort d'Issy. - La porte Bineau. - Levallois-Perret. - Neuilly. - La fin du drame. - Lettres."
Une famille de républicains fouriéristes, les Milliet (1916) liburuaren 2. liburukiko «Alix Payen ambulancière» kapitulua.

Alix Payenen gutunak ez ziren argitaratu bera hil arte.[95] Bere neba Paul Millieten ekimenari esker atera ziren familiaren ingurutik, 1910etik 1911ra Charles Péguyren Cahiers de la Quinzaine aldizkarian familia-biografia argitaratu zuenean.[1][96][97]. Biografia horretan gutunak argitaratu zituen eta Alix Payenek, bere ahizpa Louise Millietekin batera, presentzia oso garrantzitsua izan zuen.[98] Lau urte geroago, aldizkariko kapitulu guztiak bi liburukiko obra bakar batean bildu zituen: 'Une famille de républicains fouriéristes, les Milliet', Georges Crès-ek argitaratua.[4] Paul Millietek gutunetako batzuk berregin bazituen ere,[95] Komunako borrokei buruzko kapituluan leku nagusia eman zien, gutunek bakarrik osatzen baitzuten narrazioa, berak testuinguru historikoa zehazteko bakarrik esku hartu zuelarik.[98]

Hirurogei bat urte geroago, 1978an, Maspero edizioen (La Découverte gaur egun) sortzaileak, François Masperok, Alix Payenen gutunak berrargitaratu zituen, beren Cahiers de la Quinzaine-ko bertsioan. Argitalpen honetan, Masperok, Louis Constant izengoitiarekin, Mémoires de femmes mémoire du peuple izeneko antologian bildu zituen gutunak bere Petite collection Maspero-n.[36][95] Michèle Audin-ek edizio honi esker ezagutu zituen Payenen gutunak,[99] eta 2018tik 2019ra haietako batzuk argitaratu zituen macommunedeparis.com blogean.[oh 11] Audinek bertsio berri batean aurkeztu zituen, "mistotzat" jotzen zuena eta Paul Millieten bi iturriak kontuan hartzen zituena. Historialariak Danielle Duizabok gordetzen zituen Louise Millieten, Alix Payenen ahizparen, ondorengoen artxiboak ikusi ahal izan zituen[100], eta 2020an Libertalia argitaletxean kaleratu zituen, argitaratu gabeko idazki ugarirekin[83], C'est la nuit surtout que le combat devient furieux izenburuarekin.[101]

Michèle Audin-en argitalpena Komuna-ren mendeurrenean agertu zen.[33] Ehun urteak bete zirenean, Alix Payenen idazkiak Jordi Brahamcha-Marin-ek eta Alice de Charentenay-k Gallimard argitaletxean editatutako 'La Commune des écrivains' antologian argitaratu ziren berriro.[102] Dugudus kale-artistak ere omenaldia egin zion Parisen erakusgai jarritako Nous la Commune erretratu-sortan –L 'Humanité-n egindako erretratu batez lagunduta—[103], eta Ludivine Bantigny historialariak ere, "denboraz haraindiko" gutun bat idatzi zuen bere omenez La Commune au présent liburuan.[104][oh 12]

Komunaren borroka Alix Payenen gutunetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portrait en médaillon d'Alix Payen. Elle est de face, debout et se tient le visage en étant accoudée sur un dossier de siège. Elle est vêtue d'une robe et a les cheveux longs et tressés.
Alix Payenen erretratua.

Alix Payenen gutunek communard-en, gizon zein emakumeen, borroka-bizitza gogorraren ikuspegi zehatz eta xehetasunez betea eskaintzen dute. Haietan, Payenek janaririk eta ekipapendurik eza,[105][106][107] tropen bizimodu latza[106] eta 153. bataloiko burkideekin izan zituen harreman onak, luze deskribaturik, kontatu zituen.[36][106][107] Gutunak bere iritziak ezagutzen zituzten senideei zuzenduta zeudenez, ez zuen bere ideia politikoei buruzko azalpenik eman behar: laikoak eta antiklerikalak, errepublikanoak eta patriotak[33].

Lubakietako gau gaitzak deskribatu zituen,[108] pairatu behar izan zuten hotza[108][109] eta hezetasuna[36]. Bonbardaketek eta tiroketek batzuetan lo egitea galarazten zioten.[51][108] Apiril osoan ez zuen atertu[49][108]. Honela esan zuen apirilaren 24an: “Inoiz ez nuen pentsatuko egunak eta egunak emango nituela blai eginda, inoiz lehortu gabe, eta ohitu egingo nintzatekeela.”[54] Batailoiak etsaiaren sua jasaten zuen etengabe,[36][57] su-eten batzuk baziren ere,[45] eta gainera, eraikin hondatuetan, babesleku prekarioak besterik ez zirenak, bilatu behar zuten aterpea.[36] Horren adibidea izan zen apirilaren 24an Vanveseko gotorlekuan pasaturiko gaua, kanpoan pasatzen zituztenak baino hobea izan ez zena.[42] Hartzen zuten janaria ez zen nahikoa,[107][110] horregatik, inguruko soroetara joaten ziren aurkitzen zutena biltzera.[35][105]

Bere kontakizunaren arabera, egoera ez zen hobea borrokaldietan, gabezia handiak deskribatu baitzituen. Federatuen armak oso kalitate txarrekoak ziren[106]; gainera, txanda-aldaketetan gorabehera handiak izaten zituzten, eta postuen arteko lekualdaketak ere ausazkoak eta arriskutsuak izaten ziren.[36][106]. Horri dagokionez, apirilaren 24an hauxe idatzi zuen: «Issytik [Vanvesera] irten ginenean agindu bat irakurri genuen, aurrerantzean postu aurreratuak 24 orduro ordezkatuak izango zirela ezartzen zuena, baina, hala ere, hiru egunez egon ginen estolda honetan...»[54] Kanpainako ospitalean, hornidura eta laguntza medikoen falta salatzen zuen.[107]

«Zaurituak ez dira anbulantzian [kanpainako ospitalean] gelditzen; lehenengo sendaketa egin eta segituan eramaten dituzte Parisera. [...] Oheak txarrak dira eta botikak falta dira; badago operatzeko behar den guztia, baina beste erremediorik ez; horrela, gure gizonetako bat sukarrak janda dago, eta badira jada lau egun komandanteak ez duela kininarik lortzen.»
—Alix Payenek 1871ko apirilaren 24an amari idatzitako gutuna.[54]

Scan d'un extrait d'une lettre d'Alix Payen à sa mère, ne portant aucune date.
Alix Payenek amari idatzitako gutuna, datarik gabekoa.

Hala eta guztiz ere, Alix Payenek 153. Batailoian zegoen adiskidetasunaren eta soldaduek berarekiko izan zuten adeitasunaren testigantza ematen zuen.[107] Bera, bere heziketa burgesarekin, harritu egiten zen halako formakuntzarik jaso ez zuten gizonen dohainez.[36] Bere gutunetan, behin eta berriz deskribatzen zituen burkide berriak.[106][111] Haien artean, adibidez, Paul Parelon, poeta "oso ikasia", Vanveseko ikastetxeko irakasle ohia, eta haren "egoera berriak inspiratutako bertsoak" sarritan inprobisatzen zituena[106]; batailoiko gizonek "burutik eginda zegoela" esaten zuten[45], eta berak ere "oso bitxia" zela uste zuen.[112][oh 13] «Maitasun-desengainua izan du, eta orain asko edaten du.[106] Horregatik, Henri arduratu behar da beraz».[112] Edo Chanoine, Henri Payenen lantegiko behargina[111][oh 14], jatorriz Clichykoa;[113] «aldiriko paristar alai, isekari eta zital samarraren» irudiarekin konparatu zuen.[45] «Mutil gaiztoa zen, oso gizagabea», baina, hala ere, «lagun gisa hartu zuen».[113] Alix Payenek Emile Lalande batailoiko komandanteari buruz ere idatzi zuen[52]: «oso kementsua eta oso ausarta dela diote, eta halako dela dirudi, bere fisionomia ikusita»[112][oh 15]; edo, behin baino gehiagotan, Mme Mallet "luxuzko kantiniersa" mestizoari buruz.[45][114] Henri senarra apirilaren 27an hil zen Oiseaux komentuaren ondoko eraikinean.[60] Egun berean Parisera itzuli zen, eta Mme. Mallet hartu zuen bere etxean.[39]

Amaren eta ahizparen gutunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alix Payenen amak eta ahizpak, biak Louise Milliet izenekoak, beren gutunetan Alixekin partekatzen eta kontrastatzen zituzten gertaerei buruzko inpresioak eta iritzi politikoak.[36][56] Louise Millietek, hamazazpi urteko ahizpa txikiak, bat-bateko ideia erradikalak azaltzen zituen[36], Komunaren aldekoak eta Elizarenganako antipatiaz beteak.[81] Amak, berriz, kritikoagoa eta zuhurragoa,[36] seme-alabak bezain gogotsua ez bazen ere, Komunak Parisentzat «aro berria» zekarrela pentsatzen zuen[62] eta haren aldeko konpromisoa hartu zuen.[56]

«Hautsi egingo gara makurtu baino lehen. [...] Guk errepublika nahi dugu; Versaillesko monarkikoek, berriz, kendu nahi digute eta haien fetitxea, errege bat, gurtzera bultzatu nahi gaituzte. Nahiago dugu heriotza. Ez ditugu haien hitz hipokritak sinesten, eta ez gaituzte berriz ere engainatuko, irailaren 4ko gizonek[oh 16] engainatu gintuzten bezala.»
—Louise Milliet alabak 1871ko apirilaren 24an aitari idatzitako gutuna.[115]

«[Gobernuak] ulertu beharko luke zerbait dagoela sakonean, eztabaidatzea merezi duen ideia bat, baina ez, itsu daude, zahartuta eta erortzeko zorian dagoen guztia bezala. Uste dut hau aro berri baten jaiotza neketsua dela, eta ez Frantziaren agonia; horregatik, arreta osoz begiratu eta entzun egiten dut. Arazo handia dugu: gizonak falta dira; alde batetik, 1830eko eleketari zaharrak baino ez daude, eta bestetik, heldu gabeko fruta berdea.»
—Louise Milliet amak 1871ko maiatzaren 4an senarrari idatzitako gutuna.[116]

Beren gutunek, Alix Payenek frontera joan aurretik idatzitakoek bezala, bi aldiz setiatutako Parisko bizimoduaren testigantza ere ematen zuten. Beren eguneroko bizitza deskribatzen zuten:[36] urtarriletik jasaten zuten arrazionamendua, ihes eginarazi zieten bonbardaketak[21], ikusi zituzten tiroketak...[25] Maiatzaren 24an, adibidez, Luxenburgoko bolborategi batek eztanda egin zuenean, bertan izan ziren.[57] Hala ere, propaganda[20], zurrumurru eta informazio faltsuak[56][117] ere jasan behar izan zituzten, eta baita haien eragina ere; horregatik, batzuetan, familiaren gutunak kontraesankorrak izaten ziren.[118]

«Ez naiz Paristik joango, harik eta akordio bat lortu eta liskarrak amaitzen diren arte. Komunak ere bahituak hartu ditu; artzapezpikua, Madeleineko erretorea eta beste asko espetxeratu ditu; komentuak arpilatzen ari dira. Behin bide hau hasita, non geldituko dira? [...] Hau da nire proposamena: bidal ditzagun Ganberaren eskuin osoa, hau da, hiru laurdenak, eta Komuna osoa irla huts batera, denak berdinak baitira.»
—Louise Milliet amak 1871ko apirilaren 7an senarrari idatzitako gutuna.[119]

«Antza denez, probintzietan Parisi buruzko zurrumurrurik beldurgarrienak zabaltzen ari dira, baina hiria oso lasai dago; Versailleskoek nahi dutena esan dezakete, baina oraindik ez dute inor arpilatu edo hil.»
—Alix Payenek 1871ko apirilaren 10ean aitari idatzitako gutuna[38]

Vue aérienne de Paris et de la Seine. Du premier plan à l'arrière-plan, on compte une vingtaine de départs de feu, plus ou moins importants.
Parisko suteen ikuspegia 1871ko maiatzaren 23tik 25era Auguste Victor Deroy-ren litografia. Parisko Carnavalet museoan kontserbatua.

Horrela, Milliet familiaren korrespondentzia Komunan edo Komuna hasi baino lehentxoago jazotako zenbait gertakariri buruzko informazio iturria da. Gertaera horien artean, ondokoak aipa daitezke: 1871ko urtarrilaren 22ko altxamendua eta Udaletxeko plazan gertaturiko tiroketa odoltsuak[25][100]; apirilaren 9an Industriaren jauregitik irten zen hileta segizioa, lehenengo borrokaldietan (eta porrotetan) hildako guardia nazionalen omenez[31]; 6.000 framazonek apirilaren 29an eginiko manifestazioa —horietako askok armak hartu zituzten federalekin batera—[62][oh 17]; edo Semaine sanglante-n izandako borrokak eta suteak, Versaillesko tropek Paris okupatzea lortu zutenean, Louise Milliet amak oso zehatz deskribatu zituenak.[36][120]

«Paris sutan zegoen alde guztietatik. Bulevard du Montparnasse-n eta Behatokian borrokatzen ari ginela, bat-batean, Luxemburgoko Jauregian sute bat piztu zen, eta handik gutxira, bolborategia lehertu zen! Gure etxeak dar-dar egin zuen, lurrikara batean bezala, eta ateak eta leihoak txiki-txiki egin ziren. Paul eta Louiserekin korrika atera ginen lorategira. Metraila eta bala erauntsia zen gure gainean; berrogei bat lagun ginen han eta ezinezkoa zen ihes egitea. Bulebarrean borrokatzen ari ziren, eraso eta defentsa saio amorratuak ziren Panteoian. Guardia Nazionalek Panteoia lehertzeko agindua zuten, eta, diotenez, baita St-Étienne liburutegia ere.»
—Louise Milliet amak 1871ko maiatzaren 25ean senarrari idatzitako gutuna.[120]

Alix Payenen rolak borroka-eremuan: emakumea eta burgesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lithographie en couleur intitulée "Cantinières". Deux cantinières blanches sont debout, devant un fond vide, et se regardent. L'une est de dos, elle tient un panier de provisions et un petit tonneau. Coiffée d'un képi bleu et rouge, elle est vêtue d'un habit bleu, d'une jupe imposante bleue et rouge et d'un bas blanc. La seconde, de face, est semblable à la première, à l'exception qu'elle porte un chapeau, n'a pas de panier et que son pantalon est blanc et rouge.
Kantiniersak, Alexandre Lacauchieren litografia, 1848 eta 1852 artean egina. Londresko Britainiar Museoan gordea.

Parisko Komunan parte hartu zuten emakume gehienek helburu politiko batek eraginda egin zuten: gizarte berri bat eraiki nahi zuten eta emakumeen egoera hobetu.[109][121] Beste batzuk, hain ugariak ez zirenak, batailara bidalitako bikotekideari laguntzeko parte hartu zuten, ambulancière gisa (kanpaina-ospitaleko erizaina) edo vivandière gisa (beren senar soldaduei errejimenduetan jarraitzen zieten emakumeak, zerbitzuko langile gisa jarduteko). Alix Payen, sarjentu baten emaztea izanik, azken horietako bat izan zen.[108][109] Bere jatorri burgesak ere bereizten zuen communarde gehienengandik, haiek gizartearen maila baxuenetako emakumeak izaten baitziren, eta seme-alabak elikatzeko oso bizimodu latza pairatzen baitzuten.[36][109][121] Carolyn J. Eichner doktoreak, 2004ko Surmounting the Barricades: Women in the Paris Commune liburuan, adibidetzat jotzen du Alix Payen gudu-zelaian dagoen emakume baten posizio sozialak zelako eragina duen bere bizitzan ulertzeko.[107][122]

Carolyn J. Eichnerrek Alix Payenek Fort Issyko lubakietatik idatzitako lehen gutunak erabiltzen ditu adibide gisa. Haietan, soldaduek hornidura falta larriagatik pairatzen zuten bizimodu gogorra deskribatzen zuen, baina, aldi berean, berari bere klase sozialagatik tratu pribilegiatua ematen ziotela kontatzen zuen. Adibidez, honela zioen apirilaren 21ean:[107]

«Janaria prestatzeko ura nahiko urrun dago, horregatik behar den bidoi kopuru zehatza baino ez da ekartzen; baina nik, goizean, beti aurkitzen dut ur ontzi bat nire garbiketarako. Gaur ere, hotz egiten zuenez, Chanoinek ura berotu dit!»[112]

Beraz, Alix Payenen burkideek emakume burgesari zegozkion ustezko pribilegioak onartzen zizkioten, nahiz eta berak, egoera berezi hartan, ez zituen galdegin.[123] Bere gutunetako iruzkinetan ere haren eta 153. soldaduen arteko desberdintasun sozialaren berri ematen zuen, harekiko izaten zuten portaera adeitsuaz harridura adierazten zuenean, adibidez.[36]

Bestalde, Eichnerren ustez, Alix Payenek ez zuen gizonezkoen nagusitasuna zalantzan jarri. Dirudienez, ez zen militantzia izan bere engaiamendua eragin zuena, ezpada Henri Payenekiko maitasuna,[oh 18][48][124] emazte onaren betebeharra konplitzera behartzen zuena, nahiz eta horrek bere ongizatea sakrifikatzea eta bere bizitza arriskuan jartzea zekarren. Carolyn J. Eichnerren aburuz, Alix Payenek gudu-zelaiko gizonezkoen espazioa inbaditu bazuen ere, 'inbasio' hori moderatua izan zen, bai bere pribilegio burgesei uko egin ez zielako, bai senarrarekiko mendetasuna errespetatu zuelako.[107]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Michèle Audinek bere blogean eta C 'est la nuit surtout que le combat devient furieux liburuan adierazten duenez, «Paul Millieten liburua ez da zehaztasun eredu bat, eta hainbat data edo iruzkin oker ditu». Gainera, «gutunak agertzen diren bi bertsioen artean [Cahiers de la Quinzaine aldizkarian eta Une famille de républicains fouriéristes, les Milliet liburu osoan] desberdintasunak daude, argi eta garbi erakusten dutenak bere arrebaren testuan esku hartu zuela, [...] batez ere informazioa kenduz edo aldatuz».
  2. 1871ko apirilaren 17an, federatuen lerroetara abiatu ondoren, Alix Payenek honako hau idatzi zion bere ama Louise Millieti: «Setioa hasi zenetik ez nituen ziurtagiriak gurutzatu. [...] Noiztik ez dut, Jainkoarren, benetako arnasarik hartzen! Nola bizi izan gara hainbeste denbora espetxe handi honetan?» (Ikus, honen ondoren, 28. eta 29. erreferentziak)
  3. (Frantsesez) Audin, Michèle. «La «barricade tenue par des femmes», une légende ?» La Commune de Paris. Blog de Michèle Audin (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  4. 1871ko apirilaren 6an, paristarrek, Guardia Nazionaleko azpibatzorde baten eta 237. batailoiaren laguntzarekin, gillotina bat erre zuten 11. barrutian. (Ikus, ondoko erreferentzian, Michèle Audin, «Non, la Commune n’a pas… (19) … brûlé la guillotine»).
  5. (Frantsesez) DESHAYES [communard, 153e bataillon fédéré. ] Le Maitron. Dictionnaire biographique (Noiz kontsultatua: 23-03-11).
  6. Euphémie Éléonore Barbier (1844-1903) Jacques François Barbier (1811-1888) Le Manseko medikuaren alaba zen. Aita 1851ko abenduaren 2ko estatu-kolpearen ondoren erbestera joan zen, eta 1872an Le Mansera itzuli zen, non tokiko politikan inplikatu zen. Euphémie Barbier Fernand Millietekin ezkondu zen 1872ko urriaren 26an Amné-n; 1885ean hil zen. (Ikus 84, 85 eta 86. erreferentziak)
  7. Alix Payenek idatziriko gutun bilduma baten editorea.
  8. Bernard Guyon (1904-1975) frantses literaturako irakaslea izan zen eta Charles Péguy-ren ikerketan espezializaturik egon zen. (Ikus honen ondoren 91. erreferentzia)
  9. Thomas, 1963, or. 159
  10. Brocher, 1909
  11. Alix Payeni buruzko artikuluak Michèle Audinen blogean.
  12. (Frantsesez) Bantigny, Ludivine. (2021). La Commune au présent : Une correspondance par-delà le temps. La Découverte, 313-322 or. ISBN 978-2-348-06669-6..
  13. Parelon, P. Paul. BnF Catalogue gènèral..
  14. (Frantsesez) CHANOINE. Le Maitron. (Noiz kontsultatua: 23-03-11).
  15. (Frantsesez) LALANDE André, Pierre, dit Lalande Émile. Le Maitron. Dictionnaire biographique (Noiz kontsultatua: 23-03-11).
  16. 1870eko irailaren 4ko Frantziako Errepublikaren Aldarrikapena Bigarren Inperioaren ondoren Errepublika berrezartzen duen frantziar herriaren aldarrikapena da, Hirugarren Errepublika sortu zuena.
  17. (Frantsesez) Georges, Beisson. «Les francs-maçons et la Commune» La Commune (Association des amis de la Commune de Paris (1871)) 49, 2012ko 1. hiruhilekoa: 16-18. (Noiz kontsultatua: 23-03-11).
  18. Carolyn J. Eichnerrek Paul Millieten autobiografia familiarra aipatzen du: «Nola liteke neska gazte hauskor batek, ordura arte bere familia arretatsuaren babesean bizi izan denak, ustekabeko energia batek adoretuta halako arriskuei aurre egitea?—Izan ere, kausa zuzenaren defentsak piztu egiten du bihotzean behar den kemena; elkarrekiko maitasunak izakiak eraldatzen ditu: lotsatienak ere heroi bihur ditzake»[123]; eta Alix Payenek 1871ko apirilaren 17ko gutun batean idatzitakoa: «"[Nire ametsa,] Henriren batailoian anbulantzia-gidari izatea eta alde guztietara jarraitzea»[48]. (Ikus honen ondoren 48. eta 123. erreferentziak)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Alix Payen» artikulutik itzulia izan da, 2023-01-17 data duen 200528980 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-01-17 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b c d e f g h i j k l (Frantsesez) Audin, Michèle. (2020-03-09). PAYEN Alix [née MILLIET Louise, Alix. ] Maitron/Editions de l'Atelier (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  2. (Frantsesez) Cosnier, Colette; Desmars, Bernard. (2022). www.charlesfourier.fr (Le site de l'Association d'études fouriéristes et des Cahiers Charles Fourier) (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  3. a b c d e f Audin, 2020, or. 11
  4. a b c d e (Frantsesez) Cosnier, Colette. (2011). «Milliet (Jean-Joseph-) Félix» www.charlesfourier.fr (Le site de l'Association d'études fouriéristes ed des Cahiers Charles Fourier) (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  5. Saffrey, 1971, or. 12
  6. a b c d e Saffrey, 1971, or. 13
  7. a b c d e Maspero, 1979
  8. a b c d e f g h i j k l (Frantsesez) Duizabo, Danielle. (2013). «Louise et Alix Milliet. Portrait de « deux colones engagées »» www.charlesfourier.fr (La site de l'Association d'études fouriéristes et des Cahiers Charles Fourier) (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  9. (Frantsesez) Langlois, Gauthier. (2020-12-31). FAMEAU Sylvain Parfait. Maitron/Editions de l'Atelier (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  10. Saffrey, 1971, or. 18
  11. a b Saffrey, 1971, or. 15
  12. Paul Milliet. Les Milliet, une famille de républicains fouriéristes. .
  13. Saffrey, 1971, or. 16
  14. Audin, 2020
  15. a b c d e Audin, 2020, or. 12
  16. Audin, 2020, or. 15
  17. Audin, 2020, or. 16
  18. a b c d e f g h Audin, 2020, or. 105
  19. Audin, 2020, or. 14
  20. a b c Audin, 2020, or. 17
  21. a b c d Audin, 2020, or. 23
  22. Audin, 2020, or. 18
  23. a b Saffrey, 1971, or. 22
  24. Audin, 2020, or. 20
  25. a b c Audin, 2020, or. 25
  26. Audin, 2020, or. 25-26, Louise Millietek bere neba Paul Millieti 1871ko urtarrilaren 23an idatzitako gutuna, Une famille de rèpublicains fouriéristes, les Milliet liburuan jasoa.
  27. Audin, 2020, or. 29
  28. a b Audin, 2020, or. 30
  29. a b Audin, 2020, or. 42
  30. Audin, 2020, or. 32 Louise Milliet amak bere senar Félix Millieti 1871ko apirilaren 7an idatzitako gutuna, familia-artxibategietan jasoa.
  31. a b c d Audin, 2020, or. 31
  32. a b Audin, 2020, or. 34
  33. a b c Gilles Candar. (janvier 2021). «Du nouveau sur la Commune de Paris à la veille de son cent-cinquantième anniversaire» Revue historique (697): 223-236.  doi:10.3917/rhis.211.0223...
  34. (Frantsesez) MILLIET Jean, Paul, Louis, Émile. Maitron/Editions de l'Atelier 2022-11-23 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  35. a b c d e (Frantsesez) «Lettres d’Alix Payen (4) Alix au fort d’Issy (suite)» La Commune de Paris - Blog de Michèle Audin 2018-12-21 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  36. a b c d e f g h i j k l m n o p (Frantsesez) Bouyssy, Maïté. (2020-08-12). «Alix Payen : aux grandes femmes la Commune reconnaissante» En attendant Nadeau (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  37. (Frantsesez) Audin, Michèle. (2016-05-21). «Non, la Commune n’a pas… (19) … brûlé la guillotine» La Commune de Paris - Blog de Michèle Audin (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  38. a b c Audin, 2020, or. 35-37. Alix Payenek bere aita Félix Millieti 1871ko apirilaren 10ean idatziriko gutuna, familia-artxiboetan jasoa.
  39. a b Audin, 2020, or. 69-73. Alix Payenek bere ama Louise Millietik 1871ko apirilaren 27an edo 28an idatzitako gutuna, Une famille de républicains fouriéristes liburuan jasoa.
  40. a b c d (Frantsesez) Michèle, Audin. (2018-12-26). «Lettres d’Alix Payen (5) concert… et la suite, à Issy» La Commune de Paris -Blog de Michèle Audin (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  41. a b c Audin, 2020, or. 44
  42. a b c d e f g h Gullickson, 1996, or. 94
  43. Thomas, 1963, or. 159
  44. a b (Frantsesez) Gullickson, Gay L. (2011). «Les femmes et la Commune» La Commune de Paris en 1871. Mairie de Paris, 76 or. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
  45. a b c d e f g (Ingelesez) Merriman, John M.. (2014). Massacre : the life and death of the Paris Commune. Yale University Press, 105-106 or. ISBN 978-0-465-05682-8. PMC 893909821. (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
  46. Audin, 2020, or. 45
  47. (Frantsesez) SALOMON. Maitron/Editions de l'Atelier 2020-07-11 (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
  48. a b Audin, 2020, or. 41-44. Alix Payenek bere ama Louise Millietik 1871ko apirilaren 17an idatzitako gutuna, familia-artxibategietan jasoa.
  49. a b c Audin, 2020, or. 48
  50. (Ingelesez) Martín Moruno, Dolorès. (2014). «"Le temps des cerises": The Ambulance Women in the Paris Commune» Bulletin of the UK Association for the History of Nursing 3: 44-56...
  51. a b c d (Frantsesez) «Lettres d’Alix Payen (3) Alix au fort d’Issy» La Commune de Paris - Blog de Michèle Audin 2018-12-16 (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
  52. a b Audin, 2020, or. 47
  53. Audin, 2020, or. 51
  54. a b c d Audin, 2020, or. 59-65. Alix Payenek bere ama Louise Millieti 1871ko apirilaren 24 idatzitako gutuna, familia-artxibategietan jasoa.
  55. Audin, 2020, or. 52
  56. a b c d e f (Frantsesez) Pian, Francis. «A coeur des combats» La Commune (Les Amies et Amis de la Commune de Paris (1871) 83, 2020ko 3. hiruhilekoa: 35..
  57. a b c d e f Saffrey, 1971, or. 23
  58. a b c d e (Frantsesez) «Lettres d’Alix Payen (6) Alix à Levallois» La Commune de Paris - Blog de Michèle Audin. 2019-01-06 (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
  59. a b c Audin, 2020, or. 82
  60. a b c Audin, 2020, or. 73
  61. a b Audin, 2020, or. 74
  62. a b c Audin, 2020, or. 75
  63. a b Audin, 2020, or. 77
  64. Audin, 2020, or. 81-82
  65. a b c d e (Frantsesez) «Lettres d’Alix Payen (8) Alix à Neuilly, mort d’Henri Payen» La Commune de Paris - Blog de Michèle Audin. 2019-01-16 (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
  66. Gullickson, 1996, or. 98
  67. Audin, 2020, or. 91-94. Alix Payenek bere ama Louise Millietik 1871ko maiatzaren 14an idatzitako gutuna, Cahiers de la Quinzaine-n jasoa.
  68. a b Audin, 2020, or. 96
  69. Audin, 2020, or. 97-98. Alix Payenek bere ama Louise Millietik datarik gabe idatzitako gutuna, Cahiers de la Quinzaine-n jasoa.
  70. Audin, 2020, or. 100. Alix Payenek bere ama Louise Millieti 1871ko maiatzaren 28 edo 29an idatzitako gutuna, familia-artxibategian jasoa.
  71. a b Audin, 2020, or. 100
  72. Audin, 2020, or. 101-102. Louise Milliet amak Félix Millieti 1871ko maiatzaren 30ean idatzitako gutuna, familia-artxibategietan jasoa.
  73. Audin, 2020, or. 98
  74. a b c (Frantsesez) «Péguy et les Milliet» Littérature et société; recueil d'études en l'honneur de Bernard Guyon. [Paris] Desclée De Brouwer 1973 (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
  75. a b c d Saffrey, 1971, or. 24
  76. (Ingelesez) Sánchez, Gonzalo J.. (1997). Organizing independence : the artists federation of the Paris Commune and its legacy, 1871-1889. University of Nebraska Press, 164 or. ISBN 0-8032-4255-7. PMC 34690702. (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  77. a b (Italieraz) Naldi, Chiara. (2017). Fotografare les grands maîtres. Spunti dalla collezione fotografica del pittore francese Jean Paul Milliet (1844-1918). Università degli Studi di Udine, 79-80 or..
  78. Saffrey, 1971, or. 25
  79. Milliet, 1916, or. 114, 2. liburukia.
  80. Milliet, 1916, or. 150, 2.liburukia.
  81. a b Audin, 2020, or. 65
  82. (Frantsesez) Desmars, Bernard. (2010). Militants de l'utopie? les fouriéristes dans la seconde moitié du XIXe siècle. Les Presses du réel, 185 or. ISBN 978-2-84066-347-8. PMC 690247953. (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  83. a b Audin, 2020, or. 9
  84. a b (Frantsesez) Desmars, Bernard. (2012). «Barbier, Jacques François» charlesfourier.fr, le site de l'Association d'études fouriéristes et des Cahiers Charles Fourier (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  85. a b (Frantsesez) Delaunay, Paul (1878-1958) Auteur du texte. (1913). Histoire de la Société de médecine du Mans et des Sociétés médicales de la Sarthe / par M. le Dr Paul Delaunay,.... , 58 or. (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  86. (Frantsesez) Boëldieu, Gérard. (2020-11-11). BARBIER Jacques, François. Maitron/Editions de l'Atelier (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  87. (Frantsesez) Cosnier, Collette; Desmars, Bernard. (2011). «Chassevant, Julien» Dictionnaire biographique du fouriérisme. (Noiz kontsultatua: 202303-11)..
  88. (Frantsesez) Caullery, Maurice; Telkes, Eva. (1993). Maurice Caullery, 1868-1958, un biologiste au quotidien: texte tiré des Souvenirs de M. Caullery. Presses universitaires de Lyon, 116 or. ISBN 978-2-7297-0468-1. (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  89. a b c Audin, 2020, or. 7
  90. Audin, 2020, or. 41
  91. (Frantsesez) «Bernard Guyon (1904-1975)» data.bnf.fr (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  92. (Frantsesez) Pavard, Bibia; Rochefort, Florence; Zancarini-Fournel, Michelle. (2020-09-03). Ne nous libérez pas, on s'en charge. La Découverte ISBN 978-2-348-05567-6. (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  93. a b Audin, 2020, or. 7-8
  94. (Ingelesez) Weitz, Margaret Collins. (1985). Femmes : recent writings on French women. G.K. Hall, 36 or. ISBN 0-8161-8475-5. PMC 11468614. (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  95. a b c Audin, 2020, or. 8
  96. Milliet, Paul. (1915). Une famille de républicains fouriéristes : les Milliet. (2e éd. argitaraldia) M. Giard et E. Brière (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  97. Maspero, 1979, or. 59
  98. a b Alexandre de Vitry. (2016). «Collaboratrices des Cahiers de la quinzaine» L'Amitié Charles Péguy: 55-70...
  99. Audin, 2020, or. 10
  100. a b (Frantsesez) Audin, Michèle. «Alix Payen, infirmière au 153e» La Commune (Les Amies et Amis de la Commune de Paris (1871)) 77,‎ 1. hiruhilekoa: 12-14. (Noiz kontsultatua: 23-03-11).
  101. Audin, Michèle. (2021). «La Commune à l’épreuve des archives… et du roman (Justine Huppek eginiko elkarrizketa)» Contextes (30)  doi:10.4000/contextes.9916...
  102. Brahamcha-Marin eta Charentenay, 2021
  103. (Frantsesez) «Portraits de communardes. Alix Payen, infirmière et brancadière au 153e bataillon de la Garde nationale | L'Humanité» www.humanite.fr 2021-03-25 (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  104. (Ingelesez) Schoor, Rikst Maria Catharina van der. (2022). Hotspots of Violence, Narratives of Hope: Celebrating the 150th Birthday of the Paris Commune. Utrecht University (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  105. a b Audin, 2020, or. 56
  106. a b c d e f g h Audin, 2020, or. 59
  107. a b c d e f g h Eichner, 2004, or. 107
  108. a b c d e Gullickson, 1996, or. 92
  109. a b c d Eichner, 2004, or. 106
  110. Audin, 2020, or. 78
  111. a b Audin, 2020, or. 46
  112. a b c d Audin, 2020, or. 52-59. Alix Payenek bere ama Louise Millietik 1871ko apirilaren 21ean idatzitako gutuna, familia artxibategietan jasoa.
  113. a b Audin, 2020, or. 83-89. Alix Payenen 1871ko maiatzaren 11ko idatzia, familia artxibategietan jasoa.
  114. Audin, 2020, or. 45-26. Alix Payenek bere ama Louise Millieti 1871ko apirilaren 18an idatzitako gutuna, familia artxiabategietan jasoa.
  115. Audin, 2020, or. 66-69. Louise Millietek, Alix Payenen ahizpak, bere aita Félix Millieti 1871ko apirilaren 24an idatzitako gutuna, familia artxibategietan jasoa.
  116. Audin, 2020, or. 75-77. Louise Milliete amak Félix Millieti 1871ko maiatzaren 4an idatzitako gutuna, familia artxibategietan jasoa.
  117. Audin, 2020, or. 26
  118. Audin, 2020, or. 38
  119. Audin, 2020, or. 31-33. Louise Milliet amak Félix Millietik 1871ko apirilaren 7an idatzitako gutuna, familia artxibategietan jasoa.
  120. a b Audin, 2020, or. 98-99. Louise Milliet amak Félix Millieti 1871ko maiatzaren 25ean idatzitako gutuna, familia artxibategietan jasoa.
  121. a b (Ingelesez) Hufton, Olwen. (1996ko abenduaren 1a). «The Group. Reviewed: The Women Incendiaries by Edith Thomas.» The New York Review of Books ISSN 0028-7504. (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  122. (Ingelesez) Carolyn J. Eichnerren CV. .
  123. Eichner 2004.
  124. Milliet, 1916, or. 96

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alix Payen eta Milliet familiari buruzkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obra orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunako beste testigantza batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Emakumeak Parisko Komunan
  • Victorine Brocher anarkista, ambulancière, 1909an liburu autobiografiko batean testigantza eman zuena
  • Marie Chiffon, errepublikanoa, ambulancière
  • Beatrix Excoffon, errepublikanoa, ambulancière
  • Anna Jargd, sozialista eta feminista errusiarra, ambulancière
  • Sophie Poirier, errepublikanoa, ambulancière

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]