Antonio Tabucchi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Antonio Tabucchi (Pisa, Italia, 1943ko irailaren 24a - Lisboa, Italia, 2012ko martxoaren 25a) italiar idazlea da, eta orain gutxi arte Portuges hizkuntza eta literatura irakaslea Sienako Unibertsitatean. Nobelak idatzi ditu, kontakizun laburrak, saiakerak eta antzerki lanak. Bere liburuak 40 bat hizkuntzatara itzuli dira.

Erabat maiteminduta Portugalekin, Italiako idazleen artean berak ezagutzen du ondoen Fernando Pessoa poetaren lana, zeinaren liburuak itzuli baititu italierara, Maria Jose de Lancastre beraren emaztearekin batera. Parisen ari zela izan zuen Pessoaren berri, Sorbonneko Unibertsitatean, eta hain liluratuta geratu zen haren lanarekin, ezen Italiara bueltatu zenean, portuges eskolak hartu baitzituen Lisboako poeta hobeto ulertzeko.

Lanaren oihartzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tabucchiren zenbait eleberri zinemarako egokitu dira, Italiako zein kanpoko zuzendari ospetsuen gidaritzapean (Roberto Faenza, Alain Corneau, Alain Tanner eta Fernando Lopes), eta baita antzerkirako ere, izen handiko antzerkigileen zuzendaritzapean: Giorgio Strehler eta Didier Bezace, adibidez.

Ospe handiko sariak jaso ditu Italian, Frantzian, Grezian, Austrian eta Espainian. Bestetik, “Officier des Arts et des Lettres” izendatu dute Frantzian eta “Comendador da Ordem do Infante Dom Henrique” Portugalen. Orain dela gutxi arte, irakasle aritu da Sienako Unibertsitatean, eta irakasle ibili da izen handiko zenbait unibertsitatetan, Italiatik kanpo.

Egunkari askotan idatzi du, bai Italian eta baita kanpoan ere. Gaur egun idazten segitzen du, baita zenbait kultura aldizkaritan ere. International Parliament of Writers erakundeko kidea da, eta haren sortzaileetariko bat. 2000. urteaz geroztik Penn Club-ek Literaturaren Nobel Sarirako proposatu dio Suediako Akademiari.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Piazza d'Italia, 1975
  • Il Gioco del Rovescio, 1981
  • Donna di Porto Pim e Altre Storie, 1983
  • Notturno Indiano, 1984
  • Piccoli Equivoci Senza Importanza, 1985
  • Requiem: un'Allucinazione, 1992
  • Sostiene Pereira, 1994
  • La Testa Perduta di Damasceno Monteiro, 1997
  • La gastrite di Platone, 1998

Euskarazko itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igela argitaletxeak liburu bat argitaratu dio:

Literatura Unibertsala bildumak, bi liburu:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio Tabucchi Aldatu lotura Wikidatan