Edukira joan

Azken Egunetako Santuen Jesu Kristoren Eliza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azken Egunetako Santuen Jesu Kristoren Eliza
MotaKristaua
BuruaRussell M. Nelson
SortzaileaJoseph Smith
Liburu sakratuakBiblia eta Mormoien Liburua
Jarraitzaileak13.824.854
Kongregazioak28.424
EgoitzaSalt Lake City, Utah, AEB
Webguneawww.lds.org

Azken Egunetako Santuen Jesu Kristoren Eliza (ingelesez: The Church of Jesus Christ of Latter-day Saints, laburturik LDS Church), Mormoien Eliza izenez ezagunagoa, 1830ean New Yorken Joseph Smithek sortutako erlijio kongregazio kristaua da. Haren jarraitzaileek Jesu Kristoren ikasbideari jarraitzen diote, baina ez dute beren burua sartzen kristautasunaren hiru adarren barruan (katolikoak, ortodoxoak eta protestanteak). Hasiera batean gutxiespenezko izena bazen ere, gaur egun euren erlijioari mormonismo deitzen zaio oro har. Elizak kongregazioak ditu mundu osoan, eta egoitza nagusia Ameriketako Estatu Batuetako Utah estatuko Salt Lake City hirian dago.

Eliza horretako jarraitzaileei mormoi deitzen zaie.

Joseph Smithen errebelazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1830ean, Palmyra herrian, New York hiritik 80 bat kilometro iparraldera, 14 urteko nerabe bat bizi zen, Joseph Smith izenekoa. Haren hitzetan, Bibliako pasarte bat irakurri ostean,

« Eta zuetako edonork jakituria falta badu, eska diezaiola Jainkoari, edonori emango baitio oparotasunez eta gaitzespenik gabe. Baina eska diezaiola fedez, dudatu gabe; dudatzen duena itsasoko olatua bezala baita, haizearen eramaten du eta aldetik alde botatzen du (Done Jakue 1:5-6) »

eta gogoeta sakona egin ostean, Aita Santuaren eta Jesu Kristoren ikuskari bat izan zuen. Berak honela deskribatu zuen gertatutakoa:

« Eguzkia baino dizdiratsuagoa zen argi zutabe bat ikusi nuen nire buruaren gainean. Argi hau zerutik jaitsi zen, nigana ailegatu artean, eta airean nire gainean, bi pertsonaia ikusi nituen. Batek hitz egin zidan, nire izenez hots-eginez, eta bere kidea seinalatuz, esan zidan: “Hau nire seme maitea da: Entzun ezazu![1] »

Lehen ikuskari horri mormoiek Lehen Ikuskaria deitzen diote, eta Smithi esan zion ordu artean zeuden eliza bakar bat bera ere ez zela guztiz kristaua. Guztiek trukatu zituzten Jesusen ikaskizunak eta haren eginbeharra benetako Kristoren Eliza sortzea izango zela jakinarazi zion.

Handik urte batzuetara, 1823ko irailaren 21ean, Smithek beste ikusketa bat izan zuen: aingeru batek, Palmyratik oso gertu zegoen amildegi batean, eskuizkribu sakratuak lurperatuta zeudela esan zion, urrezko plantxan idatzita. Haren edukiak Ameriketako prehistoriaz datu esanguratsuak zituen. Smith abiada bizian joan zen idatzi haiek aurkitzekotan, pala batez lagundurik. Aurkitu zituen bai, baina ezin zuen ezertxo ere ulertu, hizkuntza ulergaitz batean idatzirik baitzeuden. Gaur hartan bertan, aingeru batek bularreko magiko bat eman zion, Umim deritzona. Horren bidez, testuaren esanahia ulertu ahal izan zuen eta ingelesera itzuli.

Mormoien sineskera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Salt Lake Cityko tenplua

Jainkoak bere semea Jesu Kristo bidali du lurrera, gizakiaren bekatuak ordaintzeko. Hortaz gain, mormoien iritziz, Jesusek antolatu zuen Eliza, apostoluei deituz, eta hauek bere izenean ekin zezaten utziz. Baina, apostoluak jarraituak eta hilak izan zirenez, Elizak bere egia galdu zuen, eta horregatik gaur egun existitzen dira horrenbeste eliza. Horregatik, beraien galderetako bat, gaur egun profetak eta apostoluak dauden da, eta erantzun zabalduena hau da: Jainkoak lehen bezain beste maite du gizakia, beraz, eliza berri bat antolatu nahiko du, eta horretarako profetak eta apostoluak bidaliko ditu.

Talde horiek indar handia hartzen joan ziren eta gaur egun, mundu osoan jarraitzaile asko dituzte. Elizak gararazi ditu. Adibidez, Euskal Herrian, mormoiek eta Jehovaren Lekukoek kide ugari dituzte: milaka batzuk euretako bakoitzak, gehixeago Jehovazaleek. Horiek 1830ean sortu ziren “Azken Egunetako Santuen Eliza” izenez eta Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldera joanda basamortuan Salt Lake City hiria eraiki zuten.

Mormoiak, gaur egun, hamaika milioi inguru dira eta kontinente guztietan sakabanatuta daude. Eliza metodistatik sortutako Salbazio-armada 80 herri baino gehiagotan dago. Gizarteko izurriteen kontra eta pobreei laguntzen saiatzen dira. Sektena forma berria den arren, ugaltzeko joera dute eta gero eta kide gehiago dituzte. Gaur egun, munduan 10.000 baino erlijio-talde gehiago dago eta duela ehun urte 2.000 besterik ez ziren. Hazkunde ikusgarri horrek erlijio tradizionaletan kezkak leuntzeko laguntzarik aurkitzen ez dutenen ondoeza adierazten du.

Jesus Hidalgo mormoiak ematen du bere elizaren zenbait ezaugarriren berri: Joseph Smith profetak sortu zuen, XIX. mendean. Hainbat elizatan bila ibili eta gero, Jaungoikoa agertu zitzaion, eta ez bilatzeko gehiago esan zion, eliza guztiak oker zebiltzala". Smithi eman zitzaion, orduan, benetako eliza sortzeko agindua: Azken Egunetako Santuen Jesu Kristoren Eliza (mormoiak, lagunartean). Izan ere, Bibliaz gain, Mormoien liburuari jarraitzen diogu. Bibliari baino dezente jaramon handiagoa eginez, kristau gehienek leporatzen dietenez. Batzuen ustez, AEBen neurrirako egindako erlijioa da mormoiena. Besteak beste, Jesusen itzulera AEBetan gertatuko dela iragarrita daukate. Jehovaren lekukoek bezala, bizimodu purua egiten saiatzen dira, erre gabe, alkoholik edan gabe. Gainera, debekatuta daukate kafea eta tea hartu. Jaunartzea, urez egiten dute (Jesusek esan ziolako Joseph Smithi), ardoaren kaltetan.

Talde biek gorputza guztiz urperatuz egiten dute bataioa, eta sekula ez jaio berriei, ume koxkorrei baizik.

XX. mendeko zabalkundea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mormoien eliza antolaturik zegoela eta euren sorleku gisan Utah estatua bereganaturik zutelarik, alboko estatuetan barrena zabaltzen hasi zen, eta geroago lurralde osoan zehar. XX. mendearen erdialdean Latinoamerikan eta Europan zabaltzen hasi ziren, eta gaur egun, proseletismo aktibo izugarria egiten ari dira Afrika eta Asiako zenbait tokitan.

Gaur egun, sekulako eragina dute mormoiek ekonomia alorrean, eta baita politikan ere, Utahko estatuan. Bertan telebista kateak, irrati kateak, egunkariak, aldizkariak eta beste hainbat komunikabide euren menpean dituzte. Salt Lake City hirian hizkuntza eskola bat dago, eta bere eginbeharra, misiolari gazteak berenganatzea da, ondoren hamar hizkuntza desberdin hitz egiten dituzten tokitako pertsonak mormoi bihurtzeko.

Azken Egunetako Santuen Jesu Kristoren Elizaren misioa, pertsonak Jesu Kristorengana etortzera gonbidatzea eta bere alboan perfekzionatzea da. Misio honek hiru fase ditu eta hauen bidez, kideak eta kide ez direnak bizitzan aurrerapausu handiak eskuratuko dituzte bai alor erreal eta baita espiritualean ere. Aldi berean, Elizaren ohitura eta tradizioen oinarria dira:

  1. Ebanjelioa aldarrikatzea: Elizak, bere jatorritik, misio programak ezagun egin ditu. Haurtxo direnetik, buruan sartzen diete 19 eta 25 urte bitartean misio bat egin beharko dutela. Gazte hauek, euren jaiolekuetatik bi urterako abiatzen dira, beraien denbora eta ahaleginak ebanjelio predikatzen gastatzeko, misiolari bakoitza bere gastuen kargu egingo delarik.
  1. Santuak perfekzionatu: Misio honek hainbat programa ditu: orientazio familiarra (Elizatik bananduta edo banantzear dauden kideen espiritualtasuna indartzeko), etxe gaua deritzona, astelehen gauean Elizan biltzen dira familiak eta bertan, aitek ebangelioa erakusten dien gainontzekoei.
  1. Hildakoei goraipamena: Kristauen artean oso ohikoa da gertakari hau bere sorreratik eta hildakoen bataioa ere bere baitan hartzen du. Beste ekintza batzuk ere, betiereko ezkontza esate baterako, Elizaren tenpluetan gertatzen dira.

Mormoien doktrina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Jesu Kristo»
Salt Lake Cityko tenpluan, bisitarientzako zentroko Kristoren estatua

Eliza Mormoian Jainkoa Betiko Aita dela irakasten da; perfektua eta glorifikatua da, ahalmen guztiak ditu, bidezkoa da, errukitsua, eta dena maite du. Bere semeak izateagatik, gizakia maite du, eta haientzat onena nahi du.[2]

Jainkoa ezagutzerakoan zoriontasuna ekartzen du. Hau ezagutzeko esanekoa izan behar da. Obedientziaren bidez, onespenak jasoko ditu gizakiak, eta zorion handiagoa bere bizitzan.[3] Eliza Mormoiaren sinesmenen arabera, Jainkoak gizakiaren gorputz antzekoa du, nahiz eta hau perfektua eta glorifikatua den.[4]

Doktrina mormoiean ikasten denez, bizitzaren aurretik, Jainkoarekin bizi zen gizakia, aita-semea bezala. Hauengan duen maitasunarengatik, Salbazio plana prestatu zuen, bere semeei bera bezain zoriontsua izateko aukera emateko. Pertsona baten zoriontasun gorena Jainkoak berarekin betirako bizitzera gonbidatzen duenean da. Propositu horrekin egin zuen Jainkoak bere semea, beregan sinesten duen guztia salbatzeko. Obedientziaren bidez, Lehenengo Printzipioak betez, eta Ebanjelioko esanak betez bere bidea egiten has daiteke gizakia.[5].

Mormoien Liburua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Mormoien Liburua»
Mormoien Liburua

Liburu sakratua da, Bibliarekin bat egiten duena, eta Mormoien Elizako jarraitzaileek Lurreko libururik egiazkoena dela diote. Beraien erjilioaren giltza da. Liburua Jainkoak antzinako Ameriketako biztanleekin izandako komunikazioaren istorioa da.[6] Liburuan Jesu Kristoren misioa ematen da aditzera, Biblian bezalaxe.[7]

Heriotzak banaketa esan nahi du. Bi heriotza mota daude:

  • Heriotza espirituala; bekaturen bat egiteagatik espiritua Jainkoarengandik urruntzen da.
  • Heriotza fisikoa; espiritua gorputz hilkorretik separatzen denean, gorputza hil egiten da, eta espirituak bizitzen jarraitzen du. Jesu Kristori esker, gizaki guztiek irabazi diezaioke heriotza fisikoari, eta heriotza espiritualari obedientziaren bidez.

Mormoien Elizaren arabera, heriotzaren ondoren dagoen bizitza, leku alai eta zoriontsu bat da eta bertan bakoitzak bere inguru maitatuarekin egoteko aukera du.

Barne antolaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apaizgoa da Jainkoak Elizako jarraitzaileei eman dien agintaritza, beraien Eliza zuzendu eta bedeinkatzeko. Mormoien ustetan, Apaizgoaren bitartez, Jainkoak Lurrean duen erresumako gai nagusiak zuzentzen ditu. Apaizgoa hainbat motatako kideek osatzen dute, bakoitzak bere ardurak dituelarik. Ardura berdinak dituzten kideek Quorum-a osatzen du: Quorumak mota hauetakoak dira: Diakonoak, Maisuak, Apaizak, Presbiteroak, Zaharragoak, Apaiz Gorenak, Hirurogeita hamar eta Apostoluak. Quorum bakoitzak bere presidentea du, honako antolaketarekin:

  • Diakonoak: 12-13 urteetako gazteak izaten dira. Presidentetza presidente batek eta bi kontseilarik osatzen dute. Auzo mailan eratzen dira.
  • Maisuak: 14-15 urteetako gazteak izaten dira. Presidentetza presidente batek eta bi kontseilarik osatzen dute. Auzo mailan eratzen dira.
  • Apaizak: 16-18 urteetako gazteak izaten dira. Presidentetza apezpiku batek eta bi presbitero laguntzaileek osatzen dute. Auzo mailan eratzen dira.
  • Zaharragoak: 18 baino gehiagoko helduak izaten dira. Presidentetza presidente batek eta bi kontseilarik osatzen dute. Auzo mailan eratzen dira.
  • Apaiz Gorenak: Estatako Presidentetzak agintzen ditu. Auzo mailan eratzen dira.
  • Hirurogeita hamarrak: Zazpi presidenteek agintzen ditu. Mundu mailan eratzen dira.
  • Apostoluak: Presidente batek agintzen ditu, Elizako agintari gorenetako bat izaten da.
  • Lehen Presidentetza: Eliza zuzentzen duen aginte gorena da. Apostolu diren hiru gizonek osatzen dute.


Jesu Kristo
Agintari Nagusiak
Profetak,
Iragarleak eta
Errebelatzaileak
Lehen Presidentetza :
Elizako Presidentea
bi kontseilariek lagundua
Hamabi Apostoluen Quoruma :
Hamabi Apostoluen Quorumeko presidentea, beste hamaika apostoluekin
Hirurogeita Hamarren Quoruma :
Hirurogeita Hamarren Quorumeko Presidentea
(zazpi presidenteek osatua)
eta hainbat Quorum, non bakoitzak "Hirurogeita Hamar" izeneko kideak dituen
Hirurogeita Hamarren Lehen Quoruma Hirurogeita Hamarren Bigarren Quoruma
Elizako Apezpiku-Presidentea:
Bi kontseilariek lagundua
Tokiko Agintariak
Hirurogeita Hamar-en hirugarren, laugarren, bosgarren, seigarren, zazpigarren eta zortzigarren Quorumak
Eremuko Presidentetzak :
Hirurogeita Hamar-eko kideek osatzen dituzte, eta kasu berezietan, apostoluek
Tenpluen Presidentetzak Misioen Presidentetzak
Auzoko Azpepikuak edo Presidenteak Zaharren Quoruma Apaiz Gorenen Quoruma Patriarka
o
Ebanjelaria
Diakonoen Quoruma Maisuen Quoruma Apaizen Quoruma

Eliza munduan zehar

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mormoien presentzia munduan txikia da, batez ere Ameriketako Estatu Batuetan aurki ditzakegu. AEBetako biztanleriaren ia %2 mormoiak dira, 6.000.000 herritar inguru.[8][9] Atzetik Mexiko, Brasil eta Filipinak daude; 1.200.000, 1.100.000 eta 632.000 kiderekin hurrenez hurren.[9] Tongan biztanleriaren %45 mormoia da, mundu ehunekorik altuena.[8]

Europari dagokionez, kide gehienak Erresuma Batuan (186.000 kide), Espainian (44.000), Portugalen (38.000) eta Alemanian (37.000) daude.[8] [9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. History of the Church, Tomo 1, Capítulos 1–5. José Smith-Historia 1:16-17 (en español).
  2. Anthony D. Perkins, “El grande y maravilloso amor”,. Liahona, Azaroa 2006, 76–78. Eskuratze-data: 2008ko apirilaren 20a.
  3. Anthony D. Perkins, “El grande y maravilloso amor”,. Liahona, Azaroa 2006, 76–78. Eskuratze-data: 2008ko apirilaren 20a.
  4. Ikus Doctrina y Convenios 132:19-20. (Gaztelaniaz)
  5. Ebanjelioaren Printzipioak, or. 203. Atala 47. La Exaltación. Ikus [1] (Gaztelaniaz)
  6. Ezra Taft Benson, A New Witness for Christ, Ensign, Azaroa 1984, 6. Eskuratze-data: 2008ko apirilaren 13a.
  7. Russell M. Nelson, Testigos de las Escrituras, (Gaztelaniaz). Liahona, Azaroa 2007, 43–45. Eskuratze-data: 2008ko apirilaren 13a.
  8. a b c Deseret News Church Almanac, 2010
  9. a b c LDS Newsroom

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]