Baile Bhúirne

Wikipedia(e)tik
Ballyvourney» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Baile Bhúirne
Ballyvourney

Izen ofiziala Baile Bhúirne
Estatua Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Flag of Ireland.svg Irlanda
Flag of Munster.svg Munster
Flag of the counties of Cork, Derry and Louth.svg Corkeko konderria
Herritarra Ballyvourneytar
Koordenatuak 51°56′43″N 9°09′59″W / 51.94528°N 9.16639°W / 51.94528; -9.16639Koordenatuak: 51°56′43″N 9°09′59″W / 51.94528°N 9.16639°W / 51.94528; -9.16639
Baile Bhúirne Irlandako Errepublika-n dago
Baile Bhúirne
Biztanleria 3,000 bizt. (2006)


Ballyvourney (irlanderaz: Baile Bhúirne (ofiziala), Baile Bhirne edo Baile Mhúirne) Irlandako Errepublikako hego-mendebaldean dagoen Corkeko konderrian kokatzen den udalerri txiki bat da, Kerryko konderriaren mugatik oso hurbil dagoelarik. Cork konderriaren ipar-mendebaldean dago, Macroom udalerritik oso gertu, Derrynasaggart mendiak, West Cork eta Muskerry eskualdean kokatzen delarik.

Eduki-taula

Turismoa eta irlandar hizkuntza [aldatu]

Ballyvourney udalerria Muskerry Gaeltacht eremuaren barnean dago (irlandera nagusi den eremua). Bisitariak hona etortzeko arrazoietako bat bertako ondare arkitektonikoa da. Bertako abadetxearen inguruko lur sailean Sheela na Gig delakoak, hainbat harrizko zirkulu, harrizko aztarna eta fulachtaí fia direlakoak daude. Udalerri hau San Gobnait eta bere San Gobnait's Well baselizarekin lotuta dago, azken hau urtero otsailaren 11ean bertako fededunen erromesaldien lekuko izaten delarik.

Ballyvourney udalerria eskualdeko Ionad Cultúrtha[1] kulturgunearen egoitza ere bada, bertan arte tradizionala eta garaikidearen erakustaldiak daudelarik, bai eta hainbat musika eta ikusentzunezko artearen inguruko ekitaldiak ere.

Ikastetxe eta tabernak [aldatu]

Bertako ikastetxe nazionalak Scoil Aban Naofa izena du, bere izena eskualdeko Aban santuarekin loturik dagoelarik.

Udalerriko bigarren hezkuntza mailako ikastetxeak "Coláiste Ghobnatan" izena du, honen izena ere bertako Gobnait santuarekin lotuta dagoelarik. , another local saint. De Salle College edo "Coláiste Íosagáin" ikastetxearen zelaietan Song for a Raggy Boy filma filmatu zen, bertan Ballyvourney ikus daitekelarik.

Ballyvourney udalerrian "The Mills Inn", "The Abbey Hotel", "The Hibernian" eta "The Crúiscín Lán" taberna, ostatu edo jatetxeak daude.

Ekonomia eta garraioa [aldatu]

Ballyvourneyko lanbide aukera nekazaritza sektoretik hasi eta industria edota zerbitzu sektoreetaraino doa. Údarás na Gaeltachta erakundeak negozio berrientzako diru laguntzak eskeintzen ditu, hauetako asko Ballyvourneyko industrialdean daudelarik.

Ballyvourney udalerria N22 errepidean kokatzen da eta Cork aireportutik nahiko hurbil dago.

Kirolak [aldatu]

Joko gaelikoak [aldatu]

Senior mailako futbol gaeliko kiroleko Naomh Abán GAA taldeak zenbait txapelketa bereganatu ditu. Sortzez Ballyvourneukoa den Anthony Lynch jokalariak Cork GAA taldearekin senior mailan jokatu duelarik.

Futbola [aldatu]

Udalerriko futbol taldea Sullane F.C. da. Taldeak West Cork edo Mendebaldeko Cork Ligako senior eta adin txikiko ligetan jokatzen duelarik

Erreferentziak [aldatu]