Edukira joan

Beyond a Reasonable Doubt

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:51, 22 urtarrila 2016


Beyond a Reasonable Doubt Fritz Langek 1956an zuzendutako filma da, Ameriketako Estatu Batuetan egin zuen azken lana hain zuzen. Dana Andrews eta Joan Fontaine izan ziren aktore nagusiak.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Tom Garrett (Dana Andrews) idazleak justizia administrazioaren lana zalantzan jartzeko asmoa du, berorren sinesgarritasuna norainokoa den aztertu nahian. Egunkari bateko zuzendariarekin ados jarrita (Sidney Blackmer), hilketa baten susmagarritzat jo dezaten nahi du: dantzari bat hil duelako zantzuek errudun dela adieraziko dute, nahiz eta froga horiek asmatu eta faltsutuak izan. Atxilotua, epaitua eta aulki elektrikoan hiltzeko zigorra ezarriko diote; une latz horretan egunkariko zuzendariak gertatutakoa muntaia besterik ez dela izan azaldu behar du jendaurrean. Orduan zuzendaria auto-istripu batean hil egiten da. Susanek (Joan Fontaine), zuzendariaren alaba eta Garretten neskalagunak, susmagarriaren errudungabetasuna argitzen saiatu beharko du.

Aktoreak

Besterik

Peter Hyamsek zuzenduta eta Michael Douglasek antzeztua, 2009an Langen filmaren bertsioa estreinatu zuten.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beyond a Reasonable Doubt Aldatu lotura Wikidatan