Bozen-Hego Tirolgo probintzia autonomoa

Wikipedia(e)tik
Bozen-Hego Tiroleko probintzia autonomoa» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bozen-Hego Tirol

Bolzanoko armarria
Estatua Italia
Eskualdea Trentino-Adige Garaia
Hiriburua Bozen-Bolzano
Bolzano posizione.png
Azalera
Udalerriak
7.400
116
Biztanleria
Dentsitatea
487.673 (2006)
65 bizt/km²
ISO 3166-2 IT-BZ
www.provincia.bz.it
Hego Tirolgo bandera

Bozen-Hego Tirolgo probintzia autonomoa (Autonome Provinz Bozen-Südtirol alemanez, Provincia Autonoma di Bolzano - Alto Adige italieraz, Provinzia Autonòma Balsan - Südtirol ladineraz) italiar estatuko ipar-ekialdean eta Trentino-Hego Tiroleko estatutu berezidun eskualdean kokatuta dago. Askotan Hego Tirol izen hutsaz deitua da.

Tirol eskualde alemandunaren hegoaldeko zatia da (Südtirol) eta hori dela eta mugimendu autonomistek edo Tirol batuaren aldekoek indar handia dute. Duen autogobernu maila altuagatik de facto Italia barruko eskualde autonomoa bilakatu da. Bozen-Bolzano hiri nagusia eta hiriburua da.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Tirol Bezirksgemeinschaft edo Compresorio izeneko zortzi barrutitan banatuta dago.

Bezirksgemeinschaft Hiriburua Azalera Biztanleria (2008)
Bozen Bozen 52 km² 101.919
Burggrafenamt Meran 1.101 km² 96.291
Überetsch-Unterland Neumarkt 424 km² 70.714
Salten-Schlern Bozen[1] 1.037 km² 47.797
Eisacktal Brixen 624 km² 49.404
Pustertal Bruneck  2.071 km² 78.391
Vinschgau Schlanders 1.442 km² 35.347
Wipptal Sterzing 650 km² 18.994

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1918 arte lur-eremu hau Tirol batuaren zatia zen, Austriako probintzia bakarra osatuz. Lehen Mundu Gerran Austria-Hungariako Inperioa desegin zenean Italiaren esku geratu zen.

Mussoliniren gobernuak Hego Tirol italieradun bihurtzeko hizkuntza-politika bultzatu zuen eta italierazko irakaskuntza elebakarra eratu zuen. Italiako hegoaldeko eskualdeetatik hainbeste lagun hara joan ziren. Hitler boterera heldu zenean, aleman hiztuna izanik ere gauzak ez ziren gehiegi aldatu, Italia faxista bere aliatua zelako; hori dela eta ez zuen Hego Tirol Hirugarren Reicharen zatitzat aldarrikatu. 1939an bi diktadoreek akordio bat sinatu zuten: aleman hiztunek alde egitea (Optanten, geroago nazitzat jo zituztenak) edo bertan geratzea (Dableiber, "traidoretzat" joak) aukeratu behar zuten. Hala ere, Bigarren Mundu Gerraren garapenak itun horren ondorioak erabat ez betetzea ekarri zuen.

Gerraren ostean aleman hiztunek 1946ko Gruber-De Gasperi Itunaren[2] bitartez eskubide batzuk lortu zituzten. Baina estatutua abian jartzeko orduan italiarrek "Trentino-Adige Garaia" deituko zuten eskualdea eratu zenez eta bertan italieradunak gehiengoa zirenez, hego tiroldarren autogobernu nahia ezin izan zen bete. Gainera autonomia martxan jartzeko unea behin baino gehiagotan atzeratu zen eta aldi berean italiar jatorrikoen immigrazioak segitzen zuen.

Horren ondorioz Italiaren kontra bortizkeria erabili zuten taldeak sortu ziren; lehen momentuetan azpiegituren kontrako erasoak izan baziren ere, 1958 eta 1988ren artean 21 lagunen heriotza eragin zuten, tartean 4 ekintzailerena.

Italiako gobernuak bere jarrera berpentsatzeari ekin zion eta "Bigarren Estatutu Ordena" deitu zena onartu zuen, Hego Tirolgo gehiengo aleman-hiztunari autonomia handiagoa eskaintzeko. Gaur egun autonomia zabala du probintziak eta Austriaren menpeko Ipar zein Ekialdeko Tirolekin harreman estuak ditu, are estuagoak iparraldeko auzokide hurkoa Europar Batasunena 1996an sartu zenetik.

Probintziako bizitza politikoan Südtiroler Volkspartei (SVP, Hego Tirolgo Herritarren Alderdia) da nagusi 1945ean sortu zenetik.

Hizkuntza-komunitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzen banaketa Hego Tirolen 2001ean.

Lurralde honetan bi dira bertako hizkuntzak:

Batez ere Mussoliniren garaietatik bultzatutako italiar jatorrikoen komunitate inportante bat dago; oso udalerri gutxitan da gehiengoa baina hala gertatzen da Bozen hiriburuan.

Azken urteetan beste leku batzuetatik (Albania, Alemania, Maroko...) etorritakoak ere ehuneko nabariak osatzen hasiak dira.


Hizkuntza-komunitateen bilakaera 1880tik 2001era ehunekoetan

Hizkuntza 1880 1890 1900 1910 1921 1961 1971 1981 1991 2001
Alemana 90,6 89,0 88,8 89,0 75,9 62,2 62,9 64,9 65,3 64,0
Italiera 3,4 4,5 4,0 2,9 10,6 34,3 33,3 28,7 26,5 24,5
Ladinera 4,3 4,3 4,0 3,8 3,9 3,4 3,7 4,1 4,2 4,0
Beste batzuk 1,7 2,3 3,2 4,3 9,6 0,1 0,1 2,2 4,0 7,5


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Baina hiria bera ez dago barruti honen barruan.
  2. Karl Gruber eta Alcide de Gasperi Austria eta Italiako Kanpo Harremanetarako ministroak ziren, hurrenez hurren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bozen-Hego Tirolgo probintzia autonomoa Aldatu lotura Wikidatan