Christine Etchevers

Wikipedia, Entziklopedia askea
Christine Etchevers
Bizitza
JaiotzaBaiona1953ko azaroaren 15a (70 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaBordeleko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Christine Etchevers (Baiona, Lapurdi, 1953eko azaroaren 15a) margolaria da.[1] 1978tik Bakarkako eta taldekako erakusketetan parte hartu du. Hainbat sari irabazi ditu bere ibilbidean zehar. 1993an munduari bira eman zion La Jeanne d'Arc ontzian. 1997an, 2 m-ko horma-pintura egin zuen. 4,50 m. Biarritzeko Correos eraikinean. Limogesko portzelanetarako diseinuak ere sortu ditu. Bere lanaren argazki-bilduma aurkeztu zuen Sareren 2003ko Biltzarrean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Christine Etcheversek aitortu du txikitatik margolaria izan nahi izan zuela. Umetan, Kanbon bizi zen, eta Pablo Tillac margolaria ikusi zuen pintatzen. Hark jakin-mina sortu zion eta Parisen Arte Ederretako ikasketak egin zituen, eta gero Charazac irakaslearekin Bordelen.[2] 1970etik 1975era Bordeleko Arte Ederren Eskolan ikasi zuen. Margolari abstraktua da,[3] batzuetan figuratiboa, murrizketa oro baztertzen duen askatasunarekin. Gaur egungo ikerketa, kolore askorekin tratatua. Bere lanaren bilakaera euskarrien aniztasunean agertzen da batez ere: oihala, kraft papera eta egunkari-, harri- edo portzelana-paperean.[4][5]

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 1980: Bordelen
  2. 1981: Bordelen eta Baionan.
  3. 1992: Biarritzen Jaialdien Jauregian. La Rochellen, Galerie du Templen. Parisen, Grand Palaiseko Salon d'Automne-n
  4. 1994: Erakusketa Combas et Peintures de la Région
  5. 1995: Donibane Lohizunen, Euskal Herriko Pintoreak erakusketan: Composition Rose, Sur la Comète eta Espace d'un Instant aurkeztu zuen. Hazparnen, Martine Pinsolleren eskutik Elhuyar Mediatekan. Parisen Comparaison Aretoan.
  6. 1997: Biarritzen. Erakusketa kolektiboa beste zortzi margolarirekin, besteak beste, Ana Toth, Alexei Hoang eta Erik Latastère
  7. 1998: Baionan. Erakusketa kolektiboa. "Histoires d'Ancres" Arbre Galerian, beste beste, Cavadore, Viseux, Neurisse y Ortizekin.
  8. 1999: Baionan, bere azken lanak, Arbre Galerian.
  9. 2000: Arbonnen, Benoîterie-n, Poteries aurkeztu zuen. Martine Pinsolle eta Philippe Mersch-ekin;
  10. 2000 Getarian, Saraleguinea Museoan formatu handiak, forma eta kolore liluragarriko eztanda-eramaile alaiak.
  11. 2001: Izuran, Haize Berri kultur etxean;
  12. 2001: Ezpeletan Begi Argiren 11. erakusketa. D'une saison à l'autre aurkeztu zuen
  13. 2008: Urdazubiko monastegiko klaustroan.[6]
  14. 2016: Durangon Arte eta Historia Museoan.[7]
  15. 2019: Donibane Garazin. Martxoren 8ko Emaztearen Nazioarteko Egunaren ospatzeko antolattutako erakusketa.[8]
  16. Irun, Errenteria, Bilbo, Brighton, Arroxela, Cognac, Angulema, Getaria, Tolosa, Txile, Mexiko eta Estatu Batuetan ere egin ditu erakusketak.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ils étaient hors normes (1990, oleoa)
  • Terre (1991)
  • Voyage (1992, oleoa)
  • Signes (1993, paper kolatua oihalaren gainean)
  • Composition Jaune (1994, paper kolatua zur gainean)
  • Bois (1994, óleo)
  • La Note Bleue (1994, paper kolatua zur gainean)
  • Sable chaud (1996, paper kolatua zur gainean)
  • Signes marins (1997, oleoa)
  • Croix (1997, óleo)
  • Bayonne des eaux (1998, egunkari-papera)
  • Il était une fois dans l'Art (2001, Oihal gaineko teknika mistoa)
  • Sans Titre (2001, akrilikoa)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1989an, Miarritzen, Jeune Peinture Françaiseren Lehen Saria eta Europako Arte Akademiaren Imagination Kopa lortu zituen.
  • Tousio-Hispania aretoko domina
  • Toulouseko Villeko Zilarrezko Domina
  • Ville de Bordeauxeko Zilarrezko Domina
  • Arteen Europako Akademiaren Saria

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Christine Etchevers, une artiste qui fait jaillir les couleurs» France 3 Nouvelle-Aquitaine (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  2. «Expo-Zubi-Arte ¦ Urdax» www.otxondo-urdax.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  3. Dufour, Félix. (2015-12-10). Christine Etchevers, abstraite et humaine. ISSN 1760-6454. (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  4. «Christine ETCHEVERS - Composition, 1994 - Huile sur toile - Art Moderne - Plazzart» www.plazzart.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  5. Christine Etchevers. 2020-05-21 (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  6. «Hamalau artistaren lanak ikusgai daude Urdazubiko monastegiko klaustroan - Xareta» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  7. «#MAITEDUGUAZOKA · Christine Etcheversen erakusketa Durangoko Museoan inauguratuko da bihar» Mugalari Kultura 2016-11-16 (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  8. «ItzalAktiboa | Artea noka, artea hika: Christine Etchevers-ek bere obrak» itzalaktiboa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]