Deskargako gudua
| Deskargako gudua | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Iparraldeko frontea – Lehen Karlistada | |||||||
|
|||||||
| Gudulariak | |||||||
| Buruzagiak | |||||||
| Tomas Zumalakarregi Francisco Benito Eraso |
Gaspar Jauregi Baldomero Espartero Gerónimo Valdés |
||||||
Deskargako gudua 1835ko ekainaren 2an Deskargako mendate inguruan gertatu zen gudua izan zen.
[aldatu] Gudua
Zumalakarregik 1835eko maiatzaren hondarrean Ordizia setiatu zuen, zenbait arrakastaren ostean hiriak menperatzeko gauza zela erakutsi nahiean. Ordizian bildutako liberalek erasoari eutsi zioten, artilleria karlistaren aulezia nabarmena zelako eta laguntza jasoko zutenaren itxaropenez. Honela, Jauregi Donostiatik Tolosara gerturatu zen, Espartero Bizkaitik Bergarara, Valdes Arrasaten zegoen bitartean.
Zumalakarregi Ordiziako setioa gogortzen saiatu zen, laguntzak jaso aurretik menperatze arren. Gómez Tolosa aldera bidali zuen "Artzaiaren" indarrei eusteko eta Eraso Urretxura Esparterorenak kontrolatzera. Ekainaren 2an Espartero Deskargan kokatu zen beste buruzagi liberalen berrien zain. Gauean sekulako ekaitza jasan zuten eta Esparterok, Valdesen berririk ez zuenez, Bergarara erretiratzea erabaki zuen.
Bitartean Erasok Bizkaiko lantzarien talde bat eta Arabako Gidariak bidali zituen errekonozimendu bat egitera Deskargaruntz eta, ustekabean, liberalen kanpamenduaren erdian aurkitu ziren. Gauaren eta ekaitzaren ondorioz liberalak eraso gogor baten aurrean zirela uste izan zuten, sakabanaketa izugarria sufrituz. Bergara aldera eginiko erretirada desastre huts bat gertatu zen, karlista gutxi batzuk 2.000 liberal preso hartu zituztelarik. Liberalengan sortutako beldurrak Bergaratik Bilborantz mugi arazi zituen Esparterorenak. Valdes Iruñera eta Jauregi Donostiara erretiratu ziren.
Ekainaren 3an Ordizia errenditu zen, segidan Bergara, Tolosa, Eibar, Irun eta Durango karlisten eskutan geratuz. Deskargako sorpresaren eragina sekulakoa izan zen, Gipuzkoa eta Bizkaia osoak, hiriburuak ezik, Zumalakarregiren menpe geratu baitziren.
[aldatu] Erreferentziak
- Edukiaren zati bat Gipuzkoa Kultura webgunetik hartu da, webgune haren egile eskubideen jabe den Gipuzkoako Foru Aldundiak Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 (CC-BY-SA 3.0) lizentziarekin argitaratu baitu (ikus webguneko oharra).
[aldatu] Kanpo loturak
- XIX. mendeko historia militarra Euskal Herrian. Deskarga. Gipuzkoakultura. CC-BY-SA lizentziapean eginiko lana.