Diwan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Diwan ("hazia") bretainieraz irakasten duen eskola da. Bretainian sortu zituzten mota honetako ikastetxeak 1977an, Galesko eta ikastolen ereduari jarraituz. Hauen moduan ere Frantziako hezkuntza sisteman txertatuta daude, baina ez era guztiz ofizialean eta agintariekin harreman gorabeheratsuak mantenduz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1977an lehenengo eskola sortu zuten Brestetik gertu, Lambaol-Gwitalmeze herrian, eta ume txikienentzako zentro hau abian ipini eta gero 1980an lehen hezkuntzako lehendabiziko eskola, 1988an lehen collège eta 1994an lehen lycée inauguratu zituzten.

Hasieratik hogei urtera 26 zentro zituzten jada lurralde osoan zehar, guztira 1.753 ikasleekin, 1997an, eta 2003-04ko ikasturtean 2.761 ikasle ziren. Azken urte hartan Parisen lehen aurreskola zabaldu zuten, eta 2007an orotara 35 zentro martxan zeuden. Azkenik, 30. urteurrena ospatzeko, "Ar Redadeg" izeneko lasterketa aldarrikatzailea antolatu zuten, "Korrika"ren ereduari jarraituz.

Eleaniztasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2-6 urteko ikasleek bretainieraz soilik ikasten dute, baina adinean aurrera egin ahala frantsesezko ordu gero eta gehiago ere jasotzen dituzte: 7 urterekin 2 ordu (guztira 26 diren horietatik), 10ekin 6 ordu (6/23). Aurrerago, hirugarren hizkuntza bat (ingelesa) eta laugarrena ere (alemaniera edo gaztelania) ikasten dituzte.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]