Euskal derbia
Euskal derbia izenez Euskal Herriko Bilbo hiriko Athletic Kluba eta Donostia hiriko Erreala futbol taldeen artean urtero birritan jokatu ohi den partida edo derbi klasikoa da. Halere azkeneko hamarkadetan bi talde horien artean eta Euskal Herriko beste talde batzuen arteko partidek ere euskal derbia izendapena bereganatu izan ohi dute, esate baterako Osasuna, Deportivo Alavés, Eibar KE, Real Unión edota Sestao River taldeen aurkako lehiak.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Ligan jokatutako lehenbiziko Athletic Kluba eta Errealaren arteko euskal derbi edo norgehiagoka 1929eko otsailaren 10ean jazo zen[1], orduan banako berdinketa eman zelarik: Errealarentzat gola Bienzobasek sartu zuen, aldiz Athleticentzat Bergaretxek.
Hurrengo urtean, hots, 1930an, bizkaitarrek euskal derbi batean aurkariaren zelaian lorturiko gol sorta handiena lortu zuten, Donostian aldeko 1-7 batekin irabaziz. Txolinen gol batek txuri urdinak 1-0 aurreratu zituen, baina Guillermo Gorostiza eta Iraragorrik bakoitzak hiruna gol sartu eta azkenik Unamunok azken gola sartuz, zuri gorriek garaile izan ziren.
Errealaren estatistiketan 1976-77 eta 1994-95 denboraldietan birritan Athletici sartutako bost gol sortak nabarmentzen dira.
Partidak [aldatu]
Ligan [aldatu]
| Taldea | Jokatuak | Garaipenak | Berdinketak | Porrotak | Aldeko golak | Aurkako golak |
|---|---|---|---|---|---|---|
| Athletic Kluba | 126 | 53 | 32 | 41 | 218 | 171 |
| Real Sociedad | 126 | 41 | 32 | 53 | 171 | 218 |
Kopan [aldatu]
| Taldea | Jokatuak | Garaipenak | Berdinketak | Porrotak | Aldeko golak | Aurkako golak |
|---|---|---|---|---|---|---|
| Athletic Kluba | 17 | 8 | 6 | 3 | 26 | 16 |
| Erreala | 17 | 3 | 6 | 8 | 16 | 26 |
Emaitzak ligan [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ http://archivo.marca.com/reportajes/07/01/26/derbi_vasco/historia.html Euskal derbia, historia duen derbia. Marca egunkaria.