Firu ertain
Firu ertainak zitoeskeletoaren osagaiak diren eta egitura eta konposaketa desberdineko proteinez osatutako konposatuak dira. Ez dute zuzenean mugimendu zelularrean parte hartzen, oro har arkitektura zelularra mantentzeko funtzioa dute.
Eduki-taula |
Motak [aldatu]
Firu ertainak bost taldetan banatzen dira:
I eta II taldea: Keratinak [aldatu]
Epitelio zelulen firu bereigarriak dira, bereziki epitelio keratinotsuan ugariak (esaterako epidermia). Zitoplasma osoa zeharkatzen dute sare konplexuak eratuz, zelula mintzaren behealdean eta nukleo inguruan dentsoagoa izanik. Desmosometara eta hemidesmosometara lotzen diren firuak dira, atxikipen mekanikoa gogortuz. Keratina mota desberdinak agertzen dira zelula desberdinetan.
III taldea: Desmina eta Bimentina [aldatu]
- Desmina. Batez ere gihar zelula leun eta ildaskatuetan agertzen da, baina baita fibroblasto eta Schwann zeluletan ere. Miofiruen antolakuntzan parte hartzen dute eta beraz, uzkurpenerako garrantzitsuak dira.
- Bimentina. Batez ere jatorri mesodermikoa duten zeluletan dago: gihar zelulak, fibroblastoak, zelula epitelialak, kondrozitoak... Nukleo inguruan kokatzeko joera dute, sostengu mekanikoa emanez eta halaber bere itxura determinatuz.
IV taldea: Neurofiruak [aldatu]
Neuronen zitoplasman irregularki eta axoietan azau paraleloetan antolatzen dria, luzeraren norabidean. Neuronen soma, axoi eta dendriten hezurdura proportzionatzn dute, horien itxura berezia mantendu eta garraio intrazelularra baimenduz.
V taldea: Laminak [aldatu]
Xafla nuklearraren osagaiak dira. A, B eta C laminak bereizten dira.
| Zelularen osagaiak | ||
|---|---|---|
|
Nukleoa: Nukleoloa • Nukleoplasma • Gaineztadura nuklearra • Poro nuklearrak • Kromosoma • Kromatina • Xafla nuklearra • DNA Zitoplasma: Mitokondrioak • Golgi aparatua • Erretikulu endoplasmatikoa • Erribosomak • Plastidioak (kloroplastoak, kromoplastoak, leukoplastoak) • Besikulak (lisosomak, endosomak, fagosomak, bakuoloak) • Zitoeskeletoa (mikrofiruak, firu ertainak, mikrotubuluak) • Zentrioloak • Zentrosoma • Peroxisomak • Diplosoma Zelula mintza: Zelula horma • Fosfolipidoak • Kolesterola • Proteinak • Polisakaridoak • Zilioak • Flageloa |
||